Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Ezinbesteko kasuagatik bidaia bertan behera utzi beharra badago, agentziak ezin du gestioengatik inolako kosturik kobratu

Agentzia batean bidai baten erreserba egin nuen (hegaldia eta hainbat hoteletako estantzia), baina familiako arrazoiak tarteko, ez nuen joaterik izan. Erreserba egitean ez nuen inolako kopururik ordaindu eta ezin izan nuen deitu bidaia bertan behera uzteko. Orain gastu batzuk ordaintzea eskatzen dit agentziak, bestela abokatua bidaliko didala esanez. Bidaia egin ez badut ere kostu horiek ordaindu beharra daukat?

Bidaia ez egiteko arrazoia ezinbesteko kausa izan bazen, kontsumitzailea ez dago behartuta inolako gasturik ordaintzera. Ezinbesteko kausatzat hartzen da aurreikusi ezin den gertaera edo, aurreikusi arren, halabeharrak eragindakoa, norbere gaixotasuna edo familiako norbaitena adibidez. Bidaia-agentziaren aurrean hori egiaztatzen badu, bidaiariak ez du Bidaia Konbinatuen Legeak aipatzen dituen gastuak eta kalte-ordainak ordaindu beharrik.

Baina lege horren arabera, bidaiari batek aurrez kontratatu edo erreserbaturiko bidaia egiteari uko egiten badio eta ezinbesteko kausarik egiaztatu ezin badu, gestio gastuak eta bidaia deuseztearenak ordaindu egin behar dizkio agentziari, horrelako gasturik balego. Ezeztatzea irteera baino 10 edo 15 egun lehenago egiten bada, bidaiaren zenbateko osoaren %5eko izango da zigorra; 3 - 10 egun falta direla ezeztatuz gero %15ekoa eta %25ekoa irteteko 48 ordu edo gutxiago falta badira. Irteeran agertu ezean, bidaiaren zenbateko osoa ordaindu behar du kontsumitzaile edo erabiltzaileak eta ordaindu gabe dauden kopuruak ere ordaindu beharko ditu, alde biek besterik adostu ezean. Kasu konkretu honetan, bidaia bertan behera uztera behartu duten familiako arazoak baloratu egin beharko ditu kontsumitzaileak eta ezinbesteko gisa jotzeko aukera aztertu. Bestalde, harritzekoa da agentziak bidaiaren erreserba egiteko unean inolako kopururik ez eskatu izana eta irteera eguna hurbildu ahala bezeroarekin harremanetan jarri eta bidaia ordaindu eta konfirmatzea ez eskatzea. Xehetasun handiagoz eta bidaiari buruzko dokumentazio aurkeztuta Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoan, Kontsumitzaileen Elkarte batean edo abokatu bati kontsulta egitea komeni zaizu, bidaia egin ezina ekarri zizuten familiako gorabeherak, horien probak, ezinbesteko arrazoitzat hartzeko aukera, kontratuaren baldintzak eta kontratuari eta erreserbari buruz dagoen dokumentazioa aztertzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto