Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Estalduraren baldintza ezohikoa

Kontsumitzaile batek poliza bat kontratatu zuen, elbarritasun erabateko, iraunkor eta behin betikoa estaltzen zituena. Geroago, lesio bat izan zuen eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak elbarritasun iraunkorreko egoeran aitortu zuen, ezgaitasun iraunkor absolutuarekin. Baina aseguru etxeak ez zuen ordaindu nahi aseguraturiko kapitala, kontratuan jasotzen zenaren arabera elbarritasun absolutu, iraunkor eta behin betikoak eguneroko bizitzan beste norbaitek laguntzeko premia izatea eskatzen duelako. Gaia Epaitegi Goreneraino iritsi zen eta 2001eko azaroaren 8ko epaiak ontzat eman zituen aseguratuaren eskakizunak, Kontsumitzaileen Defentsarako Legea, Kontratazioko Baldintza Orokorren Legea eta Kode Zibileko 1288. artikulua aplikatuz. Gorenaren esanetan, aseguruaren kontratuan "erabateko ezgaitasuna" espresioa erabiltzen da, baina baldintza ezohiko bat gehitzen zaio: aseguratuak eguneroko bizitzako ekintzetarako beste norbaiten laguntzaren beharra izatea. Gorenaren iritziz erabateko ezgaitasuna "lan mota guztietarako ezintasuna jasotzen duen kontzeptu juridiko bat" da eta hain zuzen ere horixe gertatu zitzaion aseguratuari eta horixe jasotzen zuen polizak; horrenbestez, aseguratuaren aldeko epaia eman zuen, kontratua idazten ez zuela parte hartu esanez.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto