Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Osasun arrazoiengatik baliogabe jo da teilatua telefonia mugikorreko antenari uzteko erabakia

Erandioko (Bizkaia) bizilagunen komunitate bateko Batzarrak teilatuaren zati bat telefonia mugikorreko emisore bati antena jartzeko uztea onartu zuen, bertaratuen gehiengoz eta aurkako bi botorekin. Aurka azaldu zen bizilagunetako batek jabeen komunitatearen aurkako demanda jarri zuen eta erabakia baliogabe deklaratzea eskatu zuen, aho-bateko erabakia eskatzen zuen araua urratzen zuelakoan eta erradiazio elektromagnetikoek bere alabari kalte egiten ziotelako, neskatoak arretarik eza eta hiperaktibitatea baitzituen. Epaileak ontzat hartu zuen demandatzailearen asmoa eta baliogabe deklaratu zuen erabakia, baina ez erabakia balioz hartzeko aho-batez hartzea beharrezko jotzen zuelako. Epailearen ustez etxebizitza baten jabea ez dago beharturik etxearen barruan bizilagun elkartearen erabaki baten ondorioak jasatera, frogaturik geratu zen bezala, uhin elektromagnetikoak etxe barrura sartzen baitziren. Bilboko Lehen Instantziako Epaitegiaren arabera, 2001eko ekainaren 9ko epaian adierazi zuenez, etxebizitza batean etengabe telefonia mugikorreko erradiazioak sartzea, elementu pribatiboetan kanpoko iturri batek emitituak, legezko arrazoian babesturik egon behar dute edo jabekide guztiek ontzat emana izan, zor bat den aldetik. Erabat gaitzik gabe dela frogatuko balitz (eta ez zen hala egin), lekurik hartzen ez dutenez eta zentzuek sumatzen ez dutenez, abusuzkotzat har liteke etxebizitza baten titularrak bere baimena ukatzea.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du