Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Lokal batean ura sartu zen goiko etxebizitzatik eta lokalaren jabeak demanda jarri zuen etxebizitzaren jabeen aurka. 1992ko apirilaren 16an gertatu zen hori, baina etxearen jabeak frogatu zuen apirilaren 1ean etxebizitza alokatu egin zuela eta hamabost egun horietan maizterrak ez ziola inolako matxurarik zegoenik jakinarazi. Epaitegi Goreneraino iritsi zen kasua eta 2001eko apirilaren 6an emaniko epaian erabaki zuen etxebizitzaren jabeak ez zuela erantzukizunik, maizterrak baizik; izan ere, instalazioak egoera txarrean daudela jakin eta konpontzen ez baditu bakarrik baita jabea gertaeren erantzule. Epaitegiak dio Kode Zibileko 1.910 artikuluak "familia burua" (hau da, nagusiki etxebizitza batean bizi dena) egiten du "etxebizitza batetik erortzen diren gauzen erantzule", gauza solidoak eta likidoak barne. Baina, kasu honetan, Gorenak dio frogaturik geratu zela maizterrak ez ziola jabeari matxuraren berri eman.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa