Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Auzo komunitateak: Liskar iturri

Auzo lagunen arazoak konpontzeko, guztion eskubide eta betebeharrak ezagutzea dugu hoberena

 Auzo liskartsu edo, ordaintzeko garaian berant dabilena, obra gogaikarriak, instalazioen okerreko erabilera, behar bezainbesteko gehiengoarekin hartu ez diren erabakiak... Aldez edo moldez, nork ez ote du bere burua ikusi auzo lagunen arteko liskar batean? Era bateko edo besteko arazoei konponbidea emateko, eraikineko biztanle guzti-guztiek bete beharreko arauak xedatu behar izaten dira. Jabetza Horizontalaren Legeak, indarrean 1960az geroztik eta ia erabat berritua 8/1999 Legearen bidez, etxebizitza eta tokien jabeen arteko harremanak arautu eta, bide batez, horien eskubide eta betebeharrak jasotzen ditu. Lege horrek, joeraz, jabetzaren titularrari aitortzen dizkio hartaz gozatzeko aukera handienak, gainontzeko jabe guztien eskubideetan eta interes orokorrean muga harturik. Bere espazioari dagokionez, jabea babesten du Legeak eta gainerako elementu edo zerbitzu komunetako etxebizitza edo tokien jabeekin baterako jabekidetzaren alde agertzen da. Esate baterako, auzoren bat kuotak ordaintzeko unean berant ibili izana, hainbat erabaki hartu ahal izateko gehiengoak xedatu, lagunen baten jarduera gogaikarrien aurrean zer egin eta antzeko alderdiak jorratzen ditu.

Auzo lagunen komunitateko lehendakari izan gaitezke denok

Auzo lagunen komunitateek lehendakaria izan behar dute, nahitaez. Hona kargu horren eginkizun nagusietako batzuk: dagozkion arazoetan komunitatearen legezko ordezkari gisa aritzea, auzoen kexu eta iradokizunak bideratzea, batzarretara dei egin eta bilerak presiditzea, komunitateak erabakitako egintza judizialak betearaztea, etab. Lehendakariorde bat izatea ere onartzen du Legeak: lehendakaria bertan ez denean, hauxe izango da haren ordezkoa. Idazkaria eta administraria (eskuarki, finken administrari kolegiatu batek betetzen du kargua) ere Legeak onetsitako irudiak dira.

Auzo lagunen higiezin bateko jabeak oro izan daitezke bertako lehendakari. Bozketaz edo zozketaz hautatzen da edo, bestela, txandaka izendatzen dira kargudunak. Izendapenak urtebetea irauten du, estatutuek bestelakorik xedatzen ez badute edo auzo lagunek haren kudeaketa onesten dutenean izan ezik: horrelakoetan, epea bete aurretik lehendakaria kargutik kentzea erabaki dezakete.

Hautaturiko lehendakariak kargua betetzeko obligazioa du, jarduera hori eragozten duen motiborik erakutsi ezean. Kargua utzi ahal izateko, eragozpenak epailearen aurrean aurkeztu eta honek balioztatuko du agerturiko arrazoiak aski diren ala ez. Nolanahi ere, eragindako pertsonak kargua betetzea eragozten dioten zergatiak gainerako jabekideei arrazoiz azaltzen badizkie ez du zertan epailearen aurrera jo.

Noiz egin Jabeen Batzordeak harturiko erabakiaren aurka?

Jabeen Batzordeak harturiko erabaki baten aurka Epaitegien aurrean egin daiteke, baldin eta:

  • Legearen edo Jabeen komunitatearen estatutuen kontrakoak badira.
  • Jaberen baten mesedetakoak izaki, komunitatearen interesentzat kaltegarri gertatzen badira.
  • Erabaki hori jasateko obligazio juridikoa ez duen jaberen bati kalte larria eragiten badiote edo, zuzenbidearen ikuspegitik, gehiegikeriaz hartu badira.

Nolanahi ere, erabakiaren aurka egiteko legez aintzat harturik egon behar du eragileak. Horrelako erabakien aurka egin ahal izango dute:

  • Batzarrean botoa eman duten jabeek eta, bertan ez zirelarik, 30 eguneko epean ezadostasuna adierazten duten auzoek.
  • Komunitatearekiko zor guztiak ordainduak dituztenek. Ordaintzekorik dutenek, diru kopuru horien gordailua egin behar dute judizialki.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto