Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Kirurgia estetikoko akatsa medikuaren zabarkeriaren ondorio izan zen

Emakumezko bat aurpegi-masailetako kirurgian espezializaturiko mediku baten kontsulta pribatura joan zen; goiko masailaren protusioa zuela eta ebakuntza egitea aholkatu zion hari. Ebakuntzak ez zuen espero zen emaitza izan eta, beraz, alde bien adostasunez, beste ebakuntza bat egin zen, baina hark ere ez zuen emaitza onik izan, mentuak infektatu egin baitziren eta masaila lehen ebakuntzaren ondoren zegoen lekura itzuli zen. Azkenik, beste mediku batzuekin konpondu zuen emakumeak bere arazoa, baina ondorioak geratu zitzaizkion. Eragindako kalte material eta moralengatik Madrilgo Lurralde Entzutegiak emakumeari kalte-ordaina ematera zigortu zuen medikua. Hala ere, medikuak Auzitegi Gorenera errekurritu zuen eta hark (2001eko abenduaren 11n) berretsi egin zuen epaia eta gaixoari kalte-ordaina ematera zigortu zuen medikua. Gorenak dio borondatezko medikuntza denean -kirurgia estetikoaren kasuan bezala- medikua beharturik dagoela bilatzen den emaitza lortzera. Auzitegiaren ustez kasua horixe dela eta aurreikusitako emaitza lortu ez zenez baina gero beste zirujau batek lortu zuenez, emaitza txarra ez zutela halabeharrak edo ezinbesteko arrazoiek eragin, medikuaren zabarkeriak baizik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du