Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Ebakuntzako anestesiaren eraginez hil zen emakumearentzako kalte-ordaina

Apendizitis akutua zuen emakume bati ebakuntza egin zioten anestesia orokorrez Insaluden ospitale bateko larrialdi zerbitzuan, baina ebakuntzaren ondoren koma egoeran geratu eta hil egin zen. Familiartekoek auzitara eraman zuten Insalud, heriotza eragin zuten lesioak anestesiak sortu zituela uste baitzuten, medikuek ez baitzuten aztertu emakumearen aurreko drogamenpekotasuna, bi hilabete baitzeraman heroinatik desintoxikatzeko tratamenduan. Epaiketan Insaludeko funtzionario baten txostena aurkeztu zen eta txostenaren arabera, baliteke bateraezintasuna gertatzea droga menpekotasun horren eta anestesiaren artean. Horregatik, anestesista beharturik zegoen anestesiaren tolerantzia edo alergiari buruzko azterketa bat egitera, baina ez zuen egin. Gainera, Gorenak dio gainerako medikuen jokaera ere ez zela zuzena izan, diagnostikoak -peritoneoko afekzioen zeinuak izateak- ez baitzuen justifikatzen hain presazko ebakuntza eta diagnostiko orrian jasotzen zen gomendioari jaramonik ez egitea, hain zuzen ere "obserbazioan utzi eta hamabi orduren buruan berriro baloratu eta analisiak errepikatzea". Horrela Gorenak, 2001eko ekainaren 7ko epaian, familiartekoei kalte-ordaina ematera zigortu zuen Insalud; Gorenaren aburuz, osasun prestazio desegokiek erantzule bihurtzen zuten eta informaturik onarpena eman izanak ez du pazientea behartzen mediku prestazio desegoki baten ondoriozko arriskuak bere gain hartzera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du