Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Administrazioa ez zen haur batek eskola publikoko jolastokian izan zituen zaurien erantzule

Adin txikiko batek begi bat galdu zuen Huescako ikastetxe publiko bateko jolastokian futbolean ari zirela, kide batek ostikoz jo zuenean. Aitak Administrazioaren aurkako demanda jarri zuen, Administrazio Publikoak ondare-erantzukizuna duela oinarri hartuta eta kalte-ordaina eskatu zuen, kalte eta galera kontzeptuan. Auzitegi Nazionaleko Administrazio gaietarako aretoak ontzat hartu zuen demandatzailearen eskaera eta adin txikikoari zortzi milioi pezetako kalte-ordaina ematera zigortu zuen Administrazioa. Hala ere, errekurtsoaren aurrean, Epaitegi Gorenak (2001eko uztailaren 24ko epaian) indarrik gabe utzi zuen aurreko epaia, Administrazioak erantzukizunik ez duela adieraziz. Epaitegiak dio Administrazioaren ondare-erantzukizuna ezagutzeak kalte indibidualizatu eta ebaluagarria egiaztatzea eskatzen duela eta horretarako, ez du kaltetuak indibidualki jasan behar, lesioak ez du halabeharrak eragina izan eta zerbitzu publikoen funtzionamendu normal edo anormalaren ondorio izan behar du, azkenik, kausa-efektu erlazioa izan behar du kaltea egozten zaion jarduera administratiboaren eta lesioaren artean. Kasu honetan ezin zaio kaltea irakaskuntza-administrazioari egotzi, jokoan zehar nahi gabe eta halabeharrez jaso zuen ostikoak eragin baitzuen lesioa eta, beraz, hala gertatuko zen jolastokian zainketa handiagoa izanda ere.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto