Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefonia mugikorra: Erabilera-ohiturak ezagutzea funtsezkoa da planik egokiena aukeratzeko

Diru asko aurrez daiteke gure beharretara gehien egokitzen den plana hautatzen asmatuz gero

Telefonia mugikorreko konpainien beste zerbitzu batzuk

Amena, Vodafone eta Euskaltelen, aurrez ordainduriko txartelen erabiltzaileek taldeak osatzeko aukera daukate, taldekideen artean egiten dituzten deiak eta testu-mezuak (SMS) ohiko tarifarekin baino merkeago egiteko. Hainbat sistema erabiltzen dute, baina azken batean, aktibazio prezioaren truke eta hilero kostu bat izan gabe taldekideen artean deiak egin eta SMS mezuak bidaltzeko aukera ematen dute; taldekideen kopurua bi, bost edo hamar lagun artekoa izaten da. Kasu batzuetan, zerbitzu osagarriak ere eskaintzen dira, adibidez taldekide guztiei aldi berean mezuak bidaltzea, mezuak banan-banan bidalita baino askoz ere merkeago.

MoviStar-en aurrez ordaindutako txartelaren bezeroek ez dute taldeak osatzeko sistemarik, baina bada zerbitzu bat, (Zenbaki ohikoena) aktibazio-prezioaren truke bost telefono zenbakitara deiak eta mezuak merkeago egiteko aukera ematen duena. Sistema honekin, beraz, erabiltzailea ez dago behartuta dei gehien egiten duen zenbakien jabeekin ados jartzera.

Zenbakiaren "eramangarritasuna"

Telefono zenbaki berari eutsiz konpainia aldatzeko erabiltzaileak duen aukera da.

Nola eskatzen da eskuko telefonoaren "eramangarritasuna"?
Erabiltzaileak konpainia berriari eskatu behar dio zenbakia aldatzeko aukera, eta ez oraingo enpresari. Horretarako, banatzaile baimendu batengana jo behar du eta bere eskuko telefonoaren zenbakia konpainia batetik bestera aldatzeko tramitea egin dezatela eskatu. Hona zenbakia konpainia batetik bestera aldatzeko eskatzen diren zenbait datu: konpainia batetik bestera eraman nahi den zenbakia(k), SIM txartelaren (telefonoaren barruan izaten denaren) serie zenbakia, bezeroaren NAN zenbakia, eta kontratudun bezeroa izanez gero, banketxeko datuak.

Zenbat denbora behar da aldaketa egiteko?
Gaur egun, hilabete eta erdi eta bi hilabete artean behar izaten da.

Eramangarritasuna ukatzeko arrazoiak
Bezeroak utzi nahi duen operadoreak ezeztatu edo uko egin diez aioke zenbakia beste konpainia batera eramateari. Hona zergati ohikoenak:

  • eskaeran datu guztiak ez osatzea edo okerreko datuak ematea;
  • zenbaki berarentzat beste eramangarritasun prozesu bat abiarazi izana;
  • linea anitzeko kontratuan edo "SIM multiple" txartelarekin, abonatuak zeuzkan zenbakietako bat beste konpainia batera eraman nahi baldin badu baina guztiak ez, zenbaki guztiekin zuen kontratua amaitu behar du, eta gero beste konpainia batera eraman nahi duen zenbakiarentzat kontratu berria egin (hori guztia baja eman nahi den operadorearekin) horrela zenbaki zuzen batekin jokatu ahal izateko.
  • halabeharrak eragindako arrazoiak;
  • ordaindu ez delako zerbitzua moztu edo etetea.

Operadore berriak abonatuari SIM txartela ematea
"Eramangarritasuna" ukatzen ez bada, operadore berriaren banatzaile baimendua (eskaera jaso duena), abonatuarekin harremanetan jarriko da SIM txartel berria jaso dezan eta txartel horrekin operadore berriaren abonatu gisa dei egin ahal izango du.

Operadoreen arteko aldaketaren unea
Operadore berriak mezu labur bat bidali edo dei egiten du bezero berriaren eskuko telefonora eta operadore aldaketa zein egun eta ordutan egingo den jakinaraziko dio.

Aldaketa dohainik da?
Legeriaren arabera, telefonia mugikorreko operadoreek kobratu egin dezakete batetik bestera pasatzea tramitatzeagatik. Tarifa aldatu egingo da abonatuaren eta operadore berriaren artean lortzen den adostasunaren arabera, baina normalean dohainik egiten da prozesua, konpainiei interesatu egiten baitzaie bezeroak lortzea.

Operadorea aldatzean eutsi egin behar zaio zerbitzu motari?
Ez, abonatuak askatasun osoa du jaso nahi duen zerbitzu mota aukeratzeko, aurrez ordainduriko txartela zein kontratua izan, eta operadore berriak eskaintzen duen edozein plan, deskontu edo eskaintza aukera dezake. Abonatua, ondorio guztietarako, operadore berriaren (operadore hartzailearen) bezero berri bat da, baina salbuespen batekin: ez zaio zenbaki berri bat ematen, lehen operadoreak (operadore emaileak) eman ziona gordeko baitu.

Fakturazio era

Amena eta Euskaltel
Lehen minutua osorik kobratzen da eta gero segundoka egiten da tarifa. Tarifak ezartzeko 6 dezimal erabiltzen dituzte.

Vodafone
Lehen minutua osorik kobratzen dute eta gainerakoa 30 segundoka (txartelean zein kontratu modalitatean). Deiak minutu bat eta 40 segundo irauten badu, 2 minuturi dagokion tarifa ezarriko da. Amena eta Euskaltelek ez bezala, Vodafonek tarifetan biribiltze normala egiten du, 2 dezimal erabiliz.

MoviStar
Aurrez ordainduriko txartelaren modalitatean, konpainia honek 30 segundoko frakzioetan konputatzen ditu deiak eta lehen minutua osorik kobratzen du. MoviStar-en edozein kontratutan, lehen minutua osorik kontatzen da; minutu horren ondoren, segundoka fakturatzen da kontsumoa. MoviStar-ek beherantz biribiltzen du hirugarren hamarrekoa, edozein delarik ere. Adibidez, tarifa 0,188 euro baldin bada, 0,18 euroko tarifa aplikatuko da.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto