Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Jatetxeak kalte-ordaina eman zion ezkontzako dantzaldian zangoa hautsi zuen gonbidatuari

Ezkontza baten ospakizuneko gonbidatu batek irrist egin zuen dantzarako pistan lurrean zeuden edarien ondorioz. Erori eta lesioak izan zituen oinean eta bere eguneroko jardueretarako ezindurik geratu zen 66 egunez. Garraiolari autonomoa izanik, beste langile bat kontratua behar izan zuen bere lana egin zezan eta 440.204 pezetako gastuak eragin zizkion horrek. Lokalaren titularrei eta haien aseguru etxeari gastuak ordaintzea eta ezintasun-egunengatiko kalte-ordaina erreklamatu zien, ia milioi bat pezeta guztira. Jaengo Lurralde Entzutegiak, 2001eko urtarrilaren 31n ontzat eman zuen eskaera eta eskatutako kopurua ordaintzera zigortu zituen alde demandatuak, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legearen arabera profesionalak eta enpresak erantzule baitira kontsumitzaileari eragindako kalteez, kontsumitzaileak arauz ezarritako eskakizun eta baldintzak bete baditu. Kasu honetan, epaitegiaren iritziz lokaleko langileek neurri gehiago hartu behar zuten dantzarako pistan isuritako edariek arriskurik eragin ez zezaten, edariak eskuan direla dantzatokira sartzen ez utzita, edo adi egon eta isuritako edozein likido garbitu eta lehortuta.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto