Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefonia mugikorra: Erabilera-ohiturak ezagutzea funtsezkoa da planik egokiena aukeratzeko

Diru asko aurrez daiteke gure beharretara gehien egokitzen den plana hautatzen asmatuz gero

Ikerketa nola egin zen

Lau balizko planteatu dira, CONSUMERek kontsultatu dituen adituen iritziz horiexek baitira telefonia mugikorraren erabiltzaileek egiten dituzten deietako patroi (ohitura) nagusiak. Balizko bakoitzaren barruan dei kopuru jakin bat ezarri da, asteko egun eta ordu desberdinetan zehar banatuta. Halaber, kontuan hartu da deiak bereizketarik gabe egiten direla (beti proportzio berean) konpainia bereko sakelako telefonoetara, beste konpainietako telefonoetara eta telefono finkoetara, izan ere prezio-plan askotan deia norakoan den, halakoa izaten baita tarifa ere. Ez da kontuan hartu deia nondik eta nora egin den ere. Eta "kontratudun" erabiltzaileen kasuan, linearen titularrak titular gisa urtebete baino gehiago daramala hartu da kontuan. Ondoren, balizko bakoitzeko deiak zenbat kostako liratekeen kalkulatu da, lau enpresek guztira eskaintzen dituzten 22 tarifa-planak kontuan hartuta.

Lau balizkoak:

  • Deiak batez ere goizez eginda (8:00etatik 13:00etara).
  • Deiak batez ere arratsaldez eginda (16:00etatik 21:00etara).
  • Deiak edozein ordutan eginda (8:00etatik 22:00etara).
  • Deiak batez ere asteburuetan eginda.

Ordutegi bakoitzeko tarifarik merkeenak

Batez ere goizez deitzen baduzu...

  • Zure kontsumoa gutxi gorabehera erregularra eta 30, 40 edo 60 eurokoa izaten bada, MoviStar Plus 30, 40 edo 60 plana komeni zaizu. Plan horiek minutuko 0,17 euro, 0,16 euro eta 0,15 euroko deiak egiteko aukera ematen dute hurrenez hurren (BEZ barne), kontrataturiko tarifara iritsi arte (30, 40 edo 60 euro). Baina hilabete batean zure kontsumoa hitzartutako tarifara iristen ez bada, berdin-berdin kobratuko dizute. MoviStar plan hauen tarifak dira guztietan merkeenak, baina oso kontsumo erregularra duten eta hiru zifra horietara hurbiltzen diren erabiltzaileei bakarrik komeni zaie kontratu mota hau.
  • Kontsumoa irregularra eta goian aipaturiko kopuruetatik beherakoa baldin bada, Vodafone-ren Goizeko Plana da egokiena (0,10 euro minutuko, BEZ barne); baina goizeko deirik gehienak 11:00ak eta 13:00 bitartean egiten badira, merkeena MoviStar Plus Goizeko Aukera izango da (0,08 euro minutuko, BEZ barne).
  • Beste aukera on bat: Vodafone Única, MoviStar Activa 24 ordu eta MoviStar Activa Club aurrez ordainduriko txartelak, hilean 2 minututik gorako hamar dei baino gehiago egiten ez bada (gutxi gorabehera).

Batez ere arratsaldez deitzen baduzu...

  • Amena-Euskaltelen Aisialdiko txartelak eta Vodafone-ren Aisialdikoa dira egokienak (0,14 euro minutuko, BEZ barne). Baina tarifa murriztuko ordutegiz kanpo egiten diren deiek oso prezio garestia izaten dute.

Horrela, erabiltzaileak batez ere arratsaldez dei egiten badu, baina noizean behin arratsaldeko ordutegiz kanpo ere deiak egiten baditu, hona komenigarriena:

  • Hileroko kontsumoa erregularra baldin bada eta 30, 40 edo 60 eurora hurbiltzen bada, Movistar Plus 30, 40 edo 60 Plana (kontratua),
  •  Aitzitik, hileko kontsumoa erregularra ez baldin bada edo 30 eurotik beherakoa baldin bada, Vodafoneren Arratsalde Plana (kontratukoa) izango da egokiena; baina deirik gehienak 19:00 eta 21:00 artean egiten badira, Movistar Plus Arratsalde Aukera (kontratua) izango da egokiena.

(Kontratuko plan horietako ordutegi murriztutik kanpo egiten diren deiak, garestiak diren arren, Vodafone-ren Aisialdiko txartela eta Amena-Euskaltelen Aisialdi Tarifa baino %35 eta %48 merkeagoak dira, hurrenez hurren).

Ordutegi-loturarik nahi ez duenarentzat...

  • MoviStar Plus Aukera Planaren kontratua, bere bi aukeratako edozeinetan: Goiza eta Arratsaldea. Frankiziarik gabeko gainerako planak baino merkeagoa izateaz gain, ordutegi murriztuan zehar tarifa bera ezartzen da (0,08 euro) deia nora egiten den kontuan izan gabe. Aukera ona da, gehixeago ordaindu arren, zein ordutan deitzen duen begira ibili nahi ez duenarentzat.

Asteburuetan deitzeko...

  • Kontsumo erregularra edo 30, 40 edo 60 euroko kontsumoa baldin baduzu, MoviStar Plus 30, 40 edo 60 plana. Minutu bakoitzeko hurrenez hurren 0,17 euro, 0,16 euro eta 0,15 (BEZ barne) ordainduta deiak egiteko aukera ematen du, hitzartutako tarifara iritsi arte (30, 40 edo 60 euro). Baina hilabete batean kontsumoa hitzartutako tarifara iristen ez bada, berdin-berdin kobratuko dituzte. Movi-Star plan hauen tarifak merkeagoak izaten dira, baina oso kontsumo erregularra duten eta hiru zifra horietara hurbiltzen diren erabiltzaileentzat bakarrik.
  • Kontsumoa erregularra ez denean edo kopuru horietatik beherakoa baldin bada: MoviStar Plus Aukera plana (kontratu bidezkoa) bere bi aukeretan (Goiza eta Arratsaldea) minutuko 0,08 euroko kostuarekin, BEZ barne.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto