Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Jogurt gaingabetuak: Nutrizio aldetik, oparo; kalorietan, urri

Balio biologiko handiko proteinez eta kaltzio ugariz hornitzen gaituzte jogurtek, oso kaloria gutxiren truk: 40 baizik ez 100 gramoko

Sei jogurt gaingabetuak, banan-banan

Puleva

  • 0,99 euro 4 aleko paketea
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Kaltzio erantsia duen bakarra. A eta D bitaminak ere erantsiak ditu. Proteina gehien duen bigarrena (%4,9), errauts eta kaltzio gehienekoa (195 mg 100 gramoko). Bitamina gehieneko eta karbohidrato urrienekoa (%5,2). Mikroorganismo hartzigarri (L. bulgaricus eta S. thermophilus) ugarien dauzkana. Dastaketan, ongi, tarteko tokietako batean: 6,6 puntu.

Sveltesse

  • 1,06 euro 4 aleko paketea; bigarren garestiena.
  • Izenez ez da jogurt, "esne hartzi gaingabetua" baizik. Bera da 4,6 baino pH handiagoa duen bakarra. Jelatina erantsia du. Estraktu lehor (%12,4), proteina (%5,2) eta karbohidrato (%6,2) eduki handienekoa. Energia handienekoa (45 kaloria 100 gramoko). Kaltzio gehien duen bigarrena. Dastaketan hoberena: 6,9 puntu. Zapore ez oso garratza eta ukitu krematsua, nabarmentzeko modukoak.

Clesa

  • 0,87 euro 4 aleko paketea: merkea.
  • Hau da pH handienekoa (4,63), mugen barnean beti ere. Azterketa honetako batez bestekoa baino karbohidrato (%6,1) eta errauts (0,96 mg 100 gramoko) gehiago. "Kaltzio ugarikoa" adierazten duen arren, ez du aipatzen zenbat daukan. Dastaketan hoberenetako bat: 6,8 puntu.

Vitalínea

  • 1,11 euro 4 aleko paketea; garestiena.
  • Estraktu lehor (%10,1) urrienekoa, legezko mugen barnean. Proteina eta karbohidrato gutxien dutenetako bat. Energia urrienekoen artekoa (36 kaloria 100 gramoko). Dastaketan, hoberenen artean: 6,8 puntu. Garratzegia aukeran, eta ukitu arinekoa.

Kaiku

  • 0,82 euro 4 aleko paketea, denetan merkeena.
  • Zuntz erantsia duen bakarra (%0,9). Proteina (%3,8), errauts eta kaltzio (130 mg 100 gramoko) gutxien, baina karbohidrato gehien daukana. Garratzenen artekoa, pH-rik apalenetako bat izaki. "Kontserbagarririk gabe" adierazten du, baina hori debekatua dago, honelako jogurtetan aditibo horiek eranstea legez kanpoko jokaera delako. Dastaketan 6,4 puntu. Zapore garratzegia eta ukitu arin samarra.

Central Lechera Asturiana

  • 1,04 euro 4 aleko paketea.
  • Denetan azidoena (pHa: 4,13). A eta D bitamina erantsiak ditu. Estraktu lehor, karbohidrato eta kaltzio aldetik, apalenetako bat. A eta D bitaminen edukia, handia. Datu onuragarria: mikroorganismo hartzigarri ugarien dituen bigarrena da. Dastaketan, gutxien gustatu zena: 5,7 puntu, biziki garratza delako, batik bat.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du