Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Duela urte batzuk pentsio plan bat kontratatu nuen banketxe batekin. Azken 2 urteotan langabezian nago, denboraldi labur batzuetan lan kontraturen bat eduki dudan arren. Pentsio planean inbertituriko dirua berreskuratzeko premia dut. Posible den jakin nahi nuke eta zein pauso eman behar dudan.
Pentsio plan eta fondoei buruzko otsailaren 5eko 215/1999 Errege Dekretuaren arabera, pentsio plan bat kontratatu duten pertsonek beste pentsio plan batean ezartzeko baino ezin dezakete diru hori berreskuratu. Hala ere, bada salbuespen bat: pentsio planen titularra gutxienez urtebetez jarraian langabezian eta prestaziorik jaso gabe egotea, baldin eta salbuespen hau pentsio planeko zehaztapenetan jasota badago. Hala bada, kontratuan finkatutako baldintza eta mugekin aterako da ezarritako kapitala.
Eman beharreko urratsei dagokienez, kapitala berreskuratzeko ezarritako baldintzak betetzen badira, interesatuak pentsio plana kontratatu zion entitatera jo behar du eta kapital osoa edo zati bat itzul diezaioten eskatu. Bertan azalduko diote zehatzago zein dokumentu aurkeztu behar duen; hala ere, jakin beharrekoa da gutxienez une honetako eta prestaziorik gabe langabezian emandako azken urteko egoera egiaztatu beharko dela.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa