Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Telefonia mugikorra: Erabilera-ohiturak ezagutzea funtsezkoa da planik egokiena aukeratzeko

Diru asko aurrez daiteke gure beharretara gehien egokitzen den plana hautatzen asmatuz gero

  Guztira 25 milioi sakelako telefono eta 6.100 milioi eurotik gorako irabaziak (2001eko datuak dira); horra hor Espainiako estatuan irabazirik gehien ematen duen ekonomia sektoreetako bat: telefonia mugikorrarena. Biztanleen %60 baino gehiagok dauka dagoeneko sakelako telefonoa eta horrek Europako batez bestekoaren gainetik jartzen gaitu, zerbitzu horretan lider diren herrialdeen artean. Dagoeneko hainbat urte da Espainiako estatuan linea mugikorren kopurua linea finkoena baino handiagoa dela eta 2010. urtean Europan eskuko telefonoen merkatua 175.000 milioi eurokoa izatera iritsiko da; horietatik, %10eko kuota osatuko du Espainiako estatuak (Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italiaren atzetik).

Oraingoz, lau enpresa dira pastel ekonomiko erraldoi horren jabe: MoviStar (16.793.000 bezero), Vodafone (7.732.148 bezero), Amena (5.300.000 bezero) eta Euskaltel (400.000 bezero); eta kontsumitzaileak lelotu egiten dituzte dei eta tarifei buruzko plan konplexu eta amaigabeekin, beti lehiakidearenak baino hobeak direla esanez. Dagoeneko inork ez du zalantzan jartzen tresna hauen erabilgarritasuna eta bilakaera teknologiko amaigabea -gero eta txikiagoak, osatuagoak eta erakargarriagoak dira-; baina ezin da albora utzi gailu hauek larregi eta era desegokian erabiltzeak sortzen duen arazoa, eta batez ere, sakelako telefonoaren faktura ordaintzean edo uste baino lehenago txartela agortzen denean sortzen diren atsekabeak.

Erabiltzaile mota bakoitzaren beharretara gehien egokitzen den operadorea eta horien barruan prezio-plana zein den ikertzeko (erabiltzaile bakoitzak dei gehien zein ordu eta egunetan egiten duen ikusita), CONSUMERek Espainiako estatuan diharduten telefonia mugikorreko lau konpainien 22 prezio-planak aztertu ditu.

Lehen ondorio nagusia: kontsumitzailearentzat oso zaila dela tarifak konparatzea eta ez konpainia batenak erkatzea, baizik eta operadore ezberdinen prezioak konparatu ahal izatea, oso era nahasian eta irizpide desberdinen arabera aurkezten baitira. Gainera, alta ematea (hau da, kontratu bat sinatzea) ez da beti tarifa merkeenak eskuratzea izaten, telefonia mugikorreko enpresek "kontratudun" bezeroak lortzean hala agintzen duten arren; hala ere, hileroko fakturak informazio gehiago eskuratzeko aukera ematen du eta horrela, gastua hobeto kontrolatzea lor daiteke.

Beste konstatazio bat: ordutegi jakin baten barruan oso prezio merkeak eskaintzen dituzten planek prezio garesti-garestiak ezartzen dituztela ordutegi horretatik kanpo: adibidez, prezio-plan baten barruan (Amena eta Euskaltelen Aisialdiko Tarifa), arratsaldeko lauak aurretik egindako minutu bateko deia ordu horretatik aurrera baino 0,70 euro gehiago kostatzen da.

Ikusitakotik ondorio garbia ateratzen da: tarifak konparatu eta gure kontsumo-ohiturak aztertzeak konpainia aldatzera edo gaur egungo konpainia beraren barruan plana aldatzera eramango gaituela agian. Baina aldatzea ere ez da beti erraza izaten. Erabiltzaileak beste operadore bat hartu nahi badu, bere telefono zenbakiaren "eramangarritasuna" eskatu beharko du (operadorea aldatzea, baina telefono zenbakia aldatu gabe) eta bere terminala "aska" dezatela (sakelako telefono gehienak blokeatuta egoten dira, telefoniako operadore bakar batekin erabili ahal izateko moduan).

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto