Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Lege-aholkularitza

Λ

Zure afera revista.consumer.es aldizkarian konpon dezagun nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Bistan denez, aldizkari honetatik interesgarrien jotzen ditugun kontsultak bakarrik argitaratuko ditugu

Auto batek izandako sutearen kalteak ez ditu estaltzen derrigorrezko aseguruak

Nire familiarteko batek behar bezala aparkaturik utzi zuen autoa gure etxe aurrean. Atzean beste auto batek aparkatu eta, arrazoi ezezagunak tarteko, su hartu zuen. Ondorioz, nire familiartekoaren autoa ere erre egin zen. Aseguru etxeak dio nire familiartekoak ez duela kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik eta defentsa eskubiderik ere, auto biak geldirik zeudela alegatuz. Zuzena da hori?

  Ibilgailu baten derrigorrezko aseguruak motordun ibilgailuak zirkulaziorako moduko bide edo lursail publiko eta pribatuetan, herri barruko zein herri arteko errepideetan edo egokiak izan ez arren erabilera arruntekoak diren bideetan zehar gidatzearen ondoriozko arriskuek eragindako kalteak estaltzen ditu, muga jakin batzuen barruan. Baita garaje eta aparkalekuetan gidatzearen ondoriozkoak ere. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izateko, ezinbestekoa da arriskua eta istripua Ibilgailuen Zirkulazioko Erantzukizun Zibil eta Aseguruari buruzko Arautegiak "zirkulazioaren egintza" izenez deitzen duenaren ondoriozkoa izatea.

Kasu honetan, aparkaturik zeuden bi ibilgailuk su hartu zuten, batean sutea sortu eta bestera pasatzearen ondorioz. Baina ez da zirkulazioko gertaera, autoak aparkaturik baitzeuden, eta gidariek, bertan ez zeudenez, ezer egin gabe.

Epaitegiek hainbat epai eman izan dute honi buruz.

Horrela, aparkaturiko ibilgailu batek albokoarem suak harrapatzean izan zituen kalteen erantzukizunaz aurkeztutako auzi baten aurrean, honakoa ebatzi zuen Epaitegi Gorenak, 2000ko urriaren 10eko epaian, : "gertaturiko ezerk ez du zerikusirik ibilgailuen zirkulazioarekin, ez da zirkulazioaren ondorioz gertaturiko istripua eta, beraz, lekuz kanpo dago horren legeria espezifikora jotzea kalteak egoztearen arazoa konpontzeko". Pontevedrako Entzutegiak 1993ko apirilaren 14ko epai bidez dio bi ibilgailu aparkaturik daudela batek su hartu eta sua bestera pasatzen baldin bada, kaltea eragin duen gertaera ez dela noski motordun bi ibilgailuren zirkulazioaren ondorioz sortu.

Edozein kasutan ere, polizaren baldintza orokorrak arretaz irakurtzea gomendatzen dugu, estaldura derrigorrezkoa baino handiagoa ote den ikusteko, eta baita defentsa juridikorako aseguruaren estaldurako baldintzak ere. Gainera, komenigarri da abokatu batengana joatea, sutea sortu zuen ibilgailuaren titularraren aurkako erreklamazio batek epaiketan aurrera egiteko duen aukeraren inguruan aholkua eskatzeko.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto