Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

^

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Motorrentzako olio mineralak: Ez du merezi garestienak erostea

Motorrak ahalik eta higadura gutxien nozituko badu, funtsezkoa da prestazio onak dituen olioa erabiltzea

Laburbilduz

  • Motorrentzako 12 olio mineral (lau gasolinazko motorrentzat, lau dieselezkoentzat eta beste laurak era bateko zein beste erakoentzat) aztertu dira oraingoan; horien prezioak 1.195 pezetatik 2.995 pezetara doaz.
  • Motorrentzako olio ona aukeratzea funtsezkoa da gure ibilgailuak behar bezala funtziona dezan, marruskadura arindu, igurzketa eta errekuntzaren ondoriozko beroa suntsitu, hondakinak kendu, mugitzen ari diren piezen arteko atxikipena bermatu eta korrosioaren aurrean babestu egiten duelako motorra.
  • Olio mineralak, eskuarki, sintetikoak baino gutxiago irauteaz gainera, prestazio eskasagoak ematen ditu baina, beste aldetik, dezente merkeagoa da. Motorrentzako olio mineraletan, oinarrizko fluidoa (geroago aditiboak erantsiko zaizkiolarik) petrolioaren olio gordina fintzetik dator eta, hortaz, ez da osatzen konposatuen sintesiaren bidez (olio sintetikoetan gertatzen den bezala).
  • Olio baten kalitatearen funtsezko bereizgarria biskositatea da, hau da, jariatzearen aurreko erresistentzia. Olioak hotzetan dituen ezaugarrien erreferentziazko zenbakia adieraz daiteke lehen-lehenik, ondoren "W" letra (honek esan nahi du olio horrek tenperatura hotzetan funtzionatzeko egokia dela) eta beste zenbaki batez, olio hori tenperatura altuetan nola egokitzen den jakinarazten duena.
  • Estatu espainiarrean gehien erabiltzen direnak 20W 40 eta 20W 50 dira. Olio onena, tenperatura aldaketen aurrean biskositatea egonkorren mantentzen duena da.
  • Gasolinazko motorrentzako bi aukera polit dira 3CV Brio Plus Supermultigrado (1.572 pezeta) eta Kraft Supermultigrado (1.195 pezeta); dieselezko motorrentzakoetan prezioa eta kalitatearen arteko erlaziorik onena Kraft Multigrado Super Serie 3a (1.347 pezeta) da; bietarako balio dutenetan, azkenik, Repsol Elite Super 20W 50 (2.684 pezeta).

KONPARAKETAKO TAULA

Marka BP SUPER V KRAFT ELF PRESTIGRADE TS 3CV BRÍO PLUS
Etiketa - Supermultigrado Teknologia Minerala Supermultigrado
- Motorrak Gasolina Gasolina Gasolina Gasolina
- SAE biskositatea 20W-50 20W-50 20W-50 20W-50
- API arauak SJ/CD SG/CD SJ/CF SJ/SH/CG4/CF4/CF
- ACEA arauak - - A2/B2 A3/B2/E2
Prezioa (pta/ 5 litroko ontzia) 2.545 1.195 2.795 1.572
Biskositate indizea 125 121 132 133
Biskositate zinematikoa 40 ºC-tan (mm2.s-1) 150,3 154,4 148,4 174,7
Biskositate zinematikoa 100 ºC-tan (mm2.s-1) 17,22 17,23 17,73 20,05
HTST biskositatea (mPa.s) 4,50 4,59 4,61 5,18
CCS biskositatea -15 ºC-tan (mPa.s) 7400 7800 6480 7170
MRV biskositatea -20 ºC-tan (mPa.s) 32400 25300 44800 36000
Jariatze puntua (Pour point) (ºC) -33 -30 -24 -36
Desgaste testa (4 balls wear) (mm) 0,53 0,42 0,42 0,44
Oxidazioa
- Biskositatearen aldaketa 40 ºC-tan (%) 12,4 2,27 1,35 28,4
- Biskositatearen aldaketa 100 ºC-tan (%) 3,72 0,93 5,7 16,06
- Kopuru azidoko aldaketa (%) 4,5 2,8 3,3 3,4
Aparra
- Egonkortasuna (m) 1 baino gutxiago 3 1 baino gutxiago 1 baino gutxiago
- Joera (%) 60 76 50 20
Zink-edukia (mg/kg) 1040 1290 1070 1280
Errauts sulfatatuak (%) 1,082 1,175 1,361 1,532
Lurrinketagatiko galera(%) 8,1 6,4 6,9 8,7
Marka KRAFT ERTOIL CEPSA SUPER D ESSO UNIFLO
Etiketa Multigrado Super Serie 3a Multigrado - Mineral
- Motorrak Diesela Diesela Diesela Diesela
- SAE biskositatea 20W-40 20W-40 D 20W-40 20W-50
- API Arauak CE/SG CD/SF CE/SF CF
- ACEA Arauak - - - B2
Prezioa (pta/5 litroko ontzia) 1.347 1.250 1.600 2.995
Biskositate indizea 112 115 109 120
Biskositate zinematikoa 40 ºC-tan (mm2.s-1) 125,4 124,4 124,1 163,9
Biskositate zinematikoa 100 ºC-tan (mm2.s-1) 14,21 14,31 13,83 17,87
HTST biskositatea (mPa.s) 4,03 4,02 3,94 4,69
CCS biskositatea -15 ºC-tan (mPa.s) 8010 7650 9520 8680
MRV biskositatea -20 ºC-tan (mPa.s) 22100 45200 64900 32500
Jariaketa puntua (Pour point) (ºC) -27 -27 -24 -27
Desgaste testa (4 balls wear) (mm) 0,39 0,34 0,41 0,43
Oxidazioa
- Biskositatearen aldaketa 40 ºC-tan (%) 22,9 13,2 19,5 8,42
- Biskositatearen aldaketa 100 ºC-tan (%) 13,9 6,57 11,8 4,14
- Azido kopuruaren aldaketa (%) 4,3 2 2,6 3,5
Aparra
- Egonkortasuna (m) 1 baino gutxiago 1 baino gutxiago 2 1
- Joera(%) 90 30 90 30
Zink-edukia (mg/kg) 1060 775 984 1080
Errauts sulfatatuak (%) 1,073 1,008 1,222 1,333
Lurrinketagatiko galerak (%) 5,1 3,5 3,5 7,4
Marka REPSOL ELITE SUPER CEPSA PLATINUM 3CV BRÍO GULF MULTI G
Etiketa - - Multigrado Supermultigrado
- Motores Gasolina/Diesela Gasolina/Diesela Gasolina/Diesela Gasolina/Diesela
- SAE biskositatea 20W-50 20W-50 20W-40 20W-50
- API arauak SJ/SH/CF SJ/CF CE/CF4/SF SH
- ACEA arauak A3/B2 A3/B3 - A2/B2
Prezioa (pta/ 5 litroko ontzia) 2.684 2.320 1.494 2.995
Biskositate indizea 128 122 118 125
Biskositatea zinematikoa 40 ºC-tan (mm2.s-1) 169,5 146,5 137,6 169,8
Biskositate zinematikoa 100 ºC-tan (mm2.s-1) 19,10 16,68 15,65 18,82
HTST biskositatea (mPa.s) 4,67 4,54 4,35 4,92
CCS biskositatea -15 ºC-tan (mPa.s) 6710 7960 7850 8360
MRV biskositatea -20 ºC-tan (mPa.s) 26800 78500 25500 33400
Jariaketa puntua (Pour point) (ºC) -27 -24 -30 -27
Desgaste testa (4 balls wear) (mm) 0,47 0,33 0,40 0,42
Oxidazioa
- Biskositatearen aldaketa 40 ºC-tan (%) 1,65 8,60 36,5 7,77
- Biskositatearen aldaketa 100 ºC-tan (%) 7,23 1,08 20,9 0,16
- Kopuru azidoko aldaketa (%) 4,1 3,8 3 4,4
Aparra
- Egonkortasuna (m) 1 baino gutxiago 3 1 baino gutxiago 1 baino gutxiago
- Joera (%) 55 140 38 55
Zink-edukia (mg/kg) 1150 1200 990 1210
Errauts sulfatatuak (%) 1,147 1,327 1,165 1,247
Lurrinketagatiko galerak (%) 6,7 6,1 6,4 5,6

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto