Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Automedikazio arduratsua: Gaixoa, bere osasuna zaintzearen arduradun

Nor ez da joan inoiz botikara, errezetarik gabe, familiarteko edo lagunen batek gomendatutako botikaren bat erostera?

  Edo nork ez du noizbait erosi urteroko min arin horren (eztarriko min, belarriko min...) aurka sendagileak aurreko batean emaniko botika hura erosi? Lehen kasuan, bere buruari botikak gomendatzea aukeratzen duen pertsona baten aurrean gaude. Bigarrenean, aldian behin izaten duen gaitz baten sintomak antzemanda, eta horiek aurka nola egin badakienez, automedikazio arduratsuaren aldeko aukera egiten duen erabiltzailea dugu.

Automedikazioak bizilagun gehienentzat eta medikuentzat ere konnotazio negatiboak dituen arren, Munduko Osasun Erakundearen iritziz automedikazio arduratsua formula baliotsu da gizarte garatuetako osasunaren atentziorako.

Automedikazio arduratsua sarbide libreko botiken (medikuaren errezetarik behar ez dutenen) erabilerari buruzkoa da batez ere eta ez da autopreskripzioaren pareko, hau da, ez da medikuak agindu edo gainbegiratu gabe neurri barik botikak hartzearen pareko.

Automedikazioa versus autopreskripzioa

Automedikazio arduratsuak oso bilakaera esanguratsua izan du azken urteotan. Hasierako fase batean sintoma arinak (eztarri, urdail edo belarriko mina, eztula...) desagerrarazteko erabiltzen bazen ere, gaur egun osasun arazo akutuak eta zenbait gaixotasun kroniko (erreuma, artrosia...) prebenitu eta arintzea izaten du helburu.

Automedikazio arduratsuaren xedea ez da medikuaren eginkizun estrategikoa albora uztea: gaixoarekiko kontaktuak ez du desagertu behar. Autopreskripzioak, aitzitik, albora uzten du medikua: gaixoak berak erabakitzen du zein botika hartu: "antzeko gaixotasuna zuen familiarteko batekin funtzionatu zuen", edo "botika honi buruz oso ondo hitz egin didate" ..., beraz, "neuk ere hartu egingo dut".

Autopreskripzioaren ondorioak

Ondorio garrantzitsuak izan ditzake: gaixotasuna estali edo ezkutatu, aurkako efektuak eragin, gaixotasuna luzatu edo larritu, erabilitako botiketarako joera edo horien aurreko erresistentzia garatu, kutsadura erraztu eta droga menpetasuna bultzatu... Autopreskripzioaren atzean, askotan, aldartean aldaketak eragiteko erabiltzen diren botika jakin batzuenganako dependentzia psikiko edo fisikoa izaten da. Hona hemen medikuak agindu gabe botikak kontsumitzea baldintzatzen eta bultzatzen duten faktoreak: medikuarengana joateko zailtasuna, erabiltzaileen denborarik eza eta farmazien aldetik medikuaren errezeta behar duten botikak emateari buruzko legeria betetzeko arduragabekeria handiegia. Botikariak, egiari zor, zorrotzak izaten dira psikotropoak (sedanteak, hipnogenoak, lasaigarriak, depresio aurkakoa...) saltzerakoan, baina normalean ez dute hain zorrotz jokatzen beste botika mota batzuk ematerakoan.

Botiken erabilerako akatsak

Pentsa liteke Espainiako estatuan automedikaziorako eskuragarrien dauden botikak Espezialitate Farmazeutiko Publizitarioak (EFP) direla, hau da, medikuaren errezetarik behar ez dutenak, beren burua medikatzen duten gaixoek gehien erabiltzen dituztenak, baina ez da hala. EFPak helburu horrekin erabiltzen diren botiken zati txiki bat baino ez dira.

Zatirik handiena medikuaren errezeta behar duten botikek osatzen dute. Eta erabiltzerakoan egiten diren akatsak dira automedikazio okerraren alderdirik negatiboena, epe ertainera alboko efektuak eta bestelako arazoak sortzen dituztelako; eta horrek ez du zer ikusirik Munduko Osasun Erakundeak aldarrikatzen duen automediazio arduratsuarekin.

Gaixoa nola hezi

MOEk positibo ikusten du osasunarekin loturiko gai guztietan herritarrek parte hartzea, eta osasun zerbitzuetarako bisitak gutxitzeko bidea iruditzen zaio eta osasun publikoaren gastua gutxitzeko modua. Horretarako, biztanleak botiken erabileran heztearen aldeko da MOE. Diagnostikoa/errezeta binomioa osatzea da kontua, informazioa/aholku terapeutikoa/heziketa hirukoarekin. Botika baten errezeta egitearen arrazoiaz behar adina informazio duen pazienteak hobeto onartuko ditu medikuaren erabakiak. Aholku terapeutikoak botikaren erabilpen baldintzei buruzkoak dira (dosia, tratamenduaren iraupena....). Gure organismoan ohikoa den sintoma baten aurrean medikuak botika bat ematen badigu eta zergatiak azaltzen badizkigu, antzeko egoera batean tratamendu hori edo antzekoren bat eskatu ahal izango dugu botikan, sendagilearen kontsultara joan beharrik gabe.

Automedikazio arduratsua?

MOEk jasotzen duen moduan, automedikazio arduratsua onuragarria da, pertsonalki zein sozialki:

  • Osasun arazoak arindu edo konpontzea medikuen lanaz aparte eta era osagarrian egin daiteke.
  • Pertsonek beren osasuna zaintzeko duten autonomia eta ardura areagotu egiten da.
  • Itxaronaldiak, joan-etorriak, denbora galtzea eta abar gutxitu egiten dira.
  • Osasun sistema arindu egiten da, era autonomoan trata daitezkeen gaixotasunez gainezka egon gabe.
  • Automedikazioa onartu beharreko errealitatea da. Osasun arloko informazio eta heziketa lagungarri izan daiteke botikak era arduratsu eta positiboan har daitezen. Eta automedikazio okerra eta arriskutsua desagerrarazteko ere bai.

Zenbait botikarekin, arreta berezia

Botika-talde batzuek arreta berezia behar dute, bereizketarik gabe kontsumitzen direlako eta arazo larriak eragin ditzaketelako.

1. Antibiotikoak. Edozein infekzio-prozesu sendatzea espero izaten dugu, infekzioa edozein dela ere Azken urteotan espektatibarik gehien sortu dutenak dira. Espainiako estatuko biztanleen %88k urtean behin gutxienez antibiotikoak hartzen ditu eta saldutako botiken %25-30 autopreskripzio hutsaren ondorioz saltzen dira, hau da, medikuaren kontrolik gabe. Baina, kasurik gehienetan, ez dira egokiak eta ez dira behar den dosian eta behar adina denboran hartzen. Ondorioz, bestelako emaitza desatseginez gain, bakterioen aurkako erresistentzia-tasarik handieneko herrialdeetako bat da Espainiako estatua. Germenak antibiotikoen aurrean erresistente bihurtzen dira eta hori -espezialisten iritziz- osasun publikoko arazo larri bihurtuko da epe laburrean.

2. Analgesikoak. Datuek erakusten dutenez, analgesiko kopuru izugarria kontsumitzen da adin-talde guztietan. Azken sei urteotan, %25 egin du gora analgesikoen salmentak. Analgesikoak sarri hartzearen arriskuetako bat nefritis interstiziala da, oso okerrera egin dezakeena. Aspirina larregi hartzen bada, urdaileko hemorragiak, erreakzio alergikoak eta bestelako gaixotasunak sor daitezke eta uste baino maizago gertatzen dira horrelakoak.

3. Antiinflamatorio ez-esteroideoak (AINEak). Gero eta gehiago kontsumitzen dira, analgesikoekin batera edo bakarka eta adin handieneko pertsonei eragiten die batez ere, hanturazko eta endekapen-prozesu gehien jasaten dutenak direlako. Gastritis eta urdaileko hemorragiak izaten dira arrisku ohikoenak, bestelako ondorio txarrez gain.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto