Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu
Nire ezkontidea duela urte batzuk hil zen eta jabetza utzi zuen, testamenturik egin gabe. Seme bakarra daukat, adinez nagusia, eta jabetza saldu egin nahi du. Zenbat dagokit niri alargun gisa, eta zenbat nire semeari ondorengo gisa?
Ezkontideetako bat testamenturik egin gabe hiltzen bada eta alarguna eta seme-alabak uzten baditu, seme-alabentzat dira zenduaren ondasun guztiak eta ezkontideari ondasunen herenaren usufruktua dagokio. Kasu honetan, hildakoaren jabetza pribatiboko ondasun higiezin bat da herentzian dagoena eta seme bakarra eta ezkontide alarguna daudenez, semeari dagokio higiezinaren jabetza eta amari higiezin horren heren baten gaineko usufruktua.
Kode Zibileko 839 artikuluaren arabera, ondorengoek erosi egin diezaiokete ezkontideari usufruktuan geratu den zatia, diru bidez eta, horrelakorik ezean, agindu judizialez. Usufruktua dirutan baloratu nahi bada, nahi den akordioa lor daiteke, baina Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren Legeko 26. artikuluan ezarritako zerga-irizpidea ere lagungarri izan daiteke.
Edozein kasutan ere, testamenturik gabeko oinordetzetan hainbat tramite egin behar da aurrez:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa