Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Onartu, sinatu eta zigilatzen denean, kontratu itxi bihurtzen da aurrekontua eta bertan jasotzen denaren arabera baino ezin izaten da erreklamaziorik egin.
Aurrekontuak konparatzea eginkizun latza da, arretaz egin beharrekoa, eta jakin beharra dago aurrekontua, onartu eta sinatu ondoren, alde biek bete beharreko kontratu bihurtzen dela. Horregatik, etxean konponketak egiteko aurrekontu bat itxi aurretik, gutxieneko baldintza batzuk betetzen dituela ziurtatu beharko dugu. Enpresa kontratatuaren datu guztiak, zein material erabiliko den eta lanak amaitzeko data adierazteaz gain, aurrekontuak funtsezko beste alderdi batzuk ere jaso behar ditu, hala nola eskulanaren zenbatekoa, konpondu beharreko azalera, ordainketa era eta etxetresna elektrikoei -aurrekontuan sartzen badira- eta bestelako materialei dagokien BEZa, beti ez baitira bat etortzen. Aurrekontua zenbat eta zehatzagoa, orduan eta errazagoa izango da kontsumitzailearentzat arazoen aurrean erreklamazioak egitea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa