Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Karbohidratoak, gantzak, proteinak bitaminak eta gatz mineralak mantenugaiak dira, hau da, bizitzeko ezinbesteko sustantziak
Karbohidratoak, gantzak, proteinak bitaminak eta gatz mineralak mantenugaiak dira, hau da, bizitzeko ezinbesteko sustantziak, gure organismoak elikagaietatik "ateratzen" dituenak. Nutrizioaz ari garela, organismoak berrogei mantenugairen premia du osasuntsu mantenduko bada; berrogei horietako bakoitza hainbat elikagaitatik lortzen du, mantenugaiak ez baitaude era homogeneoan banaturik elikagaietan. Elikagai bakoitzean mantenugai jakin bat izango da nagusi: horregatik du garrantzi handia elikagai anitzek osaturiko dieta egiteak. Mantenugaien banaketa heterogeneoak eraginik, gizakiak multzotan sailkatu izan ditu, betetzen duten eginkizun nagusiaren edota nutrizio alorreko beste kontzepturen baten arabera.
Gantzek eta karbohidratoek askatzen duten energiari esker gure gorputzak bizi-funtzioak mantentzen ditu (odola punpatzea, arnasketa, tenperatura egonkor mantentzea, etab.). Era berean, ariketa fisikoa egitea ahalbideratzen digute.
Pilatutako eta pilatzeko moduko energia iturri dira gantzak.
Aseak (animaliazkoak, gehienbat): gurina, esnegaina, esne-krema, gantza, urdaia, bilgorrak, maionesa, saltsa holandesa eta palmaeta koko-olioak (gozogintza, opilgintza eta izozkigintza industrialean, etab.).
Mono-asegabeak (landarezkoak): oliba, aguakate eta intxaurren olioa.
Poli-asegabeak (landarezkoak, batik bat): hazi-olioak (ekilore, arto, soja olioak), landarezko margarina, fruitu siku gantzatsuak, bakailao eta arrain urdinen gibel-olioa.
Era askotako elikagaien artean irentsitakoan, proteina horiek deskonposatu eta funtsezko unitate (aminoazido) gisa lantzen ditu organismoak. Gizakiaren proteinak 22 aminoazidoren konbinazio dira: horietatik zortzi ezinbestekoak dira, hau da, elikagaien bidez, zuzenean, ekarri behar ditugu kanpotik.
Kopuru txiki-txikitan premiazkoak baditugu ere, hauek ez dute beste hainbat mantenugaik baino garrantzi eskasagorik. Ez gaituzte energiaz hornitzen -ez ditugu erregaitzat baliatzenbaina, horiek gabe, organismoa ez da gauza elikadurari esker hornitutako eraikuntzaeta energia-elementuak baliagarri bihurtzeko. Bitaminetako batzuk organismoan sintetizatu egiten ditugu, kopuru txikitan: D bitamina (larruazalean osatzen da, gorputza eguzkitan ezarriz) eta K, B1, B12 bitaminak eta azido folikoa (hesteetako floran osatzen dira hauek ere).
Organismoak premiazkoak ditu hauek ere, baina oso-oso kopuru txikitan. Beren funtzioa arautzailea da, ez dute energiarik sortzen. Makromineralak (kaltzioa, fosforoa, sodioa, kloroa, magnesioa, burdina eta sufrea) funtsezko mineralak dira eta beste hainbat gatz baino ugariago behar izaten ditugu. Mikromineralak edo lorratz-elementuak (zinka, kobrea, iodoa, kromoa, selenioa, kobaltoa, molibdenoa, manganesoa eta fluorra) ere ezinbestekoak ditu organismoak, baina kopuru txikiagoan: beraz, gabezia-egoerak gertatu daitezkeen arren, ez dira maiz agertzen.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa