Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Objektuak bota zituzten dantzalekuko pistara

Diskoteka bateko dantzarako pistan zegoela, bezero batek lesioak izan zituen begian, beirazko edalontzi bat bota zutelako; ez zen jakiterik lortu edalontzia nork bota zuen eta nahita edo zabarkeriaz gertatu zen. Lesioen ondorioz, bezeroak galdu egin zuen eskuineko begia eta demanda jarri zuen establezimenduko arduradunen eta konpainia aseguratzailearen aurka.

Epaitegi Gorenak, 2001eko maiatzaren 21ean, berretsi egin zuen lehen instantziako epaia, establezimenduaren jabea demandatzaileari kalte-ordaina ematera behartzen zuena. Gorenak uste du, lehenik eta behin, dantzalekuan une horretan zegoen jende kopuru handiaren eraginez (mila pertsona baino gehiago) urratu egin zela segurtasun neurriak zorrozteko betebeharra, adibidez erabilitako edalontziak jasotzekoa. .

Eta bigarrenik, gertaera horrek zerikusi zuzena duela bere etxean botatzen edo erortzen diren gauzengatik familia buruak duen erantzukizunarekin, Kode Zibileko 1.910. artikuluan xedatzen duen bezala. Erantzukizun hori etxebizitza, lokal edo establezimenduaren titular den pertsona edo entitatearena dela ulertzen da, bere jabetzako lekuan gertatzen dena kontrolatzeko obligazioa baitu. Eta Gorenak dio zentzuak agintzen duela arau horrek lokalaren barruan daudenak ere babestu egin behar dituela eta ez duela bakarrik hartu behar barrutitik kanpora zerbait botatzean eragindako kalteen erantzukizuna.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto