Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Praktikoena > Epaiak

Λ

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Transformadoreak etxebizitzan eremu magnetikoa sortzen zuen

Familia batek 1986an Murtzian hartu zuen etxebizitza, tentsio ertaineko transformadore baten gain-gainean. Gau eta egun, etxebizitzaraino sartzen zen eremu elektromagnetikoa sortzen zuen transformadore horren jarduerak, mikrotesla bat (eremu elektromagnetikoak neurtzeko unitatea) baino balio handiagoak uneoro eraginez eta, areago, eguneko hainbat ordutan lau mikroteslara ere iritsita. Hori zela eta, etxebizitza utzi eta beste bat hartu zuten 1997an. Handik hilabete batzuetara Iberdrola konpainiaren kontrako demanda aurkeztu zuten, bi helburu erdiesteko: nagusia, eskatzaileen jabetzan Iberdrola-ren jarduerari amaiera ematea, etxebizitzaren jabetza baketsua aztoratzen baitzien. Bigarren mailakoa, jarduera haren ondorioz eskatzaileek jasan zituzten kalteak Iberdrola-k indemniza zitzala. Epaiketan garbi geratu zen eskatzaileen etxebizitzako bake-urraketarik gertatu ez izana eta eremu elektromagnetikoak kaltegarri ez izatea Iberdrola-k frogatu beharko zuela.

Entzutegiak, 2001eko martxoaren 13ko epaian, eskatzaileei arrazoia eman eta Iberdrola kondenatu zuen, kausa nagusiari dagokionez, bakearen urraketa eragiten duen sartze hari behin betikoz amaiera eman ziezaion. Bigarren kausa dela eta, etxebizitza-aldaketaren ondoriozko kalte ekonomikoak indemnizatzera kondenatu zuen epaileak Iberdrola. Eskatzaileek horrelakorik galdatu ez zuten neurrian, epaileak ez zuen kondenatu Iberdrola familia haren osasunean jarduerak izan zitzakeen eragin kaltegarriengatik indemnizaziorik ordaintzera.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto