Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Etxebizitza-kontuak ez du balio hipoteka maileguaren gastuak eta horren interesak ordaintzeko

1998ko abenduaren 28an etxebizitza-kontu bat ireki nuen aurrezki kutxa batean. Hona nire galderak: 2002ko abenduaren 31n etxebizitza bat erosteko epea amaitu egiten zait? 2002an zehar kontu horretan dirua sartzen jarrai dezaket? Nola erabil dezaket urte hauetan zehar aurrezki kontu horretan sarturiko diru guztia: etxebizitzaren sarrera ordaintzeko, notario-gastuak ordaintzeko, mailegua ematen didan finantza entitatean mailegua ireki eta formalizatzeko...?

 Etxebizitza-kontuak gehienez ere lau urtez eduki daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan irekitakoak izan ezik eta estatuko gainerako tokietan 99/1/1 baino lehen irekitakoak salbu, horiek bost urtez eduki ahal izango baitira.

Aurreztutako dirua lehen etxebizitza erosteko eta konturako kopuruak ordaintzeko erabili beharko da, notario gastuak, Jabetza Erregistrokoak eta zergak barne; baina formula horren bitartez aurreztutako kopurua ezin izango da erabili hipoteka-maileguaren gastuak eta horren interesak ordaintzeko, kontzeptu horiek etxebizitza erosteko gastuaz bestelakoak baitira. Azkenik, argi eduki behar da 2002an zehar dirurik sartuz gero 2003ko errentaren gaineko zergaren aitorpenean kenkaria aplikatu ahal izango dela. 2004ko errenta-aitorpenari dagokionez, eta 2003. urtean ohiko etxebizitza erosi izango duela kontuan izanda, etxebizitza-erosketagatik dagozkion desgrabazioak egin ahal izango dira. PFEZn zerga-kenkaria egiteko eskubidea galdu, berriz, lau edo bost urteko epe horretan zehar aurreztutako dirua ohiko etxebizitza erostera bideratu ezean galtzen da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du