Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Erosterakoan akatsak zituen auto baten prezioa itzuli egin behar izan zuen auto saltzaileak

Kontsumitzaile batek bigarren eskuko auto bat erosi zuen auto kontzesionario batean, 400.000 pezetako mugako urtebeteko bermearekin. Erosketaren egun berean akatsak antzeman zituen autoaren direkzioan eta konpontzea eskatu zuen ahoz. Egun gutxiren buruan autoak istripua izan zuen eta direkzioaren errotula apurtu zitzaion. Prezio osoa itzultzea eskatu zuen kontsumitzaileak, abusuzkotzat jotzen baitzuen garantiaren muga 400.000 pezetan ezarrita egotea. Saltzaileak apelatu egin zuen lehen instantziako epaia, ibilgailuaren akatsak ez zirela frogatu esanez. Lehen instantzian eta apelazioan ere ontzat eman zen kontsumitzailearen eskaera, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko (KEDLO) 11.3, 25, 26, 27 eta 28 artikuluak betez. KEDLOeko 28. artikuluaren arabera, kontsumitzaileak frogatu egin behar du ibilgailuak erosketa unean akatsa zuela eta saltzaileak egiaztatu egin behar du direkzioaren errotula apurtzea ez zela aurrez zegoen akats baten ondorio izan, istripuaren eragina baizik. Kontsumitzaileak frogatu zituen akatsak lekukoen eta istripuaren ondoren egindako aditu-txostenaren bitartez eta beraz, Entzutegiak dio ibilgailuaren akatsek eragin zutela istripua, demandatuak ez baitzuen frogatu ibilgailuari saldu aurretik azterketarik egin zionik.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du