Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Gama garaiko kafeak: Merkeetan badira kalitate handikoak ere

Kilo laurdeneko ontzia 300 pezetatik 1.000 arte kostatzen da, kiloko. Arauak xedatutakoa hamahiru laginek betetzen dute

  Jatorriz eta lantze-metodoen arabera desberdinak diren gama garaiko 13 kafe-lagin aztertu dira oraingoan. Horietako hamar 'arabika ikuzi' (edo 'leun') izenekoak dira, jatorri bakarrekoak (gure azterketan, Kolonbia, Kenya eta Costa Ricakoak), beste batzuk 'blend' motakoak, arabika ikuziekin egindakoak; beste bi, 'arabika ez ikuziak' ('naturalak') dira, Brasilgoak, eta azkenekoa, Ugandako 'robusta' plegukoa. Kafe horiek Bonka, Baqué, Saimaza, Fortaleza eta 'O Gourmet' markakoak dira.

Nutrizio alorretik baliorik ez du kafeak; suspergarria den heinean hartzen dugu eta, gainera, dauzkan lurrin eta ahogozoagatik eta edari freskagarri gisa ere kontsumitzen da. Bi barietate nagusi daude merkatuan: Coffea Arabica eta Coffea Robusta. Bien arteko desberdintasun nabarmenak dira ekoizteko modua, osaketa eta ezaugarri organoleptikoak (hau da, kontsumitzaileak dastatzean atzematen dituen zapore, usain, kolore, etab.). Arabica motakoak hobetsiak izaten dira, lurrin eta ahogozo zoragarriak dituztelako; Robusta barietatekoak, aldiz, sendoagoak dira eta, behar bezainbesteko proportzioan gehiturik, ederki janzten dute azken nahasketa.

Kafea lantzeko prozesuaren hasieran, fruitua eskuz bilduz gero mamia erauzten zaio eta egurats heze edo lehorrean tratatzen da, 'kafe berdea' lortzeko. Lehengai hori kalitateen arabera sailkatu, hautatu eta nahasiko da proportzio jakinetan, azken produktuaren arabera. Ondoren, txigortu eta ehotze egokiari esker, kafe-marka bakoitzeko bereizgarri den blend bakar hori osatuko da.

Marka eta mota batetik bestera sekulako aldeak daude prezioetan: 250 gramoko ontzi estandarrean saltzen diren merkeenak Bonka Puro Colombia (1,76 euros, 293 pezeta) eta Saimaza Colombia, Brasil eta Uganda (1,87 euros - 311 pezeta) dira. Fortaleza markak hainbat jatorritako kafeak 400 pezeta inguruan komertzializatzen ditu: Puro Colombia, Puro Kenya, Puro Arábica eta Puro Costa Rica. Baqué markako Kolonbia huts-hutsa 2,49 euros (415 pezeta) kostatzen da eta Colección Orígenes saileko kafeetako bat erosteko 3,91euros (650 pezeta) ordaindu behar da. 'O' Gourmet da denetan garestiena: Kenya eta Brasilgoak 5,14 euros kostatzen dira, eta Costa Ricakoa, 6euros.

Kafe ehoari aplikatzen zaion legeriak xedatuak ditu haren hezetasunaren, errautsen, ur-hondarreko solido disolbagarrien eta kafeina-edukiaren behe eta goreneko mugak. Parametro horietan lagin guztiak zuzen daude eta, bestetik, gehienen kolorea txigortze-maila ertainari dagokiona da. Ehotzeaz ari garela, Fortaleza markako lau laginak eta Ugandako Saimaza markakoan, merkatuan ohi duguna baino xeheagoa zen bitartean, Gourmet markak lodiago uzten du ale birrindua.

Kafe horietako batzuen etiketa hobetzeko modukoa da eta, areago, hainbat laginetan ez dago zuzen, ikuspegi horretatik.

Zaletasun pertsonalak gorabehera, kafearen onargarritasuna neurtzeko faktore behinen gisa espezialistek eginiko dastatze-proba batean zehazturiko kalitate organoleptiko (zaporea, kolorea, lurrina) hutsa kontuan izaki, kalitate eta prezioaren arteko erlaziorik egokiena Bonka Puro Colombia (1,76 euros eta 8,5 puntu dastatze-proban, batez beste) laginak eskaini zuen, ondotik Baqué 100% Colombia (2,49 euros eta 9 puntu) zetorkiola. Saimaza Colombia (1,87 euros eta ia 8 puntu ) ere aukera polita bada ere, hoberena Baqué Colección Orígenes (3,96 euros) da, 9,5 puntu lorturik. Markei dagokiela, aukera zabala eta prezio lehiakorrenak Fortalezak eskaintzen ditu.

Kafearen jakingarriak

Lehengaia, eskuarki, hainbat motatako kafe berdea da; hauek, nahasirik, marka bakoitzak erdietsi nahi dituen zapore, usain eta gorputza dituen blend edo nahaskia osatuko dute. Badira, dena den, plegu bakarreko kafeak osaturiko produktuak: horrelakoxeak dira hemen aztertu ditugunak.

Kafearen usain eta zaporea baldintzatzen dituen funtsezko faktorea txigortze-gradua da: zenbat eta txigortuago, orduan eta gorputz handi eta kolore ilunagoa hartzen du kafeak; alderantziz, txigortze arina hartutakoek garraztasun biziagoa agertzen dute. Kalitate handieneko aleak txigortzen dira ahulen, hauen egiazko zaporea era horretan hobeto erakusten dutelako. Txigortze latzak, kafeak dituen ezaugarri organoleptiko ez onuragarrienak estaltzen ditu, hain zuzen ere, txigortzeak eraldatu egiten dituelako aleen osaketa kimikoa (ura xahutzean, kafeak dituen azukreak karamelu bihurtzen dira) eta itxura fisikoa (alearen tamaina handitu eta kolore berdea marroi bilakatzen da). Txigortutakoan, aleak hainbat tamainatan ehotzen dira, azkenean zertara bideratuko diren gogoan izanda. Kafe ehoaren usainak oxigenoaren aurrean biziki sentiberak direnez, horrelako kafea hutsean edo atmosfera inertean ontziratu behar izaten da.

Laborategian

Legeriak agindurik, txigortze naturaleko kafe ehoak gutxieneko kafeina edukia (%0,7, gai lehorrarekiko), gehieneko hezetasuna (%5), guztirako errautsak (%6, gai lehorrarekiko) eta gehieneko ur-estraktuko solido disolbagarriak %20 eta %30 bitartean) eduki behar ditu. Lagin guzti-guztiek ongi betetzen dituzte legeak xedatutakoak, alor honetan.

Kafe ehoaren egonkortasunak funtsezkoa duen hezetasunaren batez bestekoa %3tik gertu zegoen. Kafeina-edukiaren batez bestekoa, aldiz, %1,17 inguruan geratu bazen ere, Saimaza Uganda laginak altuago erakutsi zuen (%2,3), 'robusta' motako kafeari dagokion bezala. Solido disolbagarrien proportzioan (kafea/ura erlazioa 100/10 izanik), Saimaza Uganda nabarmendu zen (%28,7), batez bestekoa %25,3 baizik izan ez zelarik.

Errautsen batez bestekoa %4,54era iristen da. Saimaza Uganda laginean hau ere altuagoa izan zen (%5,12), baina onartutako gehieneko (%6) mugaz azpitik zegoen. Kafearen azidotasun edo pH faktorea, azkenik, batez bestekoa 4,97 da, lagin gehienetan antzekoa, baina Saimaza Uganda laginean 5,24eraino iristen da. Azidotasun horrek eta dastatzen proban hautematen den garraztasunak ez dute zerikusirik.

Kafe ehoaren usaina oxigenoaren aurrean biziki sentibera denez, hutsean edo, bestela, gasen irteera (baina ez sarrerarik) ahalbideratzen duen norabide bakarreko balbuladun ontzietan komertzializatzen da. Ontzi gehienek, %0,3 baino hondarreko-oxigenoaren proportzio txikiagoa agertu zuten arren Fortaleza Costa Rica, Gourmet Kenya eta Costa Rica laginen proportzioak %0,7 eta %1 bitartekoak ziren. Balio horiek denak zuzen daudelarik, altu samarrak dira azken hiru horietakoak.

Koloreari dagokionez, kaferik ilunenak Saimaza Uganda, Gourmet Costa Rica, Fortaleza Puro Colombia, Fortaleza Puro Kenya eta Gourmet Brasil, txigortze bizia edo oso bizia nozitu dutelako. Fortaleza 100% Arábica, Baqué Orígenes, Gourmet Kenya eta Bonka Puro Colombia, aldiz, argienak dira, txigortze ertain-arina edo arina aplikatu zaielako. Gainerako laginek txigortze-maila ertaina agertu zuten, Saimaza Brasil eta Fortaleza Costa Rica markakoek izan ezik: hauek bizixeago txigortu dira.

Dastatze-proba: kafeaz aritzean, funtsezkoa

  Kafeak -blend edo nahasia ala plegu bakarrekoa- barietate eta mota bakoitzaren usaina, gorputza eta zaporea ederki ezagutzen dituzten adituek eginiko dastatze-proben bitartez balioesten dira, bere akats-tarte eta guzti. Lagin guzti-guztietan, dastaketan ondorioztaturiko jatorria eta etiketan adierazitakoa bat etorri ziren.

Dastatze horixe da kalitatea zehazteko funtsezko irizpidea. Usainaren balioespena lehorrean eta hezetasunean egiten da. Zaporeari dagokion proba egiteko, ur desmineralizatuan kafe infusioa %5ean prestatzen da. Eta kafea denboran barrena nola bilakatzen den ezagutzeko, azkenik, ontzia ireki eta handik bi astera beste dastaketa bat egin zen.

Dastatze-proba egiteko, kafeak hiru multzotan banatu ziren, lantze-prozesuen arabera. Arabika ikuzi edo suabeak (Colombia, Kenya, Costa Rica, eta %100 arabikaz osaturiko nahaskiak), arabika ikuzi gabe edo naturalak (Brasil) eta, azkenean, robusta motakoak (Uganda) balioztatu ziren. Aurrenekoen balio preziatuenak lurrinen aberastasuna, garraztasuna eta leuntasuna dira. Ikuzi gabekoenak, berriz, gorputza eta oreka; robusta plegukoen onurak, indarra eta intentsitatea. Ohiko baldintzetan, burtsako kotizazioez ari garela, kafe leun edo ikuzien balioa naturalen gainetik ohi dabil, eta biak ere robusta motakoen gainetik. Bereizgarri orokor horietatik kanpo, jatorri bakoitzari dagozkio berariazko ezaugarriak.

Dastatze-proban hoberenak izan ziren Baqué Orígenes (10 puntu usainean eta 9 edanean), Baqué Colombia (10 usainean eta 8 edanean) eta Bonka Colombia (8 usainean eta 9 edanean), denak ere kalitate on-onekoak. Akatsen bat ere atzeman zitzaion laginen bati: Fortaleza Puro Colombia eta Puro Arábica, Gourmet markako hiruretan eta Saimaza Brasil laginean oxidazio-lorratzik hauteman zuten adituek. Fortaleza Puro Colombia eta Gourmet Costa Rica txigortze biziegiari dagozkion arrastoak agertu ziren (nabarmenak, Gourmet Brasil laginaren kasuan). Saimaza Uganda, azkenik, beste guztiez bestelako ezaugarri organoleptikoak hornitua zegoen, robusta pleguari dagokion legez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto