Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Eraikin bateko partaidetza kuotak erabakitzen ditu komunitatearen karga eta onurak

48 metro karratuko 6 apartamentu eta 84 metro karratuko 6 etxebizitza dituen eraikin batean bizi naiz. Administratzaile bat kontratatu genuen eta gastuen kuotak ordaintzeko, apartamentuen jabeek 3.500 pezeta eta etxebizitzen jabeek 6.000 pezeta ordaintzen dute hilean. Alde handia eta justifikatu gabea iruditzen zait. Jabetza Erregistroan jabekidetza-arauak jasota daude eta horietan adierazten da gehiengoaren erregimen bidez barne araudi bat izan dezakegula administrazio eta zerbitzu gastuetarako. Hala ere, administratzaileak esan digu hori aho batez egin beharko litzatekeela. Baina ez da hori jabekidetza-arauek diotena. Nork du arrazoi? Zenbat ordaindu behar lukete etxebizitzek eta zenbait apartamentuek?

  Jabetza Horizontalaren Legeko 3. artikuluak dio etxebizitza edo lokal bakoitzari partaidetza kuota bat izendatuko zaiola eraikin guztiarekiko. Kuota horren bidez komunitatearen gastu eta onuretako partehartzea zehaztuko da. Gastu arrunt eta ezohikoetako partehartzea kuota horren arabera egin behar da, bestelako sistemarik adostu ez bada behintzat -adibidez, zati berdinetan-; baina kontuan izan behar da kuota aldatzeko beharrezko dela aho batez erabakitzea, jabetza horizontaleko erregimenaren sorrerako titulua aldatzea baitakar. Aitzitik, beste erabaki batzuetarako beharrezkoa da gehiengoa, besteak beste gastu arrunten administrazio arauak ezartzeari dagozkionak: ordainketaren aldizkakotasuna, urteko hazkunde-portzentajeak eta zerbitzu komunen erabilera.

Gogorazi behar da kuota ez dela kargetarako partehartzea erabakitzeko oinarria bakarrik, irabazietarako ere badela. Horrenbestez, eraikina eraistea balitz, adibidez, orubeko partehartzea jabe bakoitzari bere etxebizitza edo apartamentuaren proportzioan egotziko litzaioke eta ez zati berdinetan.

Jabetza Horizontalaren Legeko 6. artikuluak dio barne erregimeneko arauak jabekideen komunitateak finka ditzakeela elkarbizitzari dagozkion xehetasunak arautzeko eta zerbitzu komunak egoki erabiltzeko, beti ere Legeak eta Estatutuek (horrelakorik balego) ezarritako mugen barruan. Akta-liburuan jasotzen dira eta gehiengoz onartzen dira, Jabetza Erregistroan inskribaturiko komunitatearen tituluan jasotzen denez. Etxebizitza edo apartamentu bakoitzaren eskrituran partaidetza kuota adierazten da eta guztien baturaren emaitza %100 da.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto