Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Ikasteko, gizartean esku hartzeko edota sormena garatzeko garai aproposa da
Helduarora iritsi aurretik ezinezkoa izan genuena, nahi izan ez genuena edo egiten asmatu ez genuena egiten gozatzea esan nahi du egokiro zahartzeak
Zahartzea gaur egun ez da gaixotasun, zahartzaroko dementzia edo sexu-nahirik ezaren baliokidea. Zahartzeak ez du esan nahi ekoizteko edo sortzeko gaitasunik ez izatea edo bizitza sedentarioa hertsatuko duen amaigabeko neke-egoera amaigabean bizitzea. José Saramago 1998ko Literaturako Nobel sariduna, esaterako, erretiratu ondoren hasi zen idazten. Saramago, baina, ez da adibide bakarra: beste artista askok ere iritsi dute gailurra adinean sartutakoan. Izan ere, behar bezala zahartzea horixe baita, luzaroago bizi eta astiaz gozatzea, helduarora iritsi aurretik ezinezkoa izan genuena, egin nahi izan ez genuena edo egiten jakin ez genuena eginez. Dena den, bizitzako tarte horretako aisialdiak gustura betetzeko proposamenik apenas eskaintzen duen oraindik gizarteak, errealitateari bizkar emanez, hemendik 30 urtera Estatu espainiarreko populazioaren erdia jubilatuta edo erdi-erretiratuta egongo den arren.
Panorama horri, bizitzeko itxaropenaren luzapena (egun, 76,9 urtean finkatua) erantsi behar zaio. Teorian, beraz, erretiroa hartu ondoren urte mordoska izango du zaharrak paseatu, ilobekin txangoak egin edo bestelako jarduerak burutzen gozatzeko. Oraindik nahi beste ez badira ere, alternatibak ugalduz doaz, jende urtetsu horri berariaz eskaintzen zaizkion garaiz kanpoko edo sasoi apaleko oporraldiez gainerakoak. Ikasketa unibertsitarioak, interneteko atari interaktiboak edo boluntario gisa bete ditzaketen jarduerak dira horietako batzuk.
Egun, 55 eta 80 urte bitarte dituzten 35.000 gizon-emakume doaz egunero-egunero Eskarmentuko Unibertsitate edo Adinekoen Ikasgeletara. Euskal Herriko Unibertsitateak, Salamancakoak eta beste hainbatek dituzte adinean aurrera doan jendearentzako berariazko eskaintzak, matrikulen prezioa erdiraino jaitsita eta zaharren interesei egokituriko curriculum-proiektua bereizgarri dutela: bertan, zaharrak lantaldean arituko dira eta, noski, eskuliburuek eta azterketek baino dezente garrantzi handiagoa hitzaldiek eta eztabaidek izango dute. Kasurik gehienetan, ikasketak burututakoan erdiesten den tituluak ez du inongo balio akademiko zein laboralik, horrelako ikastaroen helburua biziki bestelakoa baita: jakinduriaz jabetzeko kezka eta hausnarketa eginaraztea da helmuga, ikasle gazte, heldu eta zaharren belaunaldi arteko harremanak sustatzen diren bitartean.
Eskarmentuko Unibertsitate edo Adinekoen Ikasgeletan matrikula egin nahi dutenen maila akademikoak inolako garrantzirik ez duenez, mota askotako ikasleak dabiltza: etxekoandreak eta etxegintzako langileak maisuaren eta doktorearen aldamenean dihardute ikaskuntzan. Unibertsitateak emaniko datuen arabera, horrelako ikasketak egiten dituzten ikasleen %8k ez du inolako prestakuntzarik eta %5, aldiz, lizentziatura edo doktoratuaren jabe dira.
Horrelako ikasketen abantaila nagusia, dena den, bestelakoa da: bertara doazen pertsonen bizi-eskarmentu, zentzu praktiko eta esku hartzeko joerari esker, kezka, idatzi gabeko ezagutza edo bizitza osoan zehar landuriko trebeziak trukatzeko aukera, alegia.
Geroz eta zale gehiago bildu ditu formula berri honek: gizarteari laguntza emateko, egunean hainbat ordu doan eskaintzea. Herri askotako erakunde lokal eta kultur elkarteek, turistentzako gidari lanetan jardun nahi duten pertsona urtetsuen premia dute, beren ezagutza bisitariei ager diezaieten. Estatu espainiarren, adibidez, Aranjuezen umeak ikastetxetik irteten direnean, trafikoa zortzi jubilatuk zuzentzen dute eta Valladoliden hiriaren gune historikoaren erakusle dihardute hainbat pentsionistak gazteentzat. Boluntario aritzea, ordea, ez da egun edo ordu jakin batean jardutea bakarrik: ekintza sozialekin loturiko egitarau iraunkorrak ere garatu ohi dira eta, hauetan esku hartzeko, boluntarioak aurretiaz eta berariaz prestatzen dituzte arduradunek. Makina bat zaharrek, esate baterako, egunean hainbat ordu laguntzailearen premia duten pertsonei eskaintzen diete (pertsona gaixo edo ezinduak izan, edota adin txikikoak hartzen dituzten erakundeak izan). Zaharra, maiz, ipuin kontalari trebe edo bere bizipen eta pasadizoen narratzaile eskarmentudun gisa aritzen da eskola eta haurtzaindegietan. Munduan barrenako gobernuz kanpoko erakunde ugariak etengabe deika ari dira, asteko egunen batez laguntzeko, gazteak ez ezik, aiton-amonak ere hurbil dakizkien.
Ordenagailuak gazteenentzako lanabes edo tresna hutsa izateaz gain, teknologiaren aurreko beldurra gainditurik, aisialdirako jolaskide bihurtuko da Internet. Berrogeita hamar urtez gorako internautak urri-urriak dira Sarean baina, beste aldetik, ordu asko sartzen dituzte bertan. Red Internauta delakoak argitara emaniko inkesta baten arabera, gehien erabiltzen diren zerbitzuak chat (Interneten bidezko solasaldiak) eta posta elektronikoa dira, web orrien barrenako nabigazioaren gainetik. Posta elektronikoari dagokionez, betiko postaren aldean dituen abantailak begien bistakoak dira: entregatzeko epea eta bidal daitezkeen artxibo-mota ugariak (irudiak, soinuak, testua...), gutxienez. Lehiaketak etengabe egiten ari dira Interneten, hala nola urteko aitona edo amonarik hoberena izendatzea, lanbide eta zaletasuna ardatz hartutako topalekuak edota xake txapelketak, beste hamaikaren artean. Izan ere, adineko jendearen jarduera birtualak (zaharrak erosteko ahalmen handi samarra dauka eta erabakiak azkar hartzen ditu) utz dezakeen dirutzaren eskerga konturatzen edo hautematen hasiak dira alor horretako konpainia handiak: adin horretarako jendeari zuzendurik, Sarean ugalduz doazen berariazko orrietan tartekatzen hasiak dira eta dagoeneko duten edadeko bezeroa urria den arren, leial jokatzen du. Horietako bat Jubilatas da: 65 urtez gorako pertsonek egin eta beraiek bezalako jendeari zuzendutako honek, elikaduraz eta osasunaz aritu eta aholkuak emateaz gainera, beste hainbat gauza ere eskaintzen ditu. Mayores, jubilados y tercera edad izeneko ataria ere azpimarratzekoa da Estatu espainiarreko panoraman: aisialdi eta osasun alorretako edukiak, medikuntza alternatiboa, on-line ikastaroak doan, lan-eskaintza eta eskakizunak, bidaiak, sukaldaritza, kirolak, sexua, lagunak, zinema, antzerkia eta horoskopoak eskaintzen dituzte. Oraingoz agertu den azkenekoa Hacia una nueva juventud izenekoa da: zaharra bezero duen gune honek eduki interesgarriak eskaintzen dizkie partikularrei, sektoreko profesionalei eta erakunde publiko zein pribatuei.
Ikaslea egunero fakultatera joateko bezain indartsu ez badago, udalek eta era askotako erakundeek prestakuntza eta solasaldia antolatzeko hainbat egitarau eskaintzen dituzte, beren buruari astirik eskaini nahi dioten gizon eta emakumeei zuzenduak. Egitarau horiek diruz lagunduak izan ohi dira eta, aspaldiko aurrekontuak garaiko jubilatuen etxe izenekoekin loturiko pertsonen kopuruaren arabera eratzen baziren ere, horrelako zentroei ("gizarte-etxe" birbataiatu dituzte arestian) nolako laguntza ekonomikoa eman behar zaien zehazteko parametroa, bertan eskaintzen diren ikastaroen nolakotasun eta kopurua dira. Ohikoa denez, doan edo oso-oso moduan burutzen dira altzarien zaharberritzeko teknikak, informatika, pintura, literatur sormena, maketagintza edota jarduera dinamikoagoak (igeriketa, gimnasia eta dantza, besteak beste).
NBE-aren Batzar Nagusiak, pertsona zaharrek beren gizarteei egiten dieten aportazioa eta, herrialde batetik bestera ez ezik, herrialde berean adineko pertsonek bizi duten egoeren arteko desberdintasun eskerga halakotzat harturik, herrialde guztietan orain artekoan baino osasun-egoera hobean bizi diren pertsona urtetsuak geroz eta ugariagoak direla eta geroz eta urte gehiago betetzen dituztela aitorturik, herrialde guztiei hurrengo printzipioak gogoan izatea aholkatzen duen karta hau onestea erabaki zuen:
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa