Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Bainuetxeak: Eskaintza zabala baina osasun-kontrolean aldeak

Kutsadurak edo uraren gaitasunetan aldaketa posibleak antzemateko bainuetxeetan egiten diren kontroletan ez dago homogeneotasunik

  Ur mineral medizinal bidezko terapiak egiten dituen osasun zentroen eta asteburuko ihesaldietarako erretiro-ostatuen arteko erdibidean daude; bainuetxe edo estazio termalek gero eta zale gehiago dute, apurka-apurka, etxe hauek ohi duten estilo lasaiarekiko leial izanik. Hala erakusten dute 2001ean zehar Espainiako estatuan zehar dauden 128 bainuetxetara joan ziren 670.000 bezeroek; kopuru hori aurreko urtean baino %12 gehiago da eta guztira 145 milioi euro utzi zituzten. Egia esan, gainera, bisitari kopurua handixeagoa da, estatistika horietan ez baitira sartzen termetan tratamendurik egiten ez duten bezeroak.

Ostatu-eskaintza berezia da oso eta hazi eta hazi ari da (hamar bat bainuetxe handitzen ari dira eta Ourensen berri bat egiten) eta gaur egungo kontsumitzailearen joera berriekin erabat koherente da, gero eta zaletasun handiagoa baitu osasunarekin eta aisialdiarekin erlazionaturiko zerbitzuetan dirua gastatzera. Gainera, asteburuetako gero eta bisitari gehiago dago, bainuetxeetan aisialdi hutsezko prestazioak (eta ez terapeutikoak) baino bilatzen ez dituztenak, gurasoekin batera joaten diren haurrek egiten duten bezala. Eta erabiltzaileen batez besteko adina 40 urtean kokatu 2001ean; aurreko urtetan 44 urtean zegoen.

Hala ere, oraindik ere herritarren artean informazio-hutsune handiak daude bainuetxeek eskaintzen dituzten zerbitzuez eta establezimendu horien ezaugarri nagusien inguruan. Osasunarengan eragiten duten onuraz ez dago zalantzarik eta horren lekuko da IMSERSOk ere hirugarren adinekoentzako egonaldiak finantzatzea; baina CONSUMERek kontsultaturiko adituen arabera, egonaldiak gutxienez bi astekoa izan behar du tratamendu termalak eraginkor izango badira. Hortik beherakoek arindu baino ez dituzte egingo tratatu ohi diren gaitzak (arnasketako arazoak, digeri-aparatukoak, larruazalekoak...), oso baliagarri izan daitezkeen arren gaur egungo bizimoduko erritmo azkarretik deskonektatzeko; bestela esanda, atseden hartzeko, lasaitzeko eta eguneroko erronkei baikortasun eta indarrez aurre egiteko indarberritzeko.

Sektore horretan prezioetan dauden alde nabarmenek, bestalde, argi uzten dute erabiltzaileak nora joan erabaki aurretik hainbat bainuetxetako tarifak konparatzeko lana hartu behar duela, zerbitzu berberak oso kostu desberdina baitu leku batean eta bestean: ordu erdiko masajea 12 eta 37 euro artean kosta daiteke, burbuila-bainua 6 eurotik hasi eta 15 eurora bitarte eta bainu termala 3,60 euro eta 9 euro artean. Bainuetxe askok, gainera, hotela izaten dute eta tarifetan alde handiak izaten dira eta ez beti zuzenean kalitateari lotuak. Gela bikoitzean asteburua pasatzea, pentsio osoa eta tratamendu termala barne, pertsonako 100 euro da bainuetxe batzuetan eta 300 eurora iristen da beste zenbaitetan. Bistan da, beraz, bainuetxea aukeratu aurretik minutu batzuk eman beharra dagoela eskaintzak aztertzen.

Bainuetxe batzuetan hotela izaten da, bertan lo egin ahal izateko -bainuetxeko zerbitzuak hartzeko ez da beharrezkoa hotelean ostatu hartzea-, eta ostaturik eskaintzen ez duten bainuetxeen inguruan hotelak, landa-etxeak eta jatetxeak izan ohi dira. Eta, jakina, bainuetxeko hotelean ostatu har daiteke inolako tratamendurik egin beharrik gabe.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto