Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

Buletinak

| Utzi | Aukerak |

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kanal honetako atalak: Haurrak


Kanal honetako atalak: Brikolajea


Kanal honetako atalak: Maskotak

EROSKIren edukiak

Karbono Aztarna

Parte hartu eta informatu, kalkulatu zure CO2 aztarna, partekatu emisioak murrizteko trikimailuak… Martxan gaude beroketa globala 2ºC-tik behera mantentzeko.

Kanpaina ikusi

Hizkuntza aldatu

Beste baliabide batzuk

  • beste pertsona bati bidali

Auziek, nahiz eta antzekoak izan, epai ezberdinak izan ditzakete. Orri honek gure eremuko epaitegien epaiak jasotzen ditu, betiere, epai horiek mota guztietako produktu eta zerbitzuetako kontsumitzaile eta erabiltzaileengan eragina baitute. Antzekotasuna duten kasuen aurrean, frogak, inplikatutako aldeen egoera zehatzak eta baita auzitegiak berak ere epai ezberdinak eman ditzake.

Eztei-bazkarian inbitatuek jasaniko toxikazioagatik, indemnizazioa ezkonberriei

Hotel batean eginiko eztei-bazkari bateko hainbat gonbidatuk toxikazioa nozitu zuten, bertan harturiko elikagaien ondorioz. Eragindako kalte moralak arintzeko, indemnizazioa ordain ziezaien eskatu zioten ezkonberriek hotelari eta, 2001eko urtarrilaren 19ko dataz, Valladolideko Entzutegi Probintzialak hotela kondenatu zuen, berrehun mila pezetako indemnizazioa ordain zezan.

Entzutegiak dioenez, ezkonberriek toxikazioa nozitu ez bazuten ere, hotelaren lege-urraketak berebiziko garrantzia izan zuen, eztei-oturuntzan gertatu zelako. Bestetik, toxikazioa eta elikagaien egoera txarraren arteko kausalitate-erlazioa frogatutzat ematen du, jana agortu zenez aztertzea ezinezkoa izan zen arren. Entzutegiak azpimarratu zuenez, elikagai horiek amaitu izatean, eztei-bazkarira gonbidatu diren pertsonen adierazpenek berariazko garrantzia dute.

Kasu horretan, gonbidatuek agerturiko frogarekin batera, oturuntzako bazkaltiar bati osasun-asistentzia eman behar izan zion sendagile baten testigantza ere aurkeztu zuten. Azkenean, eta Entzutegiaren arabera beti ere, ezkontza horren bezperan hotel horretantxe beren eztei-afaria egin zuten beste bi bikote ere Gaztela eta Leongo Juntan azaldu ziren era berdintsuko gertakariak salatzeko; horren ondorioz eginiko ikuskaritzak, jasotako laginetan germenak eta enterobakterioak hauteman zituen.



Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du


Orrialde honen baliabideak



Orri honen balidazioak

  • : W3C-WAIren Web 1.0 Edukirako Irisgarritasun Jarraibideak 'A-hirukoitza' mailarekin betetzen dituela adierazten du
  • XHTML: W3Ck dokumentu hau XHTML 1.1 zuzena dela baiztatzen du
  • CSS: W3Ck dokumentu hau CSS zuzena erabiltzen duela baiztatzen du
  • RSS: feedvalidator.org-k gure RSS jarioak zuzenak direla baiztatzen du