Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Higiezin agentzien gestioa aztergai: 56 bisitatu dira 14 hiritan: Zerbitzu onargarria, baina akats eta irregulartasunez betea

Ia guztiek onartzen dute diru beltza, Babes Ofizialeko Etxebizitzak saltzen dituztenek merkatu libreko prezioan saltzen dituzte eta erdia baino gehiagok ez dute ongi azaltzen kobratzen duten komisioa

Higiezinen agentziek zerbitzu onargarria eskaintzen dute Espainiako estatuan, baina eguneroko lan egiteko eran irregulartasun handiak daude, diru beltzarekin eta Babes Ofizialeko Etxeekin lotuta, eta hutsune garrantzitsuak bezeroarentzat intereseko diren gaietan eska daitekeen gardentasunean eta erabiltzailearen beharrak ase ditzaketen etxebizitzei buruz eskaintzen den informazio kopuru, kalitate eta zehaztasunean. Eta hori guztia, higiezinen enpresen gestioek eurekin kontratua sinatzen duten bezeroentzat dakartzan kostu handiak kontuan izanda: 120.000 euroko etxebizitza (20 milioi pezeta ingurukoa) saltzeagatik 3.600 eta 6.000 euro (600.000 eta milioi bat pezeta artean) kobratzea izaten da ohikoena, gehi %16ko BEZ. Edo, bestela esanda, salmentaren zenbatekoaren %3 eta %5 artean.

Horixe da CONSUMERek egindako ikerketaren ondorio orokorra. Teknikariek (beren burua bezero arrunt gisa aurkeztuta), bi informazio eskaera egin zituzten pasa den abenduan -bata etxebizitza erosteari buruz eta bestea saltzeari buruz- 56 higiezin agentzietako bakoitzera bisita bakarra eginda, estatuko 14 hiritan: Madril, Bartzelona, Valentzia, Alacant, Malaga, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Castelló, Murtzia, Burgos, Logroño eta Santanderren. Aztertu diren aldagaiak, batez ere, higiezinen arloko adituek emandako aholkuetatik eta 3248/1969 Dekretutik atera ditugu; dekretu horrek API edo higiezinen jabetzako agenteen betebeharrak deskribatzen ditu.

Agentzien %98k beren bezeroen artean "diru beltzarekin" bitartekari izatea onartu egin zuten, zergak saihestea delitua den arren. Honakoa da mekanika: eskritura ez da salerosketaren zenbateko osoagatik egiten, eta horrela bezeroak ez du ordaintzen eskrituratu ez den diruari dagokion BEZa (%7) eta notario gastuei dagokiena, %16ko BEZa. Legez kanpoko jarduera horren onuradun nagusia ez da agentzia, etxebizitza saltzen duen bezeroa baizik. Azterturiko 56 agentzietatik, bakarrak egin zion uko (Castellon) diru zikinez eragiketarik egiteari, salmentan eta erosketan.

Beste errealitate etsigarri bat: Babes Ofizialeko Etxebizitzak eskaintzen dituzten apurrek (%12 baino ez dira), merkatu librekoen pareko prezioetan eskaintzen dituzte, araudiak babes ofizialeko etxeen prezioak bestelakoena baino nabarmen txikiagoa izan behar duela ezartzen duen arren. Halaber, Administrazioak gutxienezko denbora-epe batzuk ezartzen ditu BOE gisa eraiki zirenetik prezio libreko etxebizitza izatera iritsi arte. Logikoa denez, higiezinen agentziek ordainketaren zatirik handiena diru beltzean egitea proposatu zuten. Adibide erreal eta oso adierazgarri bat: agentzia batean 21.300.000 pezetaren truke eskaini ziguten babes ofizialeko etxebizitza bat eta eskriturak 7 milioitan egin behar genituen; gainerako zati guztia (ez gutxi) beltzean ordaindu behar zen. Etxebizitza babestu horrek 13 urte besterik ez zituen eta agentziak berak esaten zuenez, "ez da libre geratzen 30 urte bete arte".

Gainera, bisitaturiko hamar agentzia bakoitzetik ia seik ez zuten behar bezain argi informatu (lehen bisita honetan; ez baitzen besterik egin) erosketan eta salmentan kobratzen duten komisioaz edo bezeroak ordaindu behar duen komisio horren BEZaz (%16koa da). Aipatu beharra dago Donostian eta Alacanten bisitaturiko agentzia guztiek behar bezala eman zutela komisioari buruzko informazioa.

Bestalde, batek ere ez zuen eman gutxieneko kalitatezko informaziorik etxebizitza merkatuaren koiunturari buruz: une jakin horretan saldu edo erostea merezi duen eta zergatik (hipoteka-maileguen interes tasak, higiezinen merkatuaren egoera eta espektatibak....) Erosketarako bezala salmentarako ere, eragiketa horiek egiteko une ona dela adierazi zuten komertzialek, edo "ez baietzik ez ezetzik" edo "beste edozein une bezain ona dela". Kasu batean ere ez zuten komertzialek higiezinen egoera merkatuko joerak kontuan izanda aipatu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto