Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Txostena

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Legeria berria indarrean: Telefonia mugikorreko antenak, osasunerako kaltegarri, bai ala ez?

Errege Dekretua irakurrita eta segurtasun zientifikorik ez denez, zuhurtzia printzipioa nagusitzen da.

  Estatu espainiarreko paisaia edertzen duten harrera-igorpeneko hogeita bi mila antena horiek oraindik ez omen dira aski. Esku telefonoen estaldura zeinahi zokotara iritsi eta teknologia berri horren erabilera biderkatzeko helburuz antenak ere ugaltzeko ahaleginetan, Telefonica, Airtel-Vodafone eta Amena operatzaileek aurre egin behar diote antena horien (eta, hein apalago batean, telefono mugikorrek ere) erradiazio elektromagnetikoek herritarren osasunean eragiten dituzten ondorio kaltegarriez kezkaturik egunetik egunera haziz doan iritzi publikoari . Era berean, joan den irailaren 28an emaniko Errege Dekretua ere bete beharko dute aurrerantzean. Arau horrek sorreratik bertatik duen eginkizuna, telefonia mugikorreko sistemen igorpen irrati-elektrikoen peko esposizio-mailak arautu eta kontrolatzea.

Hona hemen, horrelako antenen igorpenen aurka egiten diren salaketa batzuk: ionizatzaile ez diren arren (hau da, zelula bizidunen molekulak eraldatzeko bezainbesteko tenperaturetara iristen ez badira ere), gure osasunarentzat kaltegarri gerta litekeen berotasuna sortzen dute. Bestetik, gure erritmo biologikoak -loaldi eta esna-aldiak, adibidez- aldaraz ditzakete eta, haien erruz, hormona eta minbiziaren aurkakoa (biak batera) den melatonina giza organismoak ekoizteari uzten diola ere leporatzen zaie: izan ere, sustantzia hori gauez sortu ohi dugunez, oso litekeena da ekoizpena erradiazioek galaraztea.

Lege-arau berriak, irradiazio horietarako jendearen esposizio-mugak finkatzeaz gainera, operatzaileei beraien jarduera lege-testuaren arabera egiazta dezaten agintzen die, eraiki berri diren estazioetatik gertuko inguruneetan nozitzen diren esposizio-graduak zehaztuz. Martxan dauden estazioek arauari egokitzeko, berriz, bederatzi hilabeteko epea ezarri da. Legezko egiaztapena data horretarako aurkeztuko ez balitz, instalazioa baimenik gabekotzat joko litzateke.

Era horretan, gizakiaren osasunean telefonia mugikorreko erradiazio ez-ionizatzaileek izan ditzaketen eraginen inguruko kezkari erantzuna eman eta, bide batez, alor horretan ere segurtasun neurriak ezarri nahi ditu Espainiako Gobernuak. Horretarako, uztailaren 12an onetsitako 1999/519/CE Aholkularitza-irizpideetara (eremu elektromagnetikoetako esposizioei buruzkoa) jo du Kontseiluak, alor honetan Europako estatu gehientsuen ildoan kokatuz.

Telefono mugikorren antenarik? Ez gure teilatuan behintzat

Telefonia mugikorreko antenek gizakiaren osasunean izan ditzakeen ondorio kaltegarriez kezkaturik, herritar askok eskatzen dute beren inguruetan horrelako antenarik instala ez dadin. Aurrean dugu, berriro ere, betiko dilema: osasuna eta ingurugiroa errespetatzea ala aurrerakuntza teknologiko eta erosotasunen mesedetan jokatzea. Gogora dezagun Estatu espainiarrean egun hogeita lau milioiraino esku telefono daudela eta Confederación de Asociaciones de Vecinos y Usuarios (Auzokide eta Erabiltzaileen Elkarteen Konfederazioa) erakundeak salatu bezala, Estatuaren mugen barnean instalaturik dauden telefonia mugikorreko antenen %95 gaizki kokaturik daudela (bide beretik, Madrilgo 6.000 antenen %15 osasun zentro, ikastetxe pribatu eta geriatrikoen gainean jarrita daude). Lege hori egin duten legegileen eta gai eztabaidagarri horri buruz epaiak (batik bat, instalazioari uko egiten dioten auzokideei arrazoia aitortuz) eman dituzten epaileen eginkizuna ez da batere erraza: hainbat herrialdetan egin diren ikerkuntza zientifikoek ez dute balio izan horrelako igorpenek osasunean kalterik eragiten duten ala ez erabakitzeko.

Errege Dekretu hori eta CONSUMERek kontsultatu dituen epai ugariak (revista.consumer.es helbidean ikus daitezke) arretaz irakurri ondoren, ziurtasun zientifikorik ezean, zuhurtasun printzipioa lehenetsi behar dela ondorioztatzen da. Beste aldetik, antena horiek operatzaile bat baino gehiagok erabiltzea komeni da, instalazioen kopurua murriztuko bada. Baina zentzu onez josiriko planteamendu horrek oraindik ez du abegirik izan Estatu espainiarrean: nork bere antena ezartzen du, enpresak ez baitira akordioetara iristen. Merkatua bereganatzeko borrokan, ezinbestez, hiruretako bat instalaturik dagoen tokian luze gabe beste biak ere kokatuko dira: era horretan, transmisio antenen kopurua hirukoizten ari da, etengabe.

Nor da antenak instalatzea onesten duena

Etxebizitzetako telefonia mugikorreko antenen instalazioa (edo, hizkera teknikoan, "jabetza horizontalaren erregimenaren peko azpiegitura komunak"), telefonia mugikorreko sistemen igorpen elektromagnetikoak etxebizitza partikularretan sartu eta honek gizakien osasunean izan ditzakeen eraginak Justizia Epaitegiek ere izan dute jorratzeko gaia (eskas oraindik, problematika hau berria baita). Eraikinen estalkietan oinarri-estazioak eta antenak instalatzea dela eta, auzokideen komunitateetako jabe-batzordeetan erabakiak hartzeko erregimena eta igorpen elektromagnetikoek eragin ditzaketen kalteei buruzko frogarik eza izan dira epaitegiek jorratu dituzten funtsezko gaiak, jabeen komunitateek telefonia mugikorraren oinarri-estazioetako elementu komunen instalazioa baimentzeko hartu dituzten erabakien baliogabetasuna aldarrikatzeko unean.

Nolanahi ere, kalterik eragiten dutenik frogatu ezinean, arduraz jardutearren eta osasuna babesteko, hirietako eraikinen teilatu eta gainerako estalkietan telefonia mugikorreko oinarri-estazioak eta antenak instalatzea legezkoa ez denik ez dute erabatekotasunez eta aho batez esan epaileek. Alderantziz, zorpekotza dela eta, auzokideen komunitateetako erabakiak hartzearen legezko jurisprudentzia erregimenera jo behar dela berretsi dute. Adiera horretan, jurisprudentziak adierazi izan duen legez, bere etxebizitzan (elementu partikularra den aldetik) elementu komunetatik (edo beste jabe baten partikularretatik) letorkeen tarte-sartzerik jasateko inolako obligaziorik ez du auzokideak: ez uhin elektromagnetikoena, ez ur-filtrazioak, ezta kirats edo hotsik ere. Bestetik, orain arte emaniko epai gehientsuen arabera, eraikin bateko elementu komunetan telefonia-sistemetako elementu horiek instala daitezen balioz erabaki ahal izateko, jabekide guzti-guztien aldeko botoa jaso beharra dago, nahitaez.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto