Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Har ezazu behar adina denbora ohearen osagai guztiak (koltxoia, burkoa eta oinarria) ongi aukeratzeko eta modelo bat edo bestea erosi aurretik, probatu dendan bertan.
Gure bizitzaren herena ohean ematen dugu. Loa bezain gauza garrantzitsua ez da kantitate kontua bakarrik izaten, baita kalitate kontua ere. Alferrik da zortzi ordu lo egitea, koltxoi bigunegiak edo buruko desegokiak atseden ona eragozten badu. Egun ona izatea gaueko atsedenaren arabera izaten da eta atseden ona izateko ezinbesteko da "azpiegitura" egokia izatea. Ohearen osagaiak (koltxoia, burkoa, oinarria) aukeratzeko, har ezazu behar adina denbora eta ez zalantzarik izan modelo bat edo bestea aukeratu aurretik dendan bertan guztiak probatzeko. Konpara itzazu prezioak -alde handiak izaten dira-, baina ez saiatu oheko osagaiak erostean dirua aurrezten: hobe da gastu hori osasunerako inbertsio gisa hartzea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa