Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

  • Bienvenido (ES) | Ongi etorri (euskarazko bertsioa) | Benvingut (versió en català) | Benvido (versión en galego)
  • Bienvenido (ES)
  • Buletinak
    •  | Utzi  | Aukerak |
  • Aurreko portadak

EROSKI CONSUMER, el diario del consumidor

Bilatzailea

logotipo de fundación

EROSKI CONSUMEReko kanalak


Kokapen honetan zaude: Hasiera > Paperezko bertsioa > Osasuna

Λ

Uraren garrantzia: Hil ala biziko likido preziatua

Urari esker hainbat funtzio ezinbesteko egiten ditu gure organismoak, tenperatura erregulatu edo elikagaiak eta gasak garraiatu, besteak bestea.

  Bizitza ura da, eta urik gabe ez dago bizitzarik. Gizonezkoen gorputzaren pisuaren %60 urak osatzen du eta %50 inguru emakumezkoen kasuan; horrek ederki erakusten du gizakiaren bizitzarako zein elementu garrantzitsua den. Ehun gantzatsuak ur kopuru urria duenez, pertsona gizenak ur-ehuneko txikiagoa du argalak baino. Uraren gorputzeko pisu osoaren eta gantzik gabeko gorputzaren pisuaren (gihar pisua esaten zaionaren) arteko erlazioa, nahiko konstantea izaten da: pertsona heldu batean uraren pisu osoa gorputzeko gihar masaren %72 ingurukoa izaten da. Ur hori hiru lekutan banatzen da: zelulen barruko ura edo zelula barneko gunea, likido interstiziala (zelulen artean kokatua) eta hodibarneko likidoa, odol-basoetan barrena dabilena. Bitxikeria gisa, esan beharra dago zelulen arteko likidoak itsasoko uraren antzeko konposizio ionikoa duela, diluituagoa bada ere. Hiru gune urtsu horiek elkartrukean aritzen dira etengabe, organismoaren barruan orekari eusteko.

Urarekiko menpetasun osoa

Ura benetan elikagai apartekoa eta funtsezkoa da bizitzarako: elikagaiak eta gasak eraldatu egiten dira ingurune urtsuan, zikinkeriak kanpora botatzen dira gernuaren eta gorozkien bitartez, urak gure gorputzeko tenperatura erregulatzen du, artikulazioak lubrifikatu eta gorputzari egitura eta forma ematen zeresan handia du, ehunei ematen dien zurruntasunari bitartez, likido preziatu hori ez baita konprimigarria. Gainera, hidratazio egokiak larruazala leun eta gazte izaten laguntzen du, deshidratazio akutu edo kronikoak larruazala zimurtzea eta oreka erraz galtzea eragiten baitu.

Batzuetan kontsumitzen dena baino ur gehiago galtzen den arren, gorputzeko ur kopuruak nahiko egonkor irauten du denboran zehar eta, desoreka gertatuz gero, berriro likidoa hartu eta oso denbora gutxian berreskuratzen da gure gorputzak behar duen ur maila.

Bizimodu sedentarioa egiten duen pertsona heldu batek, bero eta hezetasun larregi gabeko giro batean, egunean bi litro eta erdi inguru ur behar ditu; hiru bidetatik lortzen du ur hori: edaten duen likidotik (1200 ml inguru), jaten dituen jakietatik (1000 ml gutxi gorabehera), eta metabolismoaren ondorioz gorputzean sortzen duenetik (350 mililitro inguru). Fruta eta barazkiak dira urik gehien duten elikagaiak.

Ura nondik botatzen den

Gorputzeko ura gernuaren, larruazalaren, arnasaren eta libratzearen bidez galtzen da. Gernuaren bidez egunean litro bat baino zertxobait gehiago botatzen dugu, eta bide hori funtsezkoa da metabolismoaren ondoriozko zenbait produktu kanporatzeko, urea ¿proteinen degradazioaren azken produktua¿ bereziki. Dieta batek zenbat eta proteina gehiago izan, orduan eta ur gehiago behar izango du sortzen diren hondakinak kanporatzeko.

Beste ur kopuru txiki bat larruazalaren bidez galtzen da, izerdi eran, izerdi-glandulen bitartez. Sarritan izerdi hori ikusezina izaten da, baina egoera normaletan 0,5 eta 0,7 litro artean botatzen da; kopurua gehitu egiten da kanpoko tenperatura igotzean. Izerditzea da organismoak duen hozte sistema garrantzitsuena. Azkenik, arnasaren eta gorozkien bidez 0,4 litro ur inguru galtzen da.

Egarritu aurretik edan

Eguzkiarekin eta beroarekin izerdi gehiago botatzen dugu eta, beraz, likido-galera areagotu egiten da. Horrez gain, kontuan hartzen badugu zenbat eta likido gehiago galdu gorputzak orduan eta gaitasun txikiagoa izango duela tenperatura erregulatzeko, oso erraz ulertzen da ura edatea zergatik den hain garrantzitsua. Baina ura edateko ez da egarria sentitu arte itxoin behar: aho lehorra bera ere deshidratazioaren sintoma da eta edateko sena galdu egiten da deshidratatze progresiboarekin. Horregatik, ez da egarri sentsazioan konfiantza handirik izan behar eta egunean 8-10 basokada ur edatea komeni da. Zenbat eta hezetasun handiagoa, orduan eta ur kopuru handiagoa edango dugu. Beroa, hezetasuna eta ariketa fisikoa dira deshidratazio koadroa ager dadin baldintza egokienak. Gorputzeko uraren %2 galtzeak energia fisikoaren %20 galtzea eragiten du; akidura azkartu egiten da likido galerarekin eta organismoko uraren %20 galtzen denean, handitu egiten da gaitz larriak izateko arriskua ere.

Baina eguzkia, beroa eta ariketa fisikoaz gain, badira likido gehiago hartzea eskatzen duten beste egoera batzuk ere: sukarra, eta bereziki, beherakoa eta goragalea; horiek eragin handiagoa izaten dute udan gastroenteritisagatik, maizago agertzen baita.

Deshidratazioaren sintomak

Hona deshidratazioaren zenbait sintoma: egarria, mukosak eta larruazala lehortzea, bihotzerrea, logura, neke handia; eta kasu larriagoa denean, begiak barrura sartuta, pultsu azkarra, tentsioaren jaitsiera, sukarra, likido erretentzioa (horren ondorioz gorputzeko zenbait organo, adibidez giltzurrunak, huts egiten hasten dira eta kolapsoa eta heriotza ere irits daitezke).

Ez egarria asetzeko bakarrik...

  • Edan ezazu egunean 1,5 - 2 litro ur, eta uda baldin bada eta ariketa fisikoa egiten baduzu, hartu likido gehiago egarriak abisua eman aurretik.
  • Gantz eta proteinatan aberatsak diren dietek likido gehiago behar izaten dute metabolismoaren hondarrak kanporatzeko, elikagai horiek beste produktu batzuek baino ur gutxiago baitute.
  • Beroak, hezetasunak eta ariketa fisikoak areagotu egiten dute gure organismoaren likido beharra.
  • Giltzurrunean harriak, harea edo gernuko infekzioak izaten dituztenek likido gehiago edan behar dute.
  • Kafea, alkohola, tea eta antzeko edariak diuretikoak dira eta gernuaren bidez likido gehiago bota arazten dute. Kontuz edari horiekin.
  • Infekzio, sukar, goragale eta beherakoek likidoak oso azkar galtzea eragiten dute; pertsona nagusiak eta haurrak bereziki sentiberak izaten dira eta likidoa berehala berreskuratu behar da. Botikan erositako nahiz etxean egindako sueroak (ura, bikarbonato apur bat, limoi tanto batzuk eta azukrearekin) berehala lagunduko du behar den likidoa berreskuratzen.
  • Zahartzea lehortzearekin eta likido galerarekin loturik dago; lehortzea organismo guztian gertatzen da, baina larruazalean bereziki. Haurtzarotik hidratazio egokia izateak larruazala gazte zaintzen laguntzen du.

Uste ustelak

Pertsona asko kezkatu egiten da likidoak pilatzen dituztelako eta ez dute urik edan nahi izaten. Baina pertsona osasuntsu batek ez du likidorik pilatzen, organismoa primeran moldatzen da orekari eusteko eta likido larregi badu, kanporatu egiten du gernuaren bidez. Aitzitik, "likidorik ezak" kezkatu behar gintuzke, izan ere baliteke eta horren ondorioz idorreria eta artikulazio eta tendoietako bestelako arazoak izatea, larruazala zimurtzea, gernua kontzentratu eta ilunagoa izatea eta horrek harriak, harea eta infekzioak eragin ditzake. Giltzurruneko, gibeleko edo bihotzeko gaixotasunak edo barize oso handiak izanez gero bakarrik gutxitu liteke, medikuaren aginduz, hartzen den likido kopurua.

Beste ohiko akats bat: pisua galtzeko saunara joatea. Saunan likidoa bakarrik galtzen da eta likido hori berehala berreskuratu beharra dago. Gainera, likido horrekin batera elektrolitoak eta gatzak galtzen dira eta horiek ere berriro hartzea komeni da. Horretarako fruta zukua izaten da onena, laranja zukua berezi.

Pisua galtzeko ez da diuretikorik hartu behar. Medikuak berariaz aginduta ez bada, ez da diuretikorik hartu behar, kontrolatu beharreko eragin sekundarioak izaten baitituzte.

Urak ez du gizentzen: sobera dagoena, bota egiten da. Baina, gainera, pentsatu duzu sekula ura 14 gradutan hartu eta 37 gradutan botatzen dugula eta ura berotzeko energia asko erabili dugula esan nahi duela horrek? Urak, beraz, gizendu ez ezik, argaltzen laguntzen duela esan liteke.


Eduki honen erlazioak

Orain paperezkoa ere euskaraz


Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntza jaso du

Beste zerbitzu batzuk


Bilatu

Copyright-i buruzko informazioa eta lege-oharra

Visita nuestro canal Eroski Consumer TV

 EROSKI CONSUMERen oso serio hartzen dugu zure datuen pribatutasuna, lege oharra. © EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioa

Validaciones de esta página

  • : Conformidad con el Nivel Triple-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI
  • XHTML: Validación del W3C indicando que este documento es XHTML 1.1 correcto
  • CSS: Validación del W3C indicando que este documento usa CSS de forma correcta
  • RSS: Validación de feedvalidator.org indicando que nuestros titulares RSS tienen un formato correcto