Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Igogailuaren mantentze-lanen ardura zuen enpresak kalte-ordaina eman zion igogailutik irtetean erori zen bizilagunari

Igogailutik irtetean erortzearen ondorioz, bizilagun batek lesioak izan zituen masailezurrean eta bi hortz galdu zituen. Igogailua geratzean kaxaren eta solairuaren artean koska zegoelako erori zela kontsideratu zuen. Lesio eta ondorioengatik 786.736 pezeta erreklamatu zizkion Thyssen Boetticher, S.A. konpainiari, igogailuaren mantentze-lanaren arduradunari. Igogailuaren zoruaren eta solairu bakoitzaren artean koska zegoela gauza jakina zen arren, mantentze-lanen ardura zuen enpresak hori bere erantzukizuna ez zela uste zuen. Madrilgo Lurralde Entzutegiak (2001eko ekainaren 1eko epaian) onartzen du Instrukzio Teknikoak gune jakin bat bakarrik mugatzen duela eta ez dela 20 zentimetrotik gorakoa izango eta 35 zentimetrora zabalduko dela solairuko eta kabinako ateak automatikoak direnean. Baina zehazten du horrek ez duela esan nahi maila-desberdintasun hori erabiltzailearen segurtasunari begira gutxitu behar ez denik, teknikoki posible baldin bada, zuhurtziak eta ardurak hala egitea eskatzen baitu. Epaitegiak kontsideratu zuen mantentze-lanen ardura zuen enpresaren esku zegoela igogailuaren eta solairuen arteko mailaren artean parekotasun handiagoa lortzea, esperientziak erakusten baitu nibelazio akatsak normalean konpondu egiten dituztela mantentze-lanetarako enpresek. Erabiltzailearen demanda ontzat eman zuen epaitegiak eta eskatutako kopurua ordaintzera zigortu zuen konpainia.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto