Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.
Zaharrentzako egoitza batek Telefonica konpainiarekin RDSI (Zerbitzu Integratuen Sare Digitala) zerbitzua kontratatu zuen eta, ondorioz, telefono zenbaki bat eman zitzaion. Baina linea horrek behar bezain ondo funtzionatu ez zuenez, zaharren egoitzak beste linea analogiko bat ezarri behar izan zuen eta, noski, telefono zenbakia berriro aldatu zen. Beste aldetik, RDSI linearen jarduera okerraren ondorioz egoitzak prentsan kontratatu zuen publizitatea alferrikakoa izan zen, bertan iragartzen zen zenbakia ez baitzegoen erabilgarri.
Nozitutako kalte eta galerengatiko demanda sartu zuen egoitzak Telefonica konpainiaren kontra eta, 2001eko urtarrilaren 29ko dataz, Pontevedra-ko Entzutegiak Telefonica kondenatu zuen, bezeroari indemnizazioa ordain ziezaion. Entzutegiaren arabera, linea erabilezin gertatu zenez, publizitatezko iragarkien eraginkortasuna urritu egin zen. Publizitateagatik egoitzak 486.910 pezeta ordainduak zituen eta Entzutegiak Telefonica-ri erdia (243.455 pezeta) ordainarazi zion, bere iritziz telefoniako kontratuak operatzailea behartzen baitu telefono-linearen zerbitzu egokia eman dezan, Kode Zibilak obligazio eta kontratuez xedatuak dituen arau orokorren eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorreko berariazkoen arabera.
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa