Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Zorra ordaintzea aski da enkantea geldiarazteko

Familiako etxebizitza baten hipotekaren kuotak ez ordaintzeagatik, kreditu-entitate batek epaitegietara jo zuen zordunen aurka. Etxebizitzaren enkantea egin aurretik, jabeek zor zituzten kopuruak ordaindu zituzten eta epaitegiak bertan behera utzi zuen enkantea. Hala ere, entitateak errekurtsoa jarri zuen enkantea bertan behera uzteko erabakiaren aurka, zordunek ordainduriko kopuruarekin bat ez zetorrelako, entitate horren iritziz ordaindutako kopuruak ez baitzituen interesak eta kostuak estaltzen. Horri buruz, Palma de Mallorcako Lehen Instantziako Epaitegiak dio gauza jakina dela hipoteka zatiezina dela eta, beraz, kopurua osorik ordaintzen ez den bitartean hipoteka etxebizitza guztiaren gainean izango da. Baina Prozedura Zibilaren Legeko 693. artikuluaren arabera, zordunak aski du zor duen kopurua eta demandaren datara arte zeuden interesak eta prozedurak irauten duen bitartean gertatzen diren epeak ordaintzea. Epaiketaren kostu gisa aurreikusitako kopurua ordaintzerik ere ezin zaio eskatu zordunari, ordainketa hori ez baita egin behar izaten kostuak likidatu arte.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto