Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Motorrentzako olio mineralak: Ez du merezi garestienak erostea

Motorrak ahalik eta higadura gutxien nozituko badu, funtsezkoa da prestazio onak dituen olioa erabiltzea

  Oraingoan, motorrentzako 12 olio mineral aztertu dira (horietako lau, gasolinazko motorrentzat berariazkoak, beste lau gasoilezkoentzat eta, azkeneko laurak, baterako zein besterako balio dutenak). Horien prezioak 1.195 pezeta (Kraft Supermultigrado) eta 2.995 pezeta (Esso Uniflo Mineral Diesel eta Gulf Multi G) bitartean dabiltza. Motorrentzako olio ona aukeratzea funtsezkoa da gure ibilgailuak behar bezala funtziona dezan, marruskadura arindu, igurzketa eta errekuntzaren ondoriozko beroa suntsitu, hondakinak kendu, mugitzen ari diren piezen arteko atxikipena bermatu eta korrosioaren aurrean babestu egiten duelako motorra.

Motorrentzako olio mineraletan, oinarrizko fluidoa (geroago aditiboak erantsiko zaizkiolarik) petrolioaren olio gordina fintzetik dator eta, hortaz, ez da osatzen konposatuen sintesiaren bidez (olio sintetikoetan gertatzen den bezala). Olio mineralak, eskuarki, sintetikoaren erdia irauten du baina, beste aldetik, dezente merkeagoa da.

Olio baten kalitatearen funtsezko bereizgarria biskositatea da, hau da, jariatzearen aurreko erresistentzia. Hotzetan dituen ezaugarrien erreferentziazko zenbakia adierazi ohi da lehen-lehenik, ondoren W letra (honek esan nahi du olio horrek tenperatura hotzetan funtzionatzeko egokia dela) eta beste zenbaki batez, olio hori tenperatura altuetan nola egokitzen den jakinarazten duena. Estatu espainiarrean gehien erabiltzen direnak 20W 40 eta 20W 50 dira. Oliorik hoberena, tenperatura aldaketen aurrean biskositatea egonkorren mantentzen duena da. Funtzioa betetzeko egokitasuna adieraztea dela eta, olioaren biskositatea hainbat eratan neurtzen da. Horrela bada, 100º C-tako biskositate zinematikoa edo HTST biskositatea esate baterako, biskositatearen neurriak dira, tenperatura garaietan. Bietan ere, hobe da biskositate garaia izatea. CCS biskositatea eta MRV biskositatea, berriz, tenperatura hotzetan eta baldintza desberdinetan eginiko neurriak dira: lehena hotzetako abioari dagokio; bigarrenak, tenperatura hotzetako ponpaketarekin zerikusia du. Bi kasu horietan, egokienak biskositate apalak dira. Beste aldetik, biskositate-indizeak biskositatea tenperaturarekiko nola aldatzen den adierazten du: horren balioa zenbat eta altuagoa izan, orduan eta hobea da. Azterketan, 20W 40 saileko hoberena 3CV Brio Gasolina/Diesel izan zen bitartean, 20W 50 sailean 3CV Brio Plus Gasolina nabarmendu zen.

Oxidazioak olioaren biskositatea eta izaera azidoa areagotzen ditu. Oxidazioaren aurrean erresistentzia handienekoak Kraft Supermultigrado Gasolina, Elf Prestigrade TS Gasolina eta Repsol Elite Super Gasolina/Diesel izan ziren. Elf laginak du zink kopuru handiena (higaduraren eta oxidazioaren kontrako aditiboa da zinka): 1.290 zati milioiko.

Amaitzeko, aparra -motorrean behar ez bezalako lubrifikazioa eragin lezake- sortzeko joera bereziki handia agertu zuen Cepsa Platinum Gasolina/Diesel laginak (bolumena %140ean biderkatzen du). Nolanahi ere, apar hori ez da oso iraunkorra.

Hitz gutxitan, 3CV Brio Plus Supermultigrado (1.572 pezeta) eta Kraft Supermultigrado Gasolina (1.195 pezeta) aukera politak dira gasolinaz dabiltzan motorrentzako; gasoliozkoentzakoen artetik, Kraft Multigrado Super Serie 3 (1.347 pezeta) da kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokiena, Esso Uniflo lagina interesgarri den arren, kalitate on-onekoa delako, nahiz prezioz dezente garestia den. Bietarako balio dutenetatik, kalitatea eta prezioaren arteko erlazio hoberena Repsol Elite Super 20W 50 (2.684 pezeta) laginak agertu zuen.

Diesel ala gasolina

  Aditu zenbaiten arabera, gasolinazko motorrentzat zein diesel motorrentzat berariazkoak omen diren olioen artean ez dago alde nabarmenik. Izan ere, azterturiko hamabi laginetatik bakar batek dio motor mota horrentzat baizik ez duela balio. Gainerakoak, izenak izen, bi sistemetan baliatzeko modukoak dira, etekin desberdinak aterako badituzte ere.

Motorrentzako olio baten kalitatea neurtzeko sistemarik erabiliena API (American Petroleum Institute) amerikar araua da. Horrek, gasolinazko lubrifikatzaileetan (kalitate apalenetik hasita: SF, SG, SH, SJ) eta dieselezkoenetan (kalitate apalenetik hasita: CC, CD, CE, CF4, CH4) hainbat kategoria bereizten ditu. Etiketan SJ CD bereizgarria daukan motorrentzako olioak gasolinazko motorrean etekin hobezina emango du, baina gasoliozkoan ez da batere nabarmenduko. Olioak gasolina zein gasoliozkoan azalpen bat baino gehiago baldin badu ("SH eta SJ" edo "CE, CF4", adibidez), aintzat hartuko den olioaren kalitatea goi mailakoa izango da beti.

Izaera europarreko ACEA araua, Estatu espainiarrean oraindik API estatubatuarra bezain hedaturik ez dagoen arren baliteke aurki nahitaezko erreferentzia bilakatzea. ACEA arauan, gasolinazko motorrentzako hiru olio kategoria xedatu dira (A1, A2 eta A3), eta lau dieselezko motorrentzakoetan (B1, B2, B3 eta B4). Azterturiko hamabi laginetatik seik bakarrik agertzen dituzte ACEA arauaren parametroak, eta den-denek API araukoak.

Olioaren parametro kritikoetako bat izaki, biskositatearen definizioa ezaguna dugu aspaldi: likido baten jariatzearen aurreko erresistentzia. Olio multigrado hoberenak biskositatea ahalik eta homogeneoen mantentzen du, motorreko tenperaturak gorabehera. Gaur egun, motorrentzako olio gehientsuenak hotzetan zein berotan erantzun egokia emateko diseinaturik daude (multigrado).

Biskositatea neurtzea

Biskositatea adierazteko terminorik erabiliena SAE-k proposatu zuena da, eta "W" batek bereizitako bi zenbaki ditu: horrek esan nahi du olio hori egokia dela oso klima hotzetan dabiltzan ibilgailuen motorrean aritzeko. Lehen zenbakiak jakinarazten digu motorraren abioaren abiadura tenperatura hotzetan (zenbat eta zifra txikiagoak, orduan eta erreakzio hobea). Bigarrenak, berriz, tenperatura altuetan olioak nolako gaitasuna duen adierazten du (zifra hori zenbat eta altuagoa izan, hainbat eta hobeto ibiliko da motorra tenperatura beroetan). Automobilaren barnealdeak hartzen duen tenperaturak garrantzi berezia du: ibilgailu ahaltsuagoek (beraz, tenperatura beroenak hartzen dituztenek) tenperatura handiak hobeto pairatzen dituzten olioak baliatu beharko dituzte.

Biskositatearen azterketa hiru egoera desberdinetan egin zen. Batetik, 100º C-tan hamabi laginak zuzenak diren arren, Cepsa Platinum Gasolina/Diesel gutxieneko ertzetik gertu-gertu dabil. Tenperatura garaian ere (HTST), biskositate proba olio guztiek gainditu zuten. Tenperatura hotzetako (-15ºC eta -20ºC) probei dagokienez, Cepsa markako bi laginek biskositate larregia agertu zuten: horrek esan nahi du, tenperatura baxuetan motorrari etekinak ateratzeko unean zailtasunak sor daitezkeela. Bi olio horien etiketa ez dago zuzen: Cepsa Super D Diesel ez da 20W40 (etiketan azaltzen duen bezala, alegia), eta Cepsa Platinum gasolina/diesel laginaren esparrua 20W50 baino estuagoa da.

Alde garrantzizkorik ez

Biskositate-indize altuago baten abantailetako bat, tenperatura handiagotan biskositate handiagoa lortzea da: horrek, olio-kontsumo apalagoa eta higadura txikiagoa nozitzea ondorioztatzen du, batetik; bestetik, tenperatura hotzetan biskositate txikiagoa eta, ondorioz, motorraren abioa hobetzea izango da eta, berotzean, erregai gutxiago kontsumituko du.

Isurketa-puntua, berriz, olioak mugimendurik agertzen dueneko tenperatura hotzena da. Beraz, tenperatura hori zenbat eta apalagoa izan, hainbat eta hobeto funtzionatuko du olioak neguko hotzetan. Hamabi laginetatik lauk agertu zuten isurketa-puntu hoberena: Kraft Supermultigrado Gasolina eta 3CV Brio Gasolina/Diesel (biek ere, -30ºC), BP Super V Gasolina (-33 ºC) eta, denen gainetik nabarmentzekoa (-36ºC) 3 CV Brio Plus Gasolina izeneko lagina.

Beste alde batetik, motorraren zati metalikoetan olioak nolako eragina duen neurtzen du higadura-probak. Batenaz beste, azterturiko laginek higaduraren kontra kalitate onekoak direla frogatu zuten. Emaitza guztiak antzekoak badira ere, Cepsa Platinum Gasolina/Diesel eta Ertoil Diesel dira azpimarratzekoak (0,33-0,34 mm). BP Super V Gasolina laginak, aitzitik, kalifikazio txarrena eraman zuen, emaitza kaskarren ondorio (0,53 mm-ko higadura).

Bestelako probak

Motorrentzako olio baten kalitatea adierazteko funtsezko parametroak biskositatea, aparren sortzeko joera eta higadura galaraztea badira ere, beste hainbat faktorek ere eragina izaten dutenez laborategian aztertu ditugu laginak. Hona hemen erreferentzia horietako batzuk: errauts sulfatatuen portzentajea, olioaren izaera lurrunkorra, zink-kopurua eta oxidazio-proba. Azterketa konparatibo honetan hamabi olioetako bakoitzaren kalitatea aipatzean, gainerako parametro hauek egiaztatzeko probak ere egin ditugu.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto