Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Hotela ez da gelatik lapurtutako bitxien erantzule, horien berri eman ez bazaio

Hoteleko logelatik milioi bat pezetatik gorako balioa zuten bitxiak lapurtu zizkidaten. Langileen susmoa dut. Baina hotela ez da erantzule egiten eta aseguruak ez du gertaera hori bere gain hartzen. Logelak ez du segurtasun kutxarik eta inon ez da adierazten bezero guztientzako segurtasun kutxa dagoenik eta langileek ere ez dute horren berri ematen. Hala ere, zerbitzu hori eskaintzen duela dio hoteleko zuzendaritzak. Hotelaren aurkako demanda irabazterik izango ote nukeen jakin nahi nuke eta honelako kasuen inguruko jurisprudentziarik ba ote dagoen.

  Kode Zibileko 1783 artikuluaren arabera, hotelaren jabeek erantzukizuna dute bidaiariek hotelean sartu dituzten objektuez, baldin eta bezeroek horren berri ematen badute eta ostalariek ondasun horien zaintzari buruz eman dituzten oharrak bete badira. 1968ko uztailaren 19ko Aginduaren 78. artikuluak, ostatuen sailkapen irizpideei buruzkoak, bezeroek ordainagiri bidez uzten dituzten diru, bitxi edo baliozko objektuak zaintzeko zerbitzua eskaintzeko derrigortasuna ezartzen du hotelentzat eta hotelaren jabeen erantzukizuna da Kode Zibileko 1783 eta 1784 artikuluetan ezarritako kasuetan eta baldintzetan gertaturiko galera eta hondamena. Agindu horrek dio, bestalde, hotela behartuta dagoela logela, apartamentu edo suitetan ohar bat jartzera, adierazitako eran entregatu ez diren diru, bitxi edo ondasunen erantzule hotela ez dela egiten adieraziz.

Kasu honetan bezeroak ez zion hotelari jakinarazi balioko bitxiak zituenik, 1783. artikuluak dioen moduan; eta hotelak ere ez zuen bete zaintza zerbitzua eskaintzen duela eta zerbitzu horretan uzten ez diren baliozko objektuen erantzule egiten ez dela adierazten duen oharra jendaurrean jartzea agintzen duen araua. Alde bien jokaera izan zen zabarkeriazkoa.

Lehenik eta behin, hotelaren arau-haustea administratiboa da eta beraz, zigortu egin dezake administrazio eskudunak, isun bidez adibidez. Administrazio espedientea ireki ahal izateko, erreklamazio orrietan salatu behar da gertaera. Ikuspegi zibiletik, ez dago argi horrelako demanda batek aurrera egingo lukeen ala ez, bezeroak ez baitzion hotelari jakinarazi bitxiak zituenik.

Hala ere, hotelak zabarkeriaz jokatu zuela jotzen den heinean, erruen konkurrentzia alega liteke eta, era subsidiarioan, bitxien balioaren zati bat ordaintzea eskatu. Hala ere, bada beste zailtasun bat ere: hoteleko logelatik zein bitxi lapurtu zuten eta horien balioa frogatzea. Auzia konplikatua da eta hotelarekin negoziatzea komeni da.

Ebazpen juridikoen adibide gisa, adibidez, aipa ditzagun Malagako Lurralde Entzutegiak 1997ko ekainaren 5ean eta 1998ko irailaren 22an emaniko epaiak; epaileak ezetsi egin zituen antzeko kasuetako demandak, desberdintasun bat bazegoen arren: lapurtutako bitxiak logelan gorde zituzten kasu horietan ere bezeroek, baina segurtasun kutxaren berri ematen zuen hotelak. Interesgarri izan daitezke Epaitegi Gorenaren 1989ko uztailaren 11ko eta Valentziako Epaitegiaren 2000ko abenduaren 13ko epaiak.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto