Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Azaleko gaia

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

12 ibairen egoera azterturik, beste horrenbeste hiritan: Hiri barruko ibaien erdia, oso eskas ekologia, heziketa eta aisialdiari dagokionez

Gaur egun hiru mehatxu nagusi dituzte gure ibaiek: kutxadura, ibaiko uraren erregulazioa eta habitat naturalak galtzea.

Ibaien ibilguek izaten dituzten aldaketa nagusiak presa eta urtegiak eraikitzearen, ura lekuz aldatzearen, nekazaritzako ustiakuntzen, dragatuen eta hondakin isurketen eta ur-ertzetan egiten diren eraikuntza-lanen ondorio izaten dira eta gorabehera horiek guztiek eragina izaten dute landare eta animalia espezieengan zein uraren kalitatean.

  Ibaiaren sistema ekologikoa soila eta delikatua izaten da eta, beraz, ibilbidean edozein aldaketa egiteak eragina izango du ibaiaren oreka naturalean. Uholdeak prebenitzeko eta nabigaziorako egindako kanalizazioek aldatu egin dute ibaien sakontasuna eta ibilbidea, eta drenajeko kanal bihurtzen dira; horrek ur ertzeko landaretza desagertzea ekartzen du eta ondorioz ura berotu egiten da, itzalik ez dagoelako eta hondatu egiten dira arrainak elikatu eta birsortzeko guneak. Hirietako eta industriako hondakinak isurtzearen ondorioz, okertu egin da ibaietako uraren kalitatea eta uretako habitata.

Gure ibaien hondamena eta galera moteltzeko, espezialistek diote behar-beharrezkoa dela ibaiak babestea, zentzuz erabiltzea eta galdutako baliabide naturalak leheneratzea; izan ere, ibaiek eta horien inguruko lautadek uholdeak hobeto kontrolatzeko aukera ematen dute, baliabide natural produktiboa dira, uraren kopurua eta kalitatea erregulatzen dute eta espezie natural mota zabala bizi da bertan. CONSUMERek 12 ibairen egoera aztertu du, beste horrenbeste hiritan. Zadorra (Gasteiz), Urumea (Donostia), Ibaizabal (Bilbo), Arga (Iruñea), Ebro (Logroño), Arlanzón (Burgos), Manzanares (Madril), Besós (Bartzelona), Guadalmedina (Malaga), Guadalquivir (Sevilla), Segura (Murtzia) eta Turia (Valentzia) dira. Hamabi ibai horietan lau alderdi aztertu dira: uraren kalitateari ematen zaion tratua, urbazterren kontserbazio egoera eta ibai eta urbazterrei aisialdirako eta heziketarako (ingurumen aldetik) ematen zaien erabilpena; guztira 29 aldagai aztertu dira.

Tratu txarra jasaten duten ibaiak

Emaitzak ez dira baikor egoteko modukoak eta argi uzten dute oraindik zeregin ugari dela ibaiak hiri barruko ibilbidean zehar ekosistema zaurgarri gisa errespeta ditzagun eta heziketa eta aisialdirako eskaintzen duten aukera egoki eta behar adina erabil dezagun. Hiruk bakarrik (Zadorrak, Gasteizen; Arlanzónek, Burgosen; eta Ebro ibaiak Logroñon) gainditu dute azterketa; batek ozta-ozta gainditu du eta gainerakoek oso nota eskasa atera dute. Lau ibaik, gainera, eskandaluzko suspentsoa atera dute. Hauexek dira, okerrenetik onenera: Gualdamedina, Malagan; Turia, Valentzia; Besós, Bartzelonan; eta Urumea, Donostian. Erdibidean, azterketa gainditu gabe geratu dira Arga (Iruñea), Guadalquivir (Sevilla) eta Bilboko itsasadarra, baina gutxienez 4 eta 4,5 puntu arteko kalifikazioa erdietsi dute orokorrean. Eta bakarrak lortu du lau ataletan azterketa gainditzea, Arlanzon ibaiak hain zuzen. Uraren kalitateari buruzkoa da kalifikazio onargarria duen bloke bakarra, hiru ibai bakarrik geratu baitira proba gainditu gabe; baina beste bitan ere (Turia eta Guadalmedinan) ezin izan da konparaketarik egin, ibaiek ez baitzuten urik. Alderdirik kritikoena lauretan garrantzitsuena da, hain zuzen ere: ibaiertzen kontserbazio egoera; zortzi ibai ez dira azterketa gainditzera iristen eta hamabi ibaien batez bestekoa ere suspentsoa da. Beste horrenbeste gertatzen da ibaia baliabide pedagogiko eta didaktiko gisa erabiltzeko aukerarekin. Instalazio eta ekipamenduen bidez egiten den aisialdiko erabilpenaren bitartez, egoera hobea da (onartzeko moduko batez bestekoa), baina bost hirik suspentsoa izan dute, beste horrenbeste ibaitan balorazioa oso positiboa den arren.

Ibaiko uraren kalitatea, gehien zaintzen dena

Atal honetan kontuan hartzen dira Hirigintzako Ordenamendu Planean hondakin-urei buruz egiten diren aipamen bereziak, ibaira botatzen den uraren kalitatea hobetzeko udalak duen politika, ibaiko urak hiriko ibilbidean zehar duen kalitatearen jarraipena egiteko politikak eta ura arazteko sistemen funtzionaltasuna. Ur-laginak ere jaso ziren, hiritik pasa ondoren ibaiko urak izaten dituen aldaketak aztertzeko, uraren kutsadura organikoa neurtzen duten bi parametro kimiko hartuta: OEB (oxigeno eskaera biologikoa) eta OEK (oxigenoaren eskaera kimikoa).

Ibaiko urari ematen zaion tratamenduaren aldetik ibairik onenak Zadorra (Gasteiz), Arlanzón (Burgos) eta Ebro (Logroño) izan dira. Eta okerrenak Arga (Iruñea) eta Besós (Bartzelona), azterketa gainditu ez duten bakarrak. Turia (Valentzia) eta Guadalmedina (Malaga) ez ziren ebaluatu atal honetan, ez baitzuten urik; orokorrean, azterturiko hamar ibaietan atal honetan izan zen emaitzarik onena, "ongi" batez beste. Hobetzeko gehien duen arloa Hiri Ordenamenduko Planeko (HOP) ur isurketei buruzko aipamena eta urak arazteko sistema dira. Ibaia hirian sartzen den lekuan eta ateratzen den lekuan hartutako uraren analisian emaitza onargarriak erdietsi ziren, bi suspentso bakarrik izan baitziren: Ibaizabalek Bilbon eta Besós ibaiak Bartzelonan. Eta balorazio positiboa jaso zuen (salbuespenak gorabehera), ibaietara isuritako uraren kalitatea hobetzeko egindako ahaleginak.

Ikerketa nola egin zen

Ingurumen eta ingurune naturalaren gestioan espezialista diren biologoz osatutako talde batek 12 hiriak bisitatu zituen eta hiri horietan zehar pasatzen diren ibaiei nolako tratua ematen diegun aztertu zuten. Hiri osoak ekosistema horrekin duen portaera ebaluatzea zen asmoa. Udal erakundeek, beste erakunde batzuek edo hiritarrek ibaia zenbateraino zaintzen duten ikertu zen. Ibai eta ibaiertzari buruzko informazioaren inguruko galdetegi bat bidali zen udaletara, beste inongo bidetatik ezin baitzen lortu informazioa. Gero, ibaiak bisitatu ziren eta biologo taldeak hiri bakoitzean zehar ibaiak egiten duen ibilbide zatia ikuskatu eta beste galdetegi bat bete zuen. Datu guztiak bildu ondoren, ibai bakoitzari buruzko txostena idatzi zen eta bakoitzaren azken kalifikaziora iristeko honako ponderazio sistema ezarri zen: uraren kalitateari ematen zaion tratua azken notaren %20 zen; ibaiertzen kontserbazio egoerari puntuazioaren zati handiena, %50; ibaiaren aisialdi eta jolaserako erabilerari %10eko balioa eman zitzaion eta, azkenik, ingurumen arloko gaien inguruko heziketarako ibaia erabiltzeari %20. Udalak eta bestelako erakunde eskudunek ibaiei buruzko informaziorik eman ez zuten kasuetan (aldizkari honetako teknikariek behin eta berriz eskatu eta informazioa bidaltzeko epe zabala eskaini zitzaien arren), materialik ezean, arlo horretan ekimenik ez dagoela ulertu da. Adibidez, sei udalek ez zuten informaziorik eman ibaietako ingurumen heziketarako programei buruz. Bada, baloraziorako, hiri horiek ez dute inolako heziketa programarik egiten ibai horretan.

KONPARAKETAKO TAULA

URAREN KALITATEAREN TRATUA
IBAIAK Ur isurketen aipamena HOPean Isurtzen diren uren kalitatea hobetzeko politikak Hiriaren kalitate ekologikoaren jarraipenerako programak Arazketarako sistema orokorrak
Zadorra (Gasteiz) Ongi Ongi Ongi Oso Ongi
Ebro (Logroño) Ongi Ongi Ongi Oso Ongi
Arlanzón (Burgos) Ongi Ongi Ongi Ongi
Manzanares (Madril) Gairzki Ongi Ongi Bikain
Guadalquivir (Sevilla) Ongi Erdipurdi Ongi Bikain
Segura (Murtzia) IE Ongi IE Oso Ongi
Ría de Bilbo (Bilbo) Ongi Ongi Erdipurdi Oso Ongi
Urumea (Donostia) Gairzki Ongi Erdipurdi Gairzki
Arga (Iruñea) IE IE IE IE
Besós (Bartzelona) IE IE IE IE
El nuevo cauce del Turia (Valentzia) ED ED ED ED
Guadalmedina (Malaga) ED ED ED ED
Nota orokorra Onargarri Oso Ongi Ongi Onargarri
URAREN KALITATEAREN TRATUA
IBAIAK Analisi kimikoak Arazketaren eraginkortasuna Nota
OEK OEB
Zadorra (Gasteiz) Ongi Ongi Bikain Bikain
Ebro (Logroño) Ongi Ongi Bikain Bikain
Arlanzón (Burgos) Ongi Ongi Bikain Bikain
Manzanares (Madril) Ongi Ongi Bikain Bikain
Guadalquivir (Sevilla) Ongi Ongi IE Oso Ongi
Segura (Murtzia) Ongi Ongi Ongi Ongi
Ría de Bilbo (Bilbo) Ongi Gairzki IE Onargarri
Urumea (Donostia) Ongi Ongi Gairzki Erdipurdi
Arga (Iruñea) Erdipurdi Ongi Bikain Gairzki
Besós (Bartzelona) Ongi Gairzki Bikain Gairzki
El nuevo cauce del Turia (Valentzia) ED ED ED Onargarri*
Guadalmedina (Malaga) ED ED ED Onargarri*
Nota orokorra Bikain Bikain Ongi Ongi

IE: Informaziorik ez

ED: Ez dagokio

* Ez da aztertu uraren kalitateari ematen zaion tratua, ibaia lehor baitago ia urterik gehienean. Onargarri kalifikazioa ematen zaie, ikerketako azken kalifikazio orokorra (beste hiru atal handiak "Uraren kalitateari ematen zaion tratua" izeneko honekin) ez aldatzearren

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto