Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Etxeko ekonomia

Λ

Autopistatik ibiltzea: Kilometroko 7 zentimo ordaindu beharreko aukera

  Makina bat automobil doaz gaur egun autopistetan barrena: horrelako bideek erabiltzaileei azkarrago, lasaiago eta seguruago joateko aukera eskaintzen diote eta. Bertatik ibiltzeak, beste aldetik, gastua dezente garestitu dio, abiagunea eta helmuga berberak lotzen dituen dohaineko errepide baten ordaindu beharreko alternatiba baita beti autopista. Tokian tokiko Estatuko edo Erkide Autonomoko Errepide Sareko parte diren arren, autopisten mantenuaz arduratzen diren enpresek kudeatzen dituzte errepide dotore horiek: erabiltzaileari enpresa horiexek eskaintzen diote zerbitzua eta, horren ordainetan, etekin ekonomikoak irabazten dituzte. Kilometroko prezioa, orografiaren eta bidearen aspaldikotasunaren arabera aldatzen bada ere, adjudikazioa hartu duen enpresaren irizpideak ere eragin handia du tarifa finkatzeko unean. Dena den, Estatu espainiarrean eginiko kilometro bakoitzeko, batez beste, gidariak 7 zentimo ordaintzen dituela esan dezakegu.

Ordaindu beharreko bidesaria duten abiadura handiko errepideen eraikuntzaren abiapuntua joan den mendeko seigarren hamarkadako goraldi ekonomikoarekin egokitu zen. Ordura arteko automobilen flota hutsaren hurrengo zelarik, era esponentzialean biderkatu zen aurrerantzean, ekonomia estatalaren oparoaldiari eta turismo-helmugatzat Penintsulako kostaldeak izendatzeari esker, Estatuko Herrilan Ministerioak Autopistak Sustatzeko Batzordea sortu zuen. Organismo hark erakunde pribatu zenbaiti autopistak egin eta ustiatzeko lizentziak eman zizkien, emakida administratibo gisa, nolanahi ere. Horrelaxe izan da, 1969ko ekainean Bartzelona eta Mataró (bitxia bada ere, trenak ere bi herri horiek lotu zituen estreinakoz Estatu espainiarrean) elkartu zituen lehenbiziko autopista zabaldu zen hartatik. Ondotik, etxean, Bizkaitik Lapurdiko mugarainoko 105 kilometroak zeharkatzen dituen Bilbo-Behobia etorri zitzaion. Autopista sare estatala osatu duen azken tartea Alacantetik Cartagenara doan 78 kilometrokoa izan da. Hogeita hamar bat urtean, abiadura handiko errepideak 29 kilometro baizik ez zuelarik, 2.240 kilometro izatera iritsi da (beste 800 kilometro adjudikaturik edo prestakuntza-lanetan daude orain). Batetik besterako aldea nabarmenago hautematen da autobideez ari baldin bagara: 1970 urtean 270 kilometro eskas baino ez zirelarik, 25 urtean 7.000 kilometrotaraino hazi dira, kasik.

Estatu espainoleko ipar eta ekialdean

Errepide-kartari begiratu soil bat eginik konturatuko gara Estatu espainolean ordaindu beharreko kilometro gehienak ipar eta ekialdean daudela. Bilbotik Bartzelonaraino doazen 627 kilometroek gidariari (erregaiaz aparte) 40,66 euroko kostua ekarriko diote, ibilgailu arinean baldin badoa (motorra, automobila edo ardatz bakarreko furgoneta). Ez da hori autopistatik irten gabe egin daitekeen distantzia luzeena, ordea: La Junquera-tik Alacanteraino, Mediterraneoko itsasertz osoa zeharkatzen duten 660 kilometroen kostua 43,91 euroraino doa. Sevillatik Cadizera ere bide azkarretik joan zaitezke, 110 kilometro egitearren 5,64 euro ordaintzea onartzen baduzu. Zaragozatik Iruñera iristeko 176 kilometro egingo dituzu, hiru etxolatan geratu eta, guztira, 11,64 euro ordainduta. Diru kopuru horiek kontuan izaki erraz ondorioztatzen da distantziarik motzenak, hala nola Bilbotik Donostiarainokoa (87 kilometro) 10,81 euro pagatzen dela edo, Leonetik Campomanes-era iristeak (73 kilometro) zeharkatu behar den mendi atea saihestuz 8,42 euro eman behar dituzu. Beraz, hauek ditu kontsumitzaileak kilometrorik garestienak.

Erabiltzaile txartelak

Autopisten erabilera bizkortu eta bide berezi horien mantenu-gastuaren eskerga errentagarri bihurtzeko asmoz, aspaldiko partez bertako arduradunek erabiltzaile txartelean oin hartutako sustapen kanpainari ekin diote. Bidesaria maiz baliatzen baldin bada, bederen, gogoan hartzeko modukoak dira, enpresek txartel horien erabiltzaileei zenbaitetan deskontu politak egiten dituztelako (Autopistas de Navarra konpainiak, adibidez, itzulera doan eskaintzen du, hurrengo 72 orduetan etorriz gero), edo lehentasunezko arreta (erregairik ez izatearen ondorioz geldituz gero doaneko asistentzia A68-ko Bilbo eta Zaragozako tartean, haizetakoan txartela ikusgarri baldin badaukazu ez duzu zertan gelditu A8-ko etxoletan), eskaintzak, informazioa, BEZ deskargatzeko fakturazioa, etab. Txartel horiek eskuratzea ez da kontu zaila: bidesaria ordaintzen den etxolan bertan emango dizute galdategia; paper hori enpresa adjudikaziodunera igorrita, berak kudeatuko du hortik aurrerakoa. Txartel horren prezioa 3 euro bada ere, deskontatu egiten diote urtean fakturazio handia egiten duen kontsumitzaileari.

Autopistatik ala betiko bidetik?

Hona autopistak eskaintzen dizkizun abantailetako batzuk: bidesaria ordaintzea eta bide bera egitearren erregai gehiago kontsumitzea, helmugara iristeko denbora gutxiago ematearen truk. Bidaiaren plangintza -bidai luzearena, batez ere-egiteko garaian, erosotasun eta segurtasuna ere gogoan arretaz zaintzeko faktoreak baitira: autopistetako bideak egoera hobean daude eta trafiko gutxiago dute. Nolanahi ere, puntako orduetan (eta hiriguneetarako irispideetan, batik bat) autopista batzuk doaneko errepide arrunta bezala kolapsatzen dira, beren prezio eta guzti.

Dena den, autopista hartzea erabiltzailearen hautua izanik, aurrerantzean kontuan izan beharko du Trafiko Lege berriaren arabera, orduko 180 kilometrotik gora harrapatzea oso lege-hauste larritzat joko dela eta, ondorioz, 300 eta 600 euroko isuna ezarriko zaiola eta gidatzeko baimena gehienez 3 hilabetez ere ken dakiokeela.

Europan: doan, bidesaria edo eranskina

Autopistan ibiltzea doanekoa da Alemania, Belgika, Danimarka, Holanda eta Erresuma Batuan.

Bidesariko autopistak daude Espainia, Frantzia (Bordele eta Parisen arteko 588 kilometroak 42,80 euro kostatzen dira), Portugal (Lisboa eta Oportoren arteko 305 kilometroko autopista, 15,09 euro) eta Italian: bertan, esku-dirutan zein bidesaria ordaintzen den etxolan bertan eskura daitekeen txartel magnetikoaren bidez ordaintzen da kuota (30 eta 60 euro bitartekoa).

Beste hainbat herritan, berriz, autopistan ibiltzeko eskubidea mugako postuan eskuratu behar den eranskin batez aitortzen zaio erabiltzaileari. Suitzan eranskinak urtebeteko indarraldia du eta 60 euro inguru kostatzen da. Austrian iraupen desberdinetako txartelak eros daitezke: astebetekoak 5,08 euro balio du, 2 hilabetekoak 11 euro eta urtebetekoak 40,33 euro. Errepublika Txekiarrean ere horrela ordaintzen da autopista: urteko txartela, aukeratuko diren errepideen arabera eskuratuko da, bere balioa ere biziki desberdinak izaki: 11,67 eurotik hasita, 29,17 euroraino.

KONPARAKETAKO TAULA

Estatu espainiarreko autopista nagusietako tarifak. (Ibilgailu arin eta ardatz bateko furgonetak)
Ibilbidea Km Prezioa
A1 Burgos-Gasteiz (*) 98 7,79
A68 Bilbo-Zaragoza 306 20,76
A7 Zaragoza -Bartzelona 319 19,44
A4 Sevilla-Cádiz 110 5,64
A8 Bilbo-Donostia-Irun 87 10,81
23 1,42
Total: 110 Total: 12,23
A68 Bilbo-Gasteiz (*) 63 3,54
A19 Bartzelonatik mugara 166 10,30
A7 Bartzelona-Zaragoza 321 19,90
A7 Bartzelona-Tarragona 118 5,94
A19 Bartzelona-Palafolls (Costa Brava) 71 2,87
A7 Tarragona-Valentzia 227 16,66
A7 Valentzia-Alacant 149 11,01
A57 Vigo-Baiona 29 0,87
A 55 Coruña-Carballo 33 1,26
A68 Zaragoza-Logroño 172 10,82
A68 eta A15 Zaragoza-Iruñea 81 (Tuteraraino) 5,30
97 (Tutera-Iruñea) 6,34
Guztira: 176 Guztira: 11,64
A9 Coruña-Santiago 73 4,08
A9 Santiago-Pontevedra 58 3,51
A9 Pontevedra-Vigo 21 2,36
A9 Ferrol-Santiago 74 4,58
A9 Coruña-Ferrol 42 4,78
A66 León Campomanes 73 8,42

(*) Ibilbidea autopistatik eta autobide edo loturako errepideetatik egiten da.

Europako autopistetako gehieneko abiadurak
Herrialdea Autopista
Belgika 120 km/h
Erresuma Batua 110 km/h
Danimarka 130 km/h (aholkatua)
EL 120 km/h
Espainia 120 km/h
Frantzia 130 km/h (50, euritan)
Irlanda 112 km/h (70 milia orduko)
Italia 130 km/h
Luxemburg 120 km/h
Holanda 120 km/h
Alemania 130 km/h
Portugal 120 km/h
Finlandia 120 (110 neguan) km/h
Erresuma Batua 112 km/h (70 milia orduko)


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto