Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Gaurkotasuna eta aisia > Produktuen azterketak

Λ

Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.

Tinta-injekziozko inprimagailuak: Eraginkorrak, isilak eta erabiltzeko errazak, baina prezioetan alde handiak

Segurtasun eta etiketa hobeak izan ditzaketen arren, azterturiko inprimagailu guztiek -erabiltzaile arrunt baten premiak kontuan izaki-oso prestazio onak eskaintzen dituzte.

Tinta-injekzioaren bidez diharduten zortzi inprimagailu aztertu dira oraingoan, horien prezioak 14.245 pezetatik (Epson Stylus 480SXU) 27.900 pezetaraino (Xerox Docuprint M750) doazelarik. Inprimagailua, berez, ordenagailuak sorturiko testuak, irudiak edo grafikoak inprimatzen dituen aparatua da. Inprimagailu matrizialak (zaratatsuago eta kalitate eskasagokoak, oro har) zaharkiturik geratu dira gaur egun; beste muturrean, laserrez dabiltzanek kalitate askoz ere handiagoa dute, baina prezioa ere horren tankerakoa da: beraz, horrelakoak profesionalek bakarrik izaten dituzte nahiago. Tinta-injekziozko inprimagailuak -gehien saltzen direnak, alegia- erabiltzaile arrunten premietara ondoen egokitzen direnak dira.

Azterturiko zortzi inprimagailu hauetan prezio eta kalitatearen arteko erlaziorik hoberena Epson Stylus Color 680 (21.500 pezeta) laginak eskaini du. HP Deskjet 640C (14.930 pezeta) ere aukera polita da, baina kalitate on-ona denetan bi garestienek, HP Deskjet 840C (23.695 pezeta) eta Xerox Docuprint M750 (27.900 pezeta), bakarrik ematen dute.

Erresoluzioak, paperean tinta jaurtitzen duten piten kopuru edo dentsitatea adierazten du: zenbat eta erresoluzio handiagoa, orduan eta zehaztasun hobea argazki eta testuetan. Baina kalitatea puntu-kopuruaren arabera ez ezik, zehaztasunaren arabera ere aldatzen da: erresoluzio handiegia, adibidez, papera blaitu eta inpresio-kalitatearen kaltetarako gerta daiteke, adibidez. Epson Stylus Color 680 lagina da erresoluzio handienekoa, ondotik Lexmark Z12 eta Xerox Docuprint M750 datozkiola; Canon markakoak, aitzitik, erresoluzio urriena eskaini du.

USB portua, balio anitzagokoa

Sei laginek USB eta portu paraleloa (zaharragoa) dakartzate, inprimagailua ordenagailuarekin lotzeko. Aukeran, hobe da USB portua: azkarragoa izaki, PC pizturik dagoenean ere badago konektatzea eta sarrera bakar batean, gainera, aparatu bat baino gehiago "entxufa" daitezke. Epson 480 SXU laginak USB lotunea bakarrik daukanez, ez du funtzionatuko antzinako sistemekin (Windows 98 eta Mac OS 8,1 sistemez geroztik ezagutzen du ordenagailuak USB; lehenagokoek, ez). Beste muturrean, Olivetti laginak portu paralelo bakarra dauka: ez dabil Macintosh ordenagailuekin. Mantenu eta garbiketa errazei dagokienez, denak dira azpimarratzekoak. Berezko inpresio-egoeraren menurik ez daukaten bakarrak (sistema operatiboarekin batera datorren seriekoa baliatzen dute) HP laginak dira.

Paperaren sarrera eta irteera errazak ere balioztatu ziren proban. Epson markako bi modeloek eta Canon laginak ez dute euskailua besteek bezain zurruna: beraz, ezaugarri horri puntuazio urriagoa eman zaio. Paperaren irteera eskasenekoak Olivetti Artjet-10 -paperaren irteerako azpilik ez baitu- eta Canon BJC 2100 dira; Epson 480 SXU, modeloak, bere aldetik, euskailu txikiegia du.

CONSUMERek inprimagailuei segurtasun-alorreko hainbat proba gaindiarazi dizkie: talka elektrikoak, eskuekin iristeko modukoak diren zatiak hauteman eta ihes-korronteak atzematea, zurruntasun dielektrikoa, beroketak, egintza, egonkortasun eta arrisku mekanikoei buruzkoak, etab. Eskaintzen duten bukaera onartzeko modukoa da, oro har, baina aparatuen egintzaz ari garela, maila jaitsi egiten da, zortzi laginek ere erraz iristeko moduko zati mekaniko mugikorrak dituztelako (arriskutsua baita hori, hein batean). Epson (bi modeloek), Lexmark eta Olivetti laginek ez dute buruak gelditzeko babesik, aparatua inprimatzen ari delarik, estalkia irekitzen denean. Bestetik, arrabolak eskuragarriegi dituzte zortzi laginek. Eragozpen hori ohar bat eginez konpon liteke: "Kontuz! Zati mugikorrak eskura" edo antzeko beste zerbait, baina laginek ez daukate horrelakorik.

Elkargarritasun elektromagnetikoaren probei goazkiela, ekipo hauek emititzen dituzten erradiazio elektromagnetikoek aparatu elektriko sentikorren baitan (igorpen-probak) eraginik ez dutela eta, bestetik, kanpo-interferentzien aurrean, inprimagailuok bere burua neurri batean babesteko gai direla (inmunitate-probak) egiaztatzea izan da kontua. Emaitzak: igorpen-probetan lagin guztiak arauaren araberakoak izan ziren arren, Olivetti Artjet-10 lagina mugatik oso gertu ibili zen. Inmunitate-probetan, aldiz, sei inprimagailuk huts egin zuten: Lexmark eta Canon bakarrik gertatu ziren arauaren araberakoak. Gainerakoetan, kanpo-perturbaziorik aplikatzean, inprimagailuen jardueran anomaliak gertatu ziren.

Kalitate ona eta energi kontsumo apala

Hainbat erresoluzio desberdinetan zortzi laginek egiten duten inpresio lana alderatu zen laserdun inprimagailu batek (HP Jet 4500, hain zuzen ere) egiten dituenekin. Argazkiak inprimatzean, hoberenetik hasita, hauek nabarmendu ziren: Epson 680, HP 840C, HP 640C, eta Epson 480 SXU; txarrenak, berriz, Canon BJC 2100, Lexmark Z12 eta Olivetti Artjet-10 izan ziren. Testua eta koloretako grafikoak inprimatzean, berriro ere hoberena Epson 680 izan zen, ondotik Olivetti Artjet-10 zetorkiola; eta Lexmark Z12 ostera ere, azkeneko tokian agertu zen.

Inprimagailu azkarrenak HP 840C eta Xerox Docuprint M750 dira, minutuko 4,6 orrialde egiten dituztelarik; ondoren Epson 680 (4,3) eta HP 640C (4) daude. Lexmark Z12 (2,6) eta Canon BJC 2100 (2) izan ziren mantsoenak.

Inprimagailuok kontsumitzen duten energia elektrikoa ere, itxaronaldian eta jardunean neurtu zen. Oso kontsumo apala dute denek: 3,2 eta 8,2 W bitarte itxaronaldian eta 14,3 eta 19,2 W, berriz, jardunean. Bonbilla soil batek horren bikoa kontsumitzen du (40 w orduko, hor nonbait). Ekipoaren pisuak eta neurriek zehazten dute, hein handi batez, bere ergonomia: Canon, Lexmark, Olivetti eta Epson Stylus Color 480 SXU dira denetan azpimarratzekoenak, baita arinenak ere (2,4 eta 3,1 kilo bitartean). Astunenak, aitzitik, HP (5,2 eta 5,8 kilo) markakoak eta Xerox (6,5 kilo). Denetan txikiena Olivetti (33,5x20x34,5 cm) eta handiena, berriz, Xerox (47x57x21 cm) dugu.

Bermea, eskas

Zortzietatik bostek eskaintzen duten berme-agiria ez da zuzena. Lexmark, Xerox eta HP markako bietan, fabrikatzailearen eta kontsumitzailearen datuak ipintzeko egokitutako espaziorik ez dago; Olivetti markakoan ez da adierazten bermearen indarraldiak noiz arte irauten duen. Gidaliburuak aski onartzeko modukoak diren arren, Canon eta Olivetti laginek dokumentazioa ez dute paperean ematen: CD-an grabaturik dagoela, pantailan bakarrik kontsulta daiteke. Beste horrenbeste gertatzen da HP markako bi laginak mantendu eta garbitzeko argibideekin. Informazio-politika horrek erabiltzailearen erosotasuna galarazi baina, bestetik, ingurugiroarekin errespetu handiagoa agertzen du.

Tinta beltzeko kartutxoa soilik daukan (kolorezkorik ez baitu) inprimagailu bakarra Olivetti da (18.444 pezeta kostatzen da). Aparatu honen egiazko kostua kalkulatzeko, koloreko kartutxoak balio duena (8.585 pta.) erantsi behar zaio prezio horri.

Xerox da denetan garestiena (27.900 pezeta) eta berak bakarrik dakar kolore bakoitzarentzat berariazko kartutxo bana; beraz, kartutxoa aldatzean ez da tintarik alferrik galtzen. Erabiltzaileak kolore baten aldeko zaletasuna baldin badu (ohiko joera da hori) inprimagailu hau errentagarri gerta dakioke.

Orrialde-zenbaketa



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto