Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Kontsumitzaile batek Nissan markako ibilgailu berri bat erosi zuen 1999an. Hasiera-hasieratik direkzioari lotutako matxurak izan zituen autoak, behin eta berriz. Auto-saltzaileak, matxura konpontzen ez zela ikusita, fabrikatzailearen esku utzi zuen arazoa, baina hark ukatu egin zuen ibilgailuak akatsik zuenik. Azkenean, kontsumitzaileak saltzailearen aurkako demanda jarri eta autoa bueltatu eta ordaindutako prezioa itzultzea eskatu zuen. Lleidako Lurralde Entzutegiaren aburuz (2001eko ekainaren 20ko epaian hala dio), bistakoa zen ibilgailuaren funtzionamendua ez zela inondik ere ona, frogatuta geratu baitzen autoa eskuineko aldera okertzen zela nabarmen eta auto erosi berri batean onartezina da hori. Kontsumitzailearen demanda ontzat hartu eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko 11. artikulua aplikatu zuen; artikulu horrek honela dio: egindako konponketa asetzeko modukoa ez balitz eta objektuak erabiltzeko baldintza egokiak beteko ez balitu, produktu akastunaren erabiltzaileak eskubidea du erositako objektuaren ordez ezaugarri berdin-berdinetako beste bat eman edo ordaindutako prezioa itzul diezaioten. Horrela, ibilgailuaren prezioa itzuli eta epaiketaren kostuak ordaintzera zigortu zen saltzailea.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa