Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefonia mugikorra: Erabilera-ohiturak ezagutzea funtsezkoa da planik egokiena aukeratzeko

Diru asko aurrez daiteke gure beharretara gehien egokitzen den plana hautatzen asmatuz gero

Mezu laburrak (SMS)

Operadore guztiek tarifa berbera dute SMS mezuentzat: estatu mailako edozein operadoreren eskuko telefonoetara bidalitako mezuak 0,15 euro kostatzen dira eguneko edozein ordutan eta asteko edozein egunetan eta Espainiatik kanpoko operadoreen terminaletara bidaliz gero, 0,60 euro (BEZ gabe kasu bietan). Mezuak atzerritik bidaltzen badira, hautaturiko operadore lokalaren araberakoa izango da prezioa. Goizez deitzea arratsaldez deitzea baino bost aldiz merkeago eskaintzen duten planetan, SMS mezuak bidaltzea aukera interesgarria da; baina ez da ahaztu behar bidalketa bakoitzean 120 eta 160 karaktere artean bidal daitekeela (zenbait terminalek mezu bat baino gehiago bakarra balitz bezala bidaltzeko aukera ematen dute; hala ere, horietako bakoitza ordaindu beharra dago). Baina, kontuz, mezua bidaltzea ez da beti deia baino merkeago ateratzen.

Ikus dezagun adibideekin: Vodafone-ren Goizeko Planean, kontratu bidezko modalitatea izanik, errentagarriago ateratzen da goizez testuzko 3 mezu bidaltzea minutu batez hitz egitea baino, izan ere, deia ezartzearen prezioa (0,14 euro, BEZ barne) gehi minutuko tarifa ( 0,44 euro, BEZ barne) kostua 0,58 euro ateratzen baita; eta testuzko 3 mezu bidaltzea 0,51 euro kostatzen da (BEZ barne). 0,10 euroko (BEZ barne) tarifa murriztuaren ordutegian eta deia ezartzearen kostua 0,14 euro (BEZ barne) dela kontuan izanda, deia 0,24 euro kostatzen da minutuko; mezuen sistema hautatuz gero, berriz, mezu bakarra baino ezin da bidali, bi mezu bidaltzea 0,34 euro (BEZ barne) kostako baita.

KONPARAKETAKO TAULA

Kontratua
Egunsentia Mañana y mediodía Arratsaldea Gaua
Orduak 0tik 8ak arte 8 o. 9 o. 10 o. 11 o. 12 o. 13 o. 14 o. 15 o. 16 o. 17 o. 18 o. 19 o. 20 o. 21 o. 22 o. 23 o. 24 o.
VODAFONE
Goizeko Plana 0,10 0,10 0,44 0,10
Arrats- aldeko Plana 0,10 0,44 0,10
Plan Probintziala 0,36
Plan Unibertsala 20 0,22
MOVISTAR
Movistar Plus Goizeko Aukera 0,08 0,39 0,08 0,39 0,08
Movistar Plus Arrats- aldeko Aukera 0,08 0,39 0,08 0,39 0,08
Movistar Plus 30 plana 0,17
Movistar Plus 40 plana 0,16
Movistar Plus 60 plana 0,15
AMENA -EUSKALTEL
10 Kontratua (Goiza) 0,14 0,52 0,14
10 Kontratua (Arrats- aldea) 0,14 0,52 0,14
Kontratua Libre 0,24
Kontratua
Asteburua
Orduak 0tik 24ak arte
VODAFONE
Goizeko Plana 0,10
Arrats- aldeko Plana 0,10
Plan Probintziala 0,36
Plan Unibertsala 20 0,22
MOVISTAR
Movistar Plus Goizeko Aukera 0,08
Movistar Plus Arrats- aldeko Aukera 0,08
Movistar Plus 30 plana 0,17
Movistar Plus 40 plana 0,16
Movistar Plus 60 plana 0,15
AMENA -EUSKALTEL
10 Kontratua (Goiza) 0,14
10 Kontratua (Arrats- aldea) 0,14
Kontratua Libre 0,24

Minutu bat irauten duten deien tarifa, BEZ barne.

Tarifa hauei guztiei deia ezartzearen kostua gehitu behar zaie, 0,14 euro (deia egiten duenari kobratzen zaio lehen minutuarekin batera, hartzaileak telefonoari erantzute hutsagatik).

Hileroko kuota: Vodafonek 6,76 euro kobratzen die urte bat baino gehiagoko antzinatazuna duten harpidedunei eta 3,49 euro urte bat baino gutxiagokoei (Plan Universal 20 dutenei izan ezik, hileko kuotarik ez baitu). Amena/Euskaltelek 6,98 euro kobratzen dizkie harpidedun guztiei Kontratu librea duten harpidedunei izan ezik, hauek ez baitute hileroko kuotarik. MoviStareko kontratuek ez dute hileroko kuotarik, 9 euro baino gehiago fakturatzen badute.

Planik gehienetan tarifa desberdina izaten da deia telefono finko batera, konpainia bereko telefono mugikor batera edo beste operadore bateko sakelako telefono batera eginda. Kontuan izanik sakelako telefonoaren erabiltzaileek batera zein bestera berdin deitzen dutela, hiru aukeren batez besteko kostua kalkulatu da. Hala ere, kasurik gehienetan beste konpainia bateko sakelako telefonoetara dei egitea operadore berekoetara deitzearen bi halako kostatzen da.

Aurrez Ordaindua
Egunsentia Mañana y mediodía Arratsaldea Gaua Asteburua
Orduak 0tik 3ak arte 4 o. 5 o. 6tatik 7ak arte 8tatik 10ak arte 11 o. 12 o. 13 o. 14 o. 15 o. 16 o. 17 o. 18 o. 19 o. 20 o. 21 o. 22 o. 23 o. 24 o. 0tik 24ak arte
VODAFONE
Vodafone Aisialdia 0,14 0,68 0,14
Vodafone "VF" 0,40
Vodafone "Única" 0,32
MOVISTAR
Movistar Activa 24 Orduak 0,34
Movistar Activa Cuatro1 0,17 0,63 0,17
Movistar Activa Total 0,40
Movistar Activa Club 0,40
AMENA -EUSKALTEL
Aisialdiko tarifa 0,07 0,84 0,14 0,142
Unibertso tarifa 0,40
Nire Hiria tarifa 0,40

1. Larunbatetan 4:00etatik 16:00etara 0,63 euro, asteburuaren gainerakoa 0,17 euro.

2. Asteburuko goizaldeak (0:00 - 8:00), 0,07 euro BEZ barne.

Minutu bateko iraupena duten deietara tarifak, BEZ barne.

Tarifa horiei guztiei deia ezartzearen kostua erantsi behar zaie, 0,14 euro (deia egiten duenari kobratzen zaio, lehen minutuarekin batera, hartzaileak telefonoari erantzute hutsagatik).

Planik gehienetan tarifa desberdina izaten da deia telefono finko batera, konpainia bereko sakelako telefono batera edo beste operadore bateko telefonora dei eginda. Hiru aukeren batez besteko kostua kalkulatu da. Hala ere, kasurik gehienetan beste konpainia bateko telefono batera die egitea operadore bereko batera deitzea baino bi bider gehiago kostatzen da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto