Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Autoeskolak: 210en prezioak konparatu dira, 14 hiritan: Baimen beragatik, autoeskola batzuek beste batzuen hiru halako kobratzen dute

Prezioei buruzko informazioa ez da gardena eta prezioen lehiakortasuna urria da zenbait hiritan

  Iaz 750.391 pertsonak kontratatu zituzten Espainiako estatuan autoeskola baten zerbitzuak gidatzeko baimena eskuratzeko, eta ez da harritzekoa, epe horretan 1,8 milioi auto berri matrikulatu baitzen.

Ikasketa prozesua teorikoa eta praktikoa izaten da, hainbat fase ditu eta ikasleak, ahalegin handi samarra egiteaz gain, diru kopuru garrantzitsua ordaindu behar izaten du. CONSUMER aldizkariak 14 hiritako 210 autoeskola garrantzitsuenek kobratzen dituzten prezioak konparatu ditu, oso balizko arrunta abiapuntu hartuta: B motako gida-baimena, "lehenean" aterata, gehienez ere hiru deialdi erabilita eta 20 ordu klase praktiko eta hiru hilabeteko klase teorikoak hartuta; azken prezio horretan sarturik daude matrikularen azken prezioa, Trafikoko tasak, azterketak, materiala, gestio gastuak...

Hona ikerketako lehen datua: ikerturiko 210 autoeskoletan gida-baimena ateratzearen batez besteko kostua 931 eurokoa da, hau da, ia 155.000 pezeta. Egiaztatu ahal izan dugunez, autoeskolen sektoreak (salbuespenak salbuespen) ez du oso informazio gardenik eta kontsumitzailearentzat erabilgarririk ematen (ez baitio prezioak konparatzeko aukerarik ematen), eta prezioetan dagoen konpetentzia, Santanderren ez beste hiri guztietan, sarritan oso eskasa izaten da hiri bereko autoeskola batetik bestera. Interes handiko beste bi ondorio ere eskaintzen ditu txostenak: hiri batetik besterako batez besteko tarifetan alde handiak daude -deskribatu dugun kasuan beti ere-; horrela, A Coruñan, ikerturiko 15 autoeskolek kobratuko luketen batez bestekoa 463 euro (77.000 pezeta) litzateke; Gasteizen, berriz, ia hiru halako da batez bestekoa, 1.279 euro (213.000 pezeta) eta Iruñea, Logroño, Donostia eta Castelló 1.080 euro (180.000 pezeta) baino gorago dabiltza. Ikerketako lagin osoaren arteko konparaketa egiten badugu, bi merkeenek (A Coruñako batek eta Burgosko beste batek) 400 euro inguru (66.500 pezeta) kobratzen dute eta garestienak (Gasteizko batek) 1.372 euro eskatzen zituen (ia 230.000 pezeta), aurrekoaren ia hiru halako. Prezio desberdintasun horiek oso deigarriak direla esan daiteke, guztietan gauza bera irakasten delako, irakasleen prestakuntza ere bertsua delako (legez arautzen baita), eta autoeskola guztietan lortzen den gida-baimenak balio berbera duelako. Hau da, irakaskuntzaren kalitatean ez dago alde handirik autoeskola batetik bestera eta, kontsultaturiko adituen iritziz, prezioek ez dute bezeroari ematen zaion zerbitzuaren kalitatearekin lotura zuzenik. Erosotasun jakin batzuk edo teknologia berriak erabiltzea ez dira funtsezkoak hobeto edo azkarrago ikasteko.

Eta bigarren ondorioa, gida-baimena ateratzeko asmoa duenarentzat are praktikoagoa: zenbait hiritan merezi du autoeskolen arteko prezioak konparatzea. Prezio konparaketa egitea komenigarri izaten da beti kontsumitzailearentzat, gastu gutxiago izateko aukera ematen diolako eta zenbait hiritan oso komenigarri da, hala nola Burgosen (355 euro arte aurrezteko aukera dago, 59.000 pezeta), Bartzelonan (323 euro), Iruñean (265 euro), Donostian (258 euro), eta Malaga, Alacant eta Valentzian (hiruetan ere 200 euro aurrezteko aukera dago). Beste muturrean, autoeskolen arteko prezio konpetentzia eskasa edo ia konpetentziarik eza: hiri bakarra dago egoera horretan, Santander, eta hiri horretako 15 autoeskolen artean 2,4 euroko aldea baino ez zegoen. Kantabriako hiriburuan aipatu motako gida-baimenaren batez besteko prezioa 1.054 euro da eta 14 hirietako batez bestekoa 930 euro.

Beste 13 hirietan aurrezpen nabaria ekarriko dio gidari-gaiari hiriko autoeskola merkeena aukeratzeak. A Coruñan -Santanderren atzetik aurrezteko aukera txikiena eskaintzen duen hirian- autoeskola merkeenaren eta garestienaren arteko aldea 134 eurokoa zen (22.000 pezeta). Horrenbestez, Santander da autoeskolen artean prezio alderik ez duen hiri bakarra (hemen azterturiko balizkoan behintzat).

Komentario eta aholku zenbait

  • Trafiko Zuzendaritza Nagusiak emaniko autoeskolako irakasleen egiaztagiria eska dezakezu.
  • Herri txikietako autoeskolek irakasle bakarrarekin lan egin dezakete. Hirietakoek gutxienez bi irakasle eta zuzendari bat izan behar dituzte (baina pertsona bakarrak funtzio bat baino gehiago bete ditzake).
  • Klase praktikoak ezin dira 45 minututik beherakoak edo jarraian bi ordutik gorakoak izan. Hirian eman behar dira eta zirkuitu itxiak ez dira hirikotzat hartzen.
  • Klase praktikoak eman dituen irakasleak ikaslearekin joan behar du azterketa egunean. Azterketako proba praktikoa gidatzen ikasteko erabili den ibilgailuarekin egingo da, bestela egiteko arrazoi justifikaturen bat ez baldin badago behintzat.
  • Autoeskolek irakaskuntza kontratu bat sinatu behar dute ikasle bakoitzarekin eta alde bien eskubide eta betebeharrak zehaztu beharko dira bertan.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto