Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Saski-naski

Λ

Auzolandegiak: Aisialdi altruista udarako

Udako aisialdia eta ordaindu gabeko lana uztartzen dituzte eta beste hiri, kultura eta herrialde batzuetako pertsonekin bizi izateko aukera eskaintzen dute

  Santiago Bideko sastrakak garbitzera, eskola zahar bat berritu eta zaharren egoitza bihurtzera, putzu batetik herrixkara ura kanalizatzera, suteek erretako basoak berriro aldatzera, edo oporretan minusbaliotasunak dituzten pertsonei lagun egitera, urtero ehunka gazte europar biltzen da auzolandegietan. Udako aisialdia eta ordaindu gabeko lana uztartzea izaten da helburua, beste hiri, kultura eta herrialde batzuetako pertsonekin elkarbizitzan egoten den artean. Auzolandegiak autonomia erkidegoetako erakundeek tramitatzen dituzte eta apiriletik aurrera argitaratzen dira eta parte hartzeko honako baldintzok bete behar dira: 16 urte baino gehiago eta 25 baino gutxiago izatea (baina zenbait lekutan lan espezializatuagoa behar izaten da eta adinari begiratu gabe, profesionalak bilatzen dituzte), topaketako 15-20etako alojamendu eta mantenuaren truke 60 euro ordaintzea (joan-etorria boluntarioaren kontura izaten da) eta arau xume batzuk betetzea, hala nola besteenganako errespetua eta antolakuntzak ezarritako betebeharrei men egitea.

Era askotako proiektuak

Lehen Mundu Gerraren amaieran sortu zen ideia. Giza laguntzarako hainbat erakundek gazte boluntarioen azpiegitura eta sarea aprobetxatu zuten udako hilabeteetan zehar gerrak suntsitutako herri eta hirietako azpiegiturak berritzen denbora emango zuten taldeak antolatzeko. Hamarkada ugari pasa ondoren ere, bere horretan jarraitzen du udako eta oporretako hamabostaldiak boluntario gisa arkitektura proiektuetan (elizak berritzen, aztarnategietan lanean), ingurumen arlokoetan (ibai eta itsaso ertzak garbitzen, basoak berritzen, suebakiak egiten) edo ekintza humanitarioetan (zaharrak edo elbarritasunak dituzten pertsonei laguntzen, errefuxiatua eremuetan laguntzen) emateko ohiturak. Beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ematen duten kanpamenduak baino haratago doan jarduera da, beste hori ere oso hedatuta badago ere; auzolandegietan inolako ordainik jaso gabe lan egiteko konpromisoa hartzen du boluntarioak.

Administrazioak kudeaturik

Nazioarteko Boluntario Zerbitzuak koordinatzen ditu Europako Batasuneko, inguruko estatutuetako eta mediterraneoko beste herrialde batzuetako (Turkia, Marokko, Tunis) proiektuak, eta baita Estatu Batuetako eta Kanadakoak ere. Hala ere, eskaintzak kudeatu eta argitaratzea autonomia erkidego bakoitzari dagokio, zenbaitetan irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek ere (GKEek batez ere) beren lanen artean auzolandegiak jartzen dituzten arren. Aurten, Aste Santu ondoren erakundeek auzolandegien lekuak eta bete beharreko plaza kopurua jakinarazi eta izenemate epea irekiko dutela espero da. Arauek beharturik, ezin dute probintziako bertako 2 pertsona baino gehiago hartu eta plaza kopurua erkidego bakoitzari emaniko kupoak ezartzen du. Ezagupen jakin batzuk izatea eskatzen ez bada behintzat, izenematearen dataren arabera lortzen da plaza eta ez da eragozpenik izaten toki batean baino gehiagotan izena emateko.

Egunean 5-7 lan ordu

Ordaintzen diren 60 euroek egonaldian zehar alojamendua, mantenua eta istripu asegurua izateko eskubidea ematen dute, joan-etorria beti boluntarioaren kontu izaten bada ere. Auzolandegiek ez dute luxurik eta erosotasunik eskaintzen, kanpin-dendetan edo oinarri-oinarrizko geletan lo egiten da eta sarritan ohearen lekuan koltxoneta izaten da lurrean. Proiektuaren arabera, gainera, otorduak prestatzea eta logistika ere taldeko kideen ardura izaten dira. Lan horiek gehitu egiten zaizkio laneko denborari; egunean 5-7 orduz lan egiten da, gehienetan goizez. Auzolandegietan monitore espezializatuak izaten dira proiektua zuzentzen eta batzuetan aisialdirako beste ekintza batzuk ere eskaintzen dira; baina partehartzaileak izaten dira denbora librea antolatzearen arduradun.

Ez dira hizkuntzak praktikatzeko izaten

Auzolandegi gehienak estatuan bertan izaten dira, baina atzerrira joateko aukera izaten da auzolandegien beste alderdi erakargarria, horrek hizkuntzak praktikatzeko eskaintzen duen aukeragatik. Hala ere, ekintza hauen helburua ez da hori. Eta boluntario baten egiazko asmoen berri jakiteko, ingelesez hitz egiten den tokietako zenbait auzolandegik aurrez ere boluntario lanak egin izana frogatzea eskatzen diete hautagaiei. Beste toki batzuetan, hizkuntza ezagutzea erabakigarria ez den arren, auzolandegiaren tokiko hizkuntzaren edo hizkuntzen (normalean bertako hizkuntza eta ingelesa) oinarrizko ezagutza izatea eskatzen da, taldeko kideen arteko komunikazioa bermatzeko.

Mosaiko kulturala

Toki desberdinetako pertsonak elkarrenganako errespetu eta elkartasun printzipioen barruan elkarrekin bizi eta musu truk helburu batzuk lortzeko lanean aritzeak, errealitate sozial, kultural, ekonomiko ... desberdinak ezagutzeko aukera ematen du, proiektuan parte hartzen duten pertsonei buruz, zein horiek egiten diren herrialde edo eskualdeari buruz. Auzolandegiak, jarduera ongi burutzearekin lotutako eta guztiei eragiten dieten gaietan boluntarioen partehartze eta inplikazio erabatekoa eskatzen duten guneak dira udaleku edo kanpamenduak ez bezala.

Auzolandegi batean izena emateko

  • Ez da ahaztu behar, jende berria ezagutzeko aukera ere eskaintzen duten arren, helburua proiektu bat garatzea dela. Hori lortzeko lan egin behar da eta auzolandegiaren izaera eta idiosinkrasia osatzen duten erantzukizunak onartu.
  • Informazioa eskatzeko Gazteriaren Institutura (INJUVE) jo daiteke, 913637700 telefono zenbakira. Autonomia erkidego bakoitzean gazteen ekintzak antolatzeaz arduratzen den erakundera ere jo daiteke (Gazte Sailak eta Erakundeak, Gazteriaren etxeak...).
  • Kontuan izan behar da auzolandegiaren aukeraketa eta tokia aurkitzeko aukera izenematearen arabera izango dela: adi egotea komeni da.
  • Ez dira doakoak, oso merkeak izan arren: gutxi gorabehera 60 euro kostatzen da, osasun asegurua barne dela.
  • Gogoan izan behar da joan-etorria boluntarioaren kontura izaten dela beti.
  • Auzolandegia atzerrian baldin bada, hango antolakuntzak tokiko hizkuntzaren ezagupen maila bat eska diezaioke boluntarioari.

Auzolandegietako arauak

  • Ezarritako laneko betebehar zehatzak betetzea.
  • Arduradunek eta gainerako partehartzaileek antolaketa aldetik ezarri eta adostutako jarraibideak onartzea.
  • Auzolandegiaren helburuak lortzen laguntzea.
  • Aurrez ezarritako ordutegiak betetzea.
  • Alkoholdun edaririk eta bestelako drogarik ez kontsumitzea.
  • Auzolandegira txanda bakoitzaren hasieran sartu behar da.
  • badu, uko egiteko izan dituen arrazoiak azaltzeko gutun bat sinatu beharko du.
  • Auzolandegiak irauten duen bitartean ezin da auto partikularrik erabili.
  • Kideei errespetua zor zaie, horien sexua, erlijioa, arraza, ideia politikoak edo erlijiosoak edozein direla ere.


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto