Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute.
Batez ere irailarekin lotzen den arren, eskolako materialaren gastua ez da bukatzen ikastaroaren hasieran
2001-2002 ikasturte akademiko honetarako, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak 650.000 dirulaguntza izendatu ditu, bete beharreko hezkuntza-mailetako (Lehen Mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako) liburuak eta material didaktikoa eskuratzeko.
Laguntzen kopurua: 12.500 pezeta ikasleko.
Aurkezteko toki eta epeak: aurtengo urriaren 1era arte, eskatzaileak 2001-2002 ikasturterako matrikula egin duen ikastetxean aurkeztu beharko da.
Ebazpena emateko epea: eskariak aurkezteko epea agortu denetik hurrengo sei hilabeteak.
* Euskal Autonomi Erkidegoak, unibertsitatez bestelako mailetako ikasleentzat deialdi orokorra egin ohi du. Haurren Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Mailako Hezkuntzako, DBH-ko lehen zikloko, Heziketa Bereziko eta gainontzeko mailetako material didaktikoa eskuratzeko laguntzak xedatzen dira bertan.
* Valentziako erkidegoko Hezkuntza Administrazioak fondo publikoetatik finantzaturiko ikastetxeetan derrigorrezko hezkuntzan ari diren ikasleei testu-liburuak eskuratzeko diru-laguntzak eskaintzen dizkie.
* Horrez gainera, hainbat Administrazio Lokalek testu-liburuak eskuratzeko laguntza-programak antolatuak dituzte, egoera sozial, pertsonal edo ekonomikoak direla medio, kaltetutzat har daitezkeen kolektiboetako kideentzat.
| Eskola-materiala (1) | Bestelako materialak (2) | Uniformea (3) | GUZTIRA | |
|---|---|---|---|---|
| Lehen zikloa | ||||
| Lehen ikasturtea | 17.500 pzta. | 13.500 pzta. | 48.000 pzta. | 79.000 pzta. |
| Bigarren ikasturtea | 19.000 pzta. | 13.500 pzta. | 48.000 pzta. | 80.500 pzta. |
| Bigarren zikloa | ||||
| Hirugarren ikasturtea | 19.600 pzta. | 13.500 pzta. | 48.000 pzta. | 81.100 pzta. |
| Laugarren ikasturtea | 21.600 pzta. | 13.500 pzta. | 48.000 pzta. | 83.100 pzta. |
| Hirugarren zikloa | ||||
| Bosgarren ikasturtea | 22.000 pzta. | 13.500 pzta. | 48.000 pzta. | 83.500 pzta. |
| Seigarren ikasturtea | 22.500 pzta. | 13.500 pzta. | 48.000 pzta. | 84.000 pzta. |
Gastu horiei gurasoek aurre egin behar izaten diete, aurreko urteetako materialik eskura ez badute. Aurrezteko aukera hoberenak eskaintzen dituen atala "bestelako materialak" izenekoa da, bertan sartzen diren liburuak (hiztegiak, etab.) urtez urte berrerabili daitezken gaiak baitira; zailago suertatzen da testu-liburu edo uniformearen kasuan.
(1) Ikasgai ezberdinetarako beharrezko diren testu-liburu eta koadernoen kostea. Argitaletxe bakoitzaren prezioen arabera aldatu daiteke estimazio hau.
(2) Beste materialak: hiztegia, atlasa, liburuak, erregela, motxila, kartapazioa, luma, arkatza, ezabagoma, errotulagailuak, margoak, plastilina, kompasa, goraiziak...
(3) Uniformea: neska eta mutilen uniformearen bataz besteko kostea, guztia erosi behar izanez gero (pitxia, gona eto galtzak, alkondara, jertsea, zapatak, galtzerdiak, berokia...).
Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du
EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa