Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Rallyaren antolatzaileek debekatu egin behar zuten gune arriskutsu batera sartzea

Hiri barruko auto lasterketa batean zehar, ikusten zeuden bi emakume arrisku gune batera sartu ziren, baina rallyko antolatzaileek ez zieten sarrera debekatu. Han zeuden artean ezbeharra izanda, berrehun egunetik gora behar izan zituzten biek lesioak sendatzeko eta ondorioak geratu zitzaizkien. .

Izandako kalte eta galerengatik demanda jarri zuten Automóvil Club Circuito de Guadalupe erakundea, Espainiako Automobilismo Federazioa eta ekitaldia aseguratzen zuen konpainiaren aurka. Demandatuak kondenatu egin zituzten, era solidarioan, ikusle biei ondorioengatiko kalte-ordaina ematera, eta horrez gain ezgaitasun egoeran egin zuten egun bakoitzeko 5.000 pezeta ordaintzera. .

Epaitegi Gorenak 2001eko ekainaren 27an ebatzi zuenez, ikuskizunean arrisku potentzial bat zegoen, ikuskizunaren ardatz nagusia ibilgailuen abiadura zenez. Gainera, ikusleek aukera izan zuten zaintzaileak debekatu gabe arrisku gunera sartzeko eta horrek argi adierazten du arriskua istripu bihur ez zedin behar ziren neurri guztiak ez zirela hartu eta, horrenbestez, demandatuek kontratuz kanpoko erantzukizuna dutela. Lehenak antolatzaile gisa, bigarrenak rallyaren ibilbidearen diseinatzaile gisa eta hirugarrenak Espainiako Automobilismo Federazioaren aseguratzaile moduan.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto