Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Senar-emazteak kontsultara joan ziren, sendagileak senarrari basektomia egin ziezaion. Ebakuntza eginik, pazientearen haziaren hainbat analisi egin eta, ikusten zenez, bazen oraindik espermatozoide bizirik. Gauzak horrela ere, senar-emazteek sexu-harremanak izan zituzten ebakuntza ondoko aldian sorkuntza galarazteko metodorik erabili gabe eta, horien eraginez, emaztea haurdun geratu zen. Horrenbestez, pazienteek sendagilearen aurkako demanda aurkeztu zuten, ekarri nahi izan ez zuten laugarren ume hark eragindako kalte ekonomikoengatik.
Kontsumitzailea defendatzeko, ebakuntza egin aurretik informazio zuzena emateko beharra xedatzen duen Osasunari buruzko Lege Orokorra urratu egin zela argudiatu zuten eskatzaileek.
Kasu horretan, Epaitegi Gorenak erabaki zuenez, informaziorik ezagatik behintzat sendagileari ezin zekiokeen deus egotzi, profesionalak bere zeregina zuzen bete zuelako, ebakuntza egin aurretik eta ondoren behar bezalako informazioa eman baitzien. Epaitegiak 2001eko maiatzaren 11n emaniko epaian dioenez, autuetan agertzen diren dokumentu ugariak ikusirik, informaziorik eza gertatu zenik ezin froga daiteke. Informazioa zuzena, nahi bestekoa eta zehatza izan zenez, demandatua absolbitu eta kostuak ordaintzera behartu zituen semar-emazteak.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa