Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Etxebizitzaren prezioa jaitsi egin zuten, adostutakoa baino txikiagoa zelako

1990ean bi kontsumitzailek etxebizitza bana erosi zuten, trasteleku eta garajedunak. Obrak amaiturik, etxebizitzek salerosketa kontratuan adostutakoa baino azalera txikiagoa zutela ikusi zuten erosleek eta arrazoi horrengatik atzeratu egin zuten salerosketa kontratua sinatzea eta sustatzailearen hipoteka-maileguaren subrogazioa. Auzia epaitegietara eramanda eta etxebizitzak hitzartutakoa baino txikiagoak zirela egiaztaturik, Gorenak dio (2001eko azaroaren 15eko epaian) eraikina amaituta dagoenez etxebizitza horien azalera handitzea ezinezko denez, etxebizitzaren prezioa proportzionalki jaistea dela bidea. Horrela, indarrean eta baliozko jarraitzen du salerosketa kontratuak, baina bertan adostutako prezioan beherapena egiteko baimena ematen da. Sustatzaileak, bere aldetik, uste zuen kobratzerakoan izandako atzerapenak kalteak eragin zizkiola eta erosleek horren ordaina eman behar ziotela. Alegazio horren aurrean, Gorenak dio erosleen obligazioa ordaintzea zen arren, eraikitzaileak aurrez kontratua bete ez zuenez, ez zeudela ezer ordaintzera behartuta.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto