Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Kreditu txartelak galdu ondoren, aurkitu eta itzuli egin zizkioten, baina erabilita

Asteburu batean diru-zorroa galdu nuen; barruan bi kreditu txartel, NANa eta nire helbidea eta telefonoa zituen txartel bat zeuden. Astelehenera arte ez nintzen ohartu. VISAra deitu baino lehen, emakume batek deitu zidan, nire kartera aurkitu zuela, ukitu gabe zegoela eta hurrengo egunean itzuliko zidala esanez. Eskuratu nuenean, dena ongi zegoela ikusi eta kontu-korrontea egiaztatu ondoren, lasai geratu nintzen. Baina VISAren laburpena iritsi zitzaidanean konturatu nintzen txartelak falta izan nituen bitartean 4 erosketa egin zirela, 23.130 pezetakoak. Banketxera eta gastuak egin ziren dendetara joan nintzen eta denda horietako batean esan zidaten kartera itzuli zidan emakumeak nire emaztetzat aurkeztu zuela bere burua nire VISA txartelarekin ordaintzeko. Beste dendariek ez zituzten gogoan erosketa haiek eta polizia joan zitzaienean, nire ordez gizon bat joan zela adierazi zuten. Itxura denez, denda horietan ez zuten NAN agiria egiaztatu. Emakumea aurkitzen ez badut, badut eskubiderik kopuru horiek dendariei erreklamatzeko? Emakumea agertzen bada, zein aukera dago lapurtu zidana itzul diezadan?

 Zabarkeriagatik beste norbaiti kalte egiten diona behartuta dago egindako kaltea konpontzera. Hala dio Kode Zibileko 1902. artikuluak eta hurrengo artikuluak, 1903.ak dio obligazio hori norbere egintza edo omisioengatik edo bere ardurapeko pertsonengatik eska daitekeela.
Honelako kasuetan establezimenduetako jabe edo langileen aldetik zabarkeriarik izan den ala ez, epaitegiek azkenaldian ebazten dutenez, bistakoa da dendako langileak edo jabeak zabarkeriaz jokatu duela erosketa batean NAN eta sinadurak egiaztatu gabe kreditu txartela onartu badu. Jokaera horiek kalte egiten diote, zalantzarik gabe, kreditu txartelaren titularrari eta establezimenduaren jabea beharturik dago kalteaz erantzutera. Kasu honetan, kontuan kargaturiko 23.130 pezetak lau establezimendutan egindako erosketen ondorio dira. Egoki eta azkarrena denda bakoitzari dagokion zenbatekoa erreklamatzea da. Kexua erreklamazio orrietan jasota utzi behar da eta establezimenduak kontsumo-arbitraje batera eramaten saiatzea komeni da. Establezimendua arbitrajera atxikirik badago, ez da horretarako zailtasunik izango. Bide judizialera ere jo daiteke, abokatu beharrik gabe -150.000 pezetatik beherako kopurua denez-, Kode Zibileko 1902 edo/eta 1903 artikuluak alegatuta.
Azken instantzian, poliziaren aurrean salaketa aurkeztu denez, txartelak lapurtu eta erabili zituzten pertsonak atxilotuko balira, tramite judizial penalak hasiko lirateke. Horrela, lapurretaren biktimak bere kreditu txartelen iruzurrezko erabileraren eta merkataritza-agirian sinadura faltsutzearen ondoriozko erantzukizun zibila erreklamatu ahal izango luke. Honelako kasuetan galera edo lapurretaz ohartu bezain laster, gertaturikoa jakinarazi eta salatu behar da. Finantza entitatearen erantzukizunaren eta txartelaren baldintza orokorrean ikuspuntutik, kontsumitzailea erantzule da salaketa aurkeztu aurreko denboran zehar txartelaz hirugarrenek egindako iruzurrezko erabilpenaz. Hala ere, epe horretan kontsumitzailearen erantzukizuna kontratuaren baldintzetan zehazturiko zenbatekoetara mugatzen da, iruzurrezko erabilpen hori titularren kulpa edo doluari egozteko modukoa ez bada behintzat.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto